Internazionala

Diana Urrea: "Adarra jotzea da EAEra hiru errefuxiatu bakarrik iritsi izana"

Zehazki, Diana Urrea Alternatibako kide eta koalizioko legebiltzarkideak azaldu duenez, Lakuak eskumena eskatu behar dio Gobernu espainolari, errefuxiatuei eman beharreko erantzuna zuzenean antolatu eta kudeatu ahal izateko. “Horrek –erantsi du– tramite guztiak arintzea eta laguntza modu azkar eta eraginkor batean ematea ahalbidetuko luke, Gobernu espainola prozesu osoa geldiarazten ari delako”.



Hondamendiari aurre egin

Garbi dut ezin dela parean jarri estatu buruek eta Europako Batasunaren buruek eta herritar arruntak, hala ere zen zaila eta mingarria egiten zait gogoratzea duela ez denbora asko horietako askok eta askok eginahaletan ibili zirela beren herritik alde egiteko errepresioaren ihes,  bizimodu duin baten eske. Adina dugunok behintzat, gogoratzen dugu hungariarrak, errumaniarrak, eta bar, estalinismoaren atzaparretik ihes nahian Austria eta Alemaniaren mugak zeharkatzen.



Alternatibak Berta Caceres Hondurasko mugimendu indigenaren babesle sutsuaren erailketa irmo salatu du

Atzo Berta Caceres erail zuten, bere herriaren, nekazari mugimenduaren, emakumeen eskubideen eta ama lurraren babesle sutsua. Bere etxean, Hondurasen, lo zegoela hil zuten. Hondurasko Erakunde Herritar eta Indigenen Gizarte Kontseiluko (COPINH) koordinatzaile gisa eginiko lanak nazioartean eta internazionalismoan erreferente izatera eraman du. Horrexegatik, Alternatibatik galera deitoratu eta bere erailketa irmo salatu nahi dugu.



Errefuxiatuen egoera salatzeko asteburuan egingo diren mobilizazioetan parte hartzera deitzen dugu

Errefuxiatuen afera mundu mailako arazo bat da. Munduan 60 milioi errefuxiatu daude, horietako gehienak Ekialde Hurbileko eta Afrika beltzeko herrialdetatik datozenak. Saharako herritarrek 40 urtez okupatutako haien lurraldeetan bizitzerik izan ez eta errefuxiatu gisa biziraun behar izan dute basamortuan. Era berean, Palestinako herritarrak okupatutako haien lurraldeetatik kanporatuak izan dira. Kurdistango herritarrak jazarriak eta etengabe erasotuak. Kolonbiako herritar ugari errefuxiatu bilakatu da.



Europa, alaitasunetik gutxi

Egungo Europak (ez nahiko genukeena) gutxi du giza-eskubideetan, justizian eta demokrazian oinarrituriko adostasunetik eta gehiegi inposiziotik, diskriminaziotik, esplotaziotik eta xenofobiatik. Gainera, Europa iruzur galanta da kulturaren ikuspegitik (baita kultur hiria izendatzen dutenean, negozio eta espekulazioari bide emanez, benetako kulturari bide eman ordez).



Europarako B plana-ren alde

Asko gara urtetan zehar proiektu “komun” horren gezurra salatu dugunak. Orain, 23 urte beranduago, askoz gehiago gara gehiengoaren interesen aurka eraiki duten kapitalaren Europa hori aldatzeko beharra ikusten dugunak. Europa justu eta solidarioagoa aldarrikatzen dugu, oinarrizko eskubideak bermatuko dituena eta herritar guztiok bizitza duin bat garatu ahal izateko oinarriak ezarriko dituena. Bere baitako herri eta herritar guztiak erabakitzeko sujetu bilakatuko dituen bide demokratikoa abiatuko duen Europa. Gure instituzio eta ordezkari demokratikoak zuzenean guk geuk aukeratuko ditugun Europa berri bat.



Prekarietateraen kontrako 800 kilometroko lasterketa, Bilbotik Bartzelonara

Dozenaka eragile sozial, sindikal eta politikoek (tartean Alternatiba eta EH Bildu) babesa eman diote gaur aurkeztutako Correscales 2016 ekimenari, otsailaren 18tik 22ra bitarte, korrika 800 kilometro egingo dituena Bilbotik Bartzelonaraino prekarietatea salatu eta elkartasuna zalabaltzeko asmoz.



Elkartasuna Kurdistango emakumeei eta herriari, eta Emakumeen Mundu Martxak antolatutako protesta ekintzekin bat egiteko deia

EH Bilduk inpunitatearekin amaitzea, krimen hauen arduradunak epaitzea, eta aktibista politiko, giza eskubideen defendatzaile eta kazetarien erailketekin amaitzea eskatzen du. Toke militarra bertan behera utzi, indar militar eta paramilitarrak hiri kurduetatik atera eta su etena adierazi behar du bake elkarrizketak berreskuratuz.



Aitor Miguel: "TTIPa esparru itxietan eta demokratikoki hautatu gabeko pertsonen esku negoziatzen da"

Alternatibako kide eta EH Bildu Gasteizko zinegotzi Aitor Miguelen interbentzioa TTIP merkataritza ituna demokraziarako dakarren mehatxua salatzen; parlamentuetatik at negoziatzen ari baita, enpresa transnazional eta era demokratikoan hautatu gabeko elite politikoen artean. Gardentasunez negoziatzea eta erreferendum bidez onartzea eskatzen dugu, Europarron bizitza baldintzatuko duen akordio batez ari baikara.



Mas ez da prozesua

Kataluniaren askatasuna gurearekin lotua dago nahiz eta bakoitzak gure bidea egin. Inork ez dezala pentsa euskaldunok edo katalanak bakarka eta isolaturik Estatuari aurre egiteko gai izango garenik, batez ere honek errepresio bidea hartzen badu. Beraz, elkartasuna gure aldetik, lehenengo aldarria.



Sindikatu edukia