Internazionala

EH Bilduk Greziaren aldeko deialdietan parte hartzera deitzen du

EH Bilduk hurrengo egunotan Euskal Herrian Greziako Herriaren alde eta Austeritatearen kontra deituriko mobilizazioetan parte hartzera deitzen ditu hiritarrak.



EAJ, PSE eta PPk ez dute TTIParen harira EH Bilduk proposatutako balizko galdeketarik nahi

“Sekretupeko negoziazioen eta iluntasunaren aurrean, beharrezkoa da herritarrei argitasuna ematea. Hala, Jaurlaritzari eskatzen diogu 2017 urtea baino lehen informazio eta sentsibilizazio kanpainak abiatu ditzala, azken urratsa herri galdeketa izan dadin”, azaldu du Oskar Matute legebiltzarkideak.



TTIP itunak herrien burujabetza galtzea dakar, lehentasuna ematen zaielako transnazionalen interesei

Alternatibako kide eta koalizioko legebiltzarkide Oskar Matutek -Dani Maezturekin batera- azaldu dutenez, kontsulta TTIPri buruzko prozesu oso baten azken urratsa litzateke, lehenik eta behin Lakuako Gobernuak akordio horren edukiak eta ondorioak jendartean ezagutarazteko prozesu bat burutu beharko lukeelako. Europan bi milioi sinadura baino gehiago jaso dira jada TTIPren aurka eta etzi itun horri buruzko eztabaida egingo du Estrasburgoko Parlamentuak.



NAKBA: Euskal Herria Palestinarekin

Euskal Herria Bilduk Palestinarekiko duen konpromiso internazionalista berretsi eta gure esku egon daitezkeen mekanismo guztiak baliatuz beharrezkoa den laguntza eskaintzen jarraitzeko prest dagoela adierazi nahi du. Horretarako foro eta tresna ezberdinak baliatuko ditugu. Hala nola elkartasun ekimenak, lankidetza egitasmoak eta palestinarren eskariz sustatutako Boikot, Desinbertsio eta Zigorren kanpaina aitzat hartzen ditugu senide dugun herri Palestinarraren aldarrikapenak babesteko.



Urrea: "Ezinbestekoa da Europak heriotza horiekiko duen erantzukizuna agerian jartzea, EB pertsona horiek abandonatu eta hiltzen uzten ari baita"

EH Bilduk egiaztatu du Mediterraneoan ehunka pertsona itota hiltzea berdin zaiela, antza, alderdi guztiei, batek ere ez baitu inolako interesik azaldu proposamen horrekiko. "Gure proposamena jaso ondoren, erantzun ere ez dute egin", deitoratu du Diana Urrea Alternatibako kide eta EHBilduko legebiltzarkideak. "Talde horientzat bizitza guztiek ez omen dute balio berbera, duela gutxi Alpeetan hegazkin bat erori zenean oso era ezberdinean jokatu zutelako".



Matute: "Erantzun irmoa eman behar diogu TTIP itunari, erantzun bateratua, pertsonen eskubide guztiak eta burujabetza babesteko"

EHBildu, Euskal Herriko bestelako sindikatu eta eragile sozialekin batera, TTIP akordioaren inguruan Europako legebiltzarrean GUE/NGL taldeak antolatutako jardunaldietan izango da. Ezkerreko taldeak sustatuta, kontinente osoko alderdi, sindikatu eta gizarte mugimenduak elkartuko dira, TTIP eta antzeko beste itunen aurka, eta hiritarren mesederako merkataritza agenda bat eskatzeko.



Alternatibak Kolonbiako bake elkarrizketak berriz abiatzeko eskatu die bi aldeei

Alternatibatik alde bien arteko elkarrizketei berrekin eta helburuetan sakontzeko dei egiten diegu, Kolonbiako herriak aspaldi duen gogoari bidea irekitzeko, alegia, bake iraunkorra lortzea, mina nagusi izan den garai luzeari amaiera emateko. Hala, Urreak Kolonbiako gobernuaren eta FARC-EPren arteko erasoen etenaldia eskatu du, Habanako mahaira buelta daitezela eta bakea lortzeko aukera paregabe hau galarazi ez dezatela.



TTIP Herrien burujabetzaren aurkako akordioa

TTIP itunaren eta Juncker auziaren inguruan Josu Juaristi EH Bilduren europarlamentariak eta Oskar Matute Gasteizko legebiltzarkide eta Alternatibako bozeramaileak prentsaurrekoa eskaini dute gaur goizean Bilbon.



EHBilduren 14. aldizkaria: Katalunia eta Euskal Herria, aldebakarreko bidea

Hamabostero bezala, Euskal Herria Bilduren aldizkari digitala kaleratu dugu, PDF formatuan deskargatu edo sarean ikusteko. Lurralde bakoitzean koalizioak egiten duen lanaren berri eta, asteon, Kataluniako erabakitzeko eskubidearen inguruko irakurketa jasotzen duena. Aldizkari zure posta elektronikoaren bidez zuzenean jasotzeko, egizu harpidetza.



Sindikatu edukia