Internazionala

Manifestazioa Bilbon, Kobanen herri kurduak daraman borrokarekin elkartasunez

Herri Kurduarekin Elkartasun Ekimenak, antolakunde eta mugimendu ezberdinez, tartean Komite Internazionalistak, mobilizazioa deitu du Azaroaren 1erako. Manifestazioa bilboko udaletik Guggenheim museora burutuko da, eguerdiko 12etan. Protesta honekin, Kobanin (Kurdistan) ematen ari den erresistentziari elkartasun eta sostengua adierazi nahi diogu, bai eta Estatu Islamikoa errefusatu ere.



"TTIP: Transnazionalen inbasioa geldiaraz dezagun" hitzaldien bideoak Bilbon eta Oreretan

Pasa den urriaren 7an eta 8 an, Alternatibak Gorripidearen babesarekin antolatutako hitzaldi sortari hasiera eman genion Bilbon eta Oreretan. Europa eta Estatu Batuen arteko Merkataritza eta Inbertsiorako Itun Transatlantikoaren testuingurua eta bere ondorio larriak sakonki aztertuko dituzten partehartzeak. “TTIP: Transnazionalen inbasioa geldiaraz dezagun” lemapean, lehen buelta honetan ikerlari sozial eta Ecologistas en Accion-eko kide Tom Kucharz eta ATTAC-eko kide eta ekonomista Jose Ramon Mariño izango ziren gurekin.



EHBilduk TTIParen aurkako egunarekin bat egitera deitu du AEB eta EBaren arteko merkataritza akordioak izango dituen ondorio larriez ohartarazteko

Bihar, larunbata, Estatu Batuen eta Europako Batasunaren arteko Merkataritza eta Inbertsiorako Itun Transatlantikoaren aurkako protesta eguna deitu da kontinente osoan, TTIP deritzona. Herritarren gehiengoak sigla horiek ezezagunak dituen arren, Euskal Herrian zein EBeko gainerako herrialdeetan, ezkutatu egiten dute azken hamarkadetan aurrean izan dugun mehatxurik handiena: herrien burujabetzaren, lan eskubideen, zerbitzu publikoen, elikadura burujabetzaren eta pertsonen duintasunaren aurkako mehatxurik handiena, hain zuzen ere.

 



Espainiako Erresumak enpresari kolpista eta hiltzaileak saritzen ditu

Madrilen, hile hasieran, Latinoamerikako Enpresari Kontseilua CEALen topaketa ospatu zen. Pentsa daiteke desberdintasun sozial eta ekonomiko handiak dituen kontinentean, bertako enpresaburuek bidegabekeria horietan erantzukizunen bat izango dutela. Adibide bikaina da Miguel Facusse, Honduraseko lurraren %0,14ren jabe da eta 2.000 lempiraren aberastasuna dauka, nekazari batek, batez bestez, urtean 5.000 lempira irabazten dituen.



Alternatibak elkartasuna adierazi dio faxisten erasoa pairatu duen Puyalon de Cuchas-ko antolakuntza idazkariari

Alternatibatik besarkada internazionalista helarazten diegu Puyalon osatzen duten gizon-emakumeei, eta Aragoi antifaxista baten alde lanean jarraitzera animatzen ditugu, non Marinek atzo pairatutako erasoen modukoek lekurik izango ez duten. Zorionez, ez duen bestelako ondoriorik izan, baina Zaragoza bezalako hirietan neonazien indarkeria gero eta larriagoa dela berrestera dator.



EHBilduren aldizkaria, 10. zenbakia: Yes Scotland. Herriek erabaki!

Hamabostero bezala, Euskal Herria Bilduren aldizkari digitala kaleratu dugu, 10. zenbakia oraingoan, PDF formatuan deskargatu edo sarean ikusteko. Lurralde bakoitzean koalizioak egiten duen lanaren berri eta, asteon, Eskoziaren erreferendumaren inguruko analisia egiten dugu. Aldizkaria zure posta elektronikoaren bidez zuzenean jasotzeko, egizu harpidetza.



Gure babes osoa adierazten diegu milizia kurduei

Arrazoi horregatik, milaka zibil erailak izan dira eta milaka emakume bortxatuak eta esklabo gisa salduak izan dira. Era berean, 40.000 pertsona baino gehiagok (Turkomanoak, ezidi kurdutarrak) Shengal mendian errefuxiatu beharrean aurkitu dira. Bertan ez dute ez urik ez elikagairik, hamarnaka lagun hiltzeko arrazoia izan da. Kurduar gerrilla hauek babestera hurbildu badira ere, ISILen ofentsibak aurrera darrai komunitate hauen aurka.



Maite Ubiria EHBilduren ekitaldian Palestinarekin elkartasunean

Palestinarren aurkako sarraskia salatzeko ekitaldia egin dugu Bilbon. Yamyl Kasem OLPko kideak hartu du hitza eta, haren ostean, Maite Ubiria EHBilduko ordezkariak. Hasieran, olibondo adarrak utzi dituzte hainbat lagunek plaestinar ikurrinaren aurrean.



Palestinarren aurkako sarraskia salatuko dugu igandean

Munduko zonalde populatuenetariko den Gazaren kontra Israelek bultzatu duen erasoak, nazioarteko legeak ezartzen dituen proportzionaltasun, zuhurtzia eta borrokalarien eta zibilen arteko bereizketa printzipioak urratzen ditu, eta ikuspuntu horretatik ere guztiz arbuiagarria da.



E28ko manifestazioekin bat egitera deitzen dugu pertsona askeen herri aske bat aldarrikatzeko

Larunbat honetan, ekainak 28, mundu osoko kaleetan, Euskal Herrikoak ere bai, kolorez eta aldarrikapenez jantziko dira LGBT kolektiboaren hamarkadatako borroka nabarmentzeko. Aurten 45 urte beteko dira Greenwich (New York) auzoko matxinadatik, askatasun sexualaren mugimenduaren baitan eta erakunde politiko, polizial eta erlijiosoek lesbianen, gayen, bisexualen eta transexualen aurka ezarritako errepresioaren kontra mugarri izan zena. Pertsona askeek osatutako herri askea eraiki nahi dugun heinean, larunbat honetan Euskal Herriko herri eta hiri desberdinetan antolatutako mobilizazioekin bat egitera deitzen dugu.



Sindikatu edukia