Internazionala

Alternatibak bakearen alde egitera deitu du Kolonbiako hauteskundeetan

Hautagai biak eskuindarrak izan arren, alde handiak dira gatazkari aurre egiteko bakoitzak duen jarreran. 2012ko abuztuan, Juan Manuel Santosek eta Farc-EP gerrillek negoziazioak hasi zituzten, duela bost hamarkada hasi eta herriak pairatzen duen gatazkari amaiera jartzeko asmoz. Negoziazioak gerrarekin bukatzeko asmoz abiatu zituzten, are gehiago, bakea lortu arte negoziazio mahaitik ez zirela altxatuko konpromisoa hartu zuten.



Kanarietako petrolio-prospekzioei ez

Kanarietako uhartedia natur baliabide nahikoak eta soberan ditu energia berriztagarriak garatzeko, izan ere, urte osoan eguzkia, haizea eta itsasaldiak ditu. Eta horrekin aski dute energetikoki burujabeak izateko petroliorik gabe; martxan jarri nahi dutena, beraz, kanariarren kontra doa eta interes jakin batzuen alde.



Ayem Oskoz eta Jone Etxeberria Troikaren eta bere politiken ondorioen inguruko hitzaldian

EHBilduren hauteskunde kanpainaren harira, hitzaldia antolatu zen joan den astean Donostiako Egia auzoan, Troikaren inguruan. Alternatibako kide Ayem Oskoz eta Sortuko Jone Etxeberria aritu ziren hizlari. Publikoan eta eztabaidan parte hartzen, halaber, Donostiko zinegotzi eta Alternatibako kide Jon Albizu izan zen bertan.


Palestinarekiko elkartasuna Nakba-ren 66. urteurrenean

Maiatzaren 15ean Nakba-ren eguna gogoratzen da, "hondamendiaren eguna" arabiarrez hain zuzen ere. Izan ere, 1948ko egun horretan herri palestinarraren zati handi bat bere etxeetatik kanporatua izan zen. Hortaz, Israelgo Estatuaren sorrera, sionismo politikoak hamarkada batzuk lehenago teorikoki garatuta, "herririk gabeko lurra lurrik gabeko herriarentzat" premisa faltsuan oinarritzen da.



Oskar Matute "EAJ, PSE eta PPk ateak ireki dizkiote transnazionalek Europako botere politikoa eskuratzeari"

EH Bilduk aukera eman die Legebiltzarreko osoko bilkuran, amerikako transnazionalek kapitalismoaren izenean inpunitatez Europan sartzea gaitzesteko. Aldiz, jeltzale, sozialista eta popularrek nahiago izan dute "zuhurtziaren" izenean sinadura hori ez oztopatzea. Itunak ahalbidetuko du "enpleguan, ingurumenean, osasun publikoan eta elikadura segurtasunean ondorio suntsitzaileak" izatea, salatu du Oskar Matute legebiltzarkideak.



Alternatibak salatu du "espainiar abertzaletasun ozpinduenak" ateak itxi nahi dizkiola Kataluniako gehiengo sozialak aldarrikatutako eztabaidari

Alternatibako bozeramaile nazionalak, Oskar Matutek, “ateak ixtea” deritzo Espainiako Diputatuen Kongresuak atzo Kataluniako herriari galdeketaren harira emandako erantzunari: “Espainolismoaren erantzuna da, espainiar abertzaletasun ozpinduenak Kataluniako gehiengo sozialak aldarrikatutako eztabaidari bizkarra eman nahi diona”. Edozein kasutan, gaineratu du, “lortuko duen bakarra Kataluniaren aldetik aldebakartasunaren bideak aktibatzea da” bere etorkizuna erabakitzeko bidean.



EHBilduk Europatik faxismoa desagerrarazi eta inmigrazio politika odoltsuekin bukatzeko lan egitera deitu du

EHBilduk BNG, Puyalon de Cuchas, Andecha Astur, Unidad del Pueblo eta Alternativa Nacionalista Canaria alderdiekin batera sinatutako Europako Parlamenturako hauteskundeetarako hautagaitzaren manifestuak jasotzen duenez “ultraeskuinari mozorroa kentzeko, eta sistemak eta bere eliteen desberdintasunak betikotzeko baliatzen duten tresna bat dela agerian uzteko” lan egingo du.



Europako Parlamenturako Hautagaitzaren Manifestua "Herriek erabaki"

Bi ardatz nagusi ditu: beren etorkizuna eraikitzea eraiki nahi duten herrien defentsa eta herritarrei bizkarra ematen dien Europako Batasunari errotiko kritika egitea, Troikaren inposaketak salatuz. Bankuak erreskatatu baina herritarrak desjabetu egiten dituen EBren aurrean, gure konpromisoa Herrien Europa da, pertsonen eskubideak lehenetsiko dituena gaur egun gertatzen denaren kontra, Europako erakundeeak korporazio kapitalistak baldintzatuak daudela.



Troikaren aurrean Nazioarteko topaketak/Jornadas Internacionales contra la Troika (Bideoak/Videos)

“Troikaren aurrean, gure bidea: eraldaketa soziala eta burujabetza” nazioarteko topaketak egin ziren igandean Bilboko Zabalguneko azokan. Josu Juaristi EHBilduko eta harekin izan ziren Europako hainbat ordezkari: Trevor Ó Clochartaigh (Sinn Fein), Errikos Finalis (Syriza), Florian Wilde (Die Linke), Jorge Costa eta Belandina Vaz (Bloco de Esquerda), Herri Gourmelen eta Pierre Fourrel (UDB) eta Sandra Muzi (Sinistra Ecologia Liberta). Andaluzia, Galizia eta Aragoiko lagunak ere izan ziren.



Zuen lan-esku merkea abortatuko dugu

Inauterietako jaialdi ez ohikoa izango da Bilbon antolatutako nazioarteko goi bileran. Bertan  oso pertsonaia ezagunak desfilatuko dute, guztiak ardi larruz jantzita eta euren hitzaldietarako, egonkortasuna, hazkundea edota ekonomia bezalako  izen eufemistikoak erabiliko dituztenak. Hamaika hitz polit horiek, errealitate gordina ezkutatzen dute: gure bizitzei eta bizitzari berari,  inposatzen dioten pobrezia eta prekarietatea, hain zuzen.



Sindikatu edukia