Internazionala

Kanariar ezker subiranista: Atzo, gaur eta bihar

Irailaren 20an eta 21ean, Kanarietako ezker soberanistako lagunek, Shema Riverak eta Hugo Saavedrak Soberanistas de Izquierda-ko kideak eta Vicente Quintanak Unidad del Pueblo-ko idazkari nagusiak, Espainiako estatuan ematen den herri askapenerako borrokarik ezezagunena gerturatu ziguten; Kanarietako Uhartedia eta bere herriaren deskolonizazio, independentzia eta askatasun sozialaren aldeko borroka, hain zuzen.



Aniztasun eta askatasun sexuala ukatzen dutenen aurka kalera ateratzeko arrazoiak daude aurtengo E28an ere

Pertsona guztientzat eskubide eta askatasun berdintasuna aldarrikatzeko arrazoiak oraindik ere egon badaudela uste du EHBilduk, izaera eta norabide sexualari dagokionean ere bai. Mundu mailan asko dira oraindik sexu aniztasunaren eta askatasunaren aurka egiten diren erasoak. Errusian, esaterako, propaganda homosexuala debekatzen duen legea onartu dute duela gutxi eta Frantzian faxista homofoboek Clement Meric militante antifaxista eta LGTB mugimenduko aktibista hil zuten duela hilabete batzuk.



Alternatibako kide Diana Urrea Brasilen dago gaurtik, “Kolonbiako bakearen aldeko Foroan” parte hartzeko

Alternatibako bozeramaile eta Gasteizko legebiltzarkide Diana Urreak “Kolonbiako bakearen aldeko foroan” parte hartuko du gaurtik igandera arte, Porto Alegren, Brasilen. Marcha Patriotica mugimendutik eginiko lan luzearen emaitza da topaketa, Brasil, Argentina, Uruguay zein Kolonbiako eragile desberdinekin izandako harremanen ondorio.



Israeldar Arrazismori Txartel Gorria erakusten

2011ko ekainean, Palestinako 42 futbol taldeek, UEFA-ko lehendakaria den Michel Platini 21 urtetik beherakoen lehiaketa maskulinoa Israelen egitearen erabakia aldatzera bultzatu zuten, Israelek Palestinan okupazio militarra, kolonizazioa eta apartheid sistema inposatzen dituelako. Nazioarteko zuzenbidea ez betetzea eta palestinarren giza eskubideen urratzeengatik, Europa osoan zabaltzen den mugimendu anti-arrazista, Israeli Txartel Gorria erakusteko kanpaina egiten ari da.



Demokrazia ezkertiarra da

gero eta nabarmenagoa da herritarren eta erabaki garrantzitsuen arteko aldentzea; gero eta argiagoa da parte-hartzearen kalitate demokratiko eskasa, lau urtean behin ordezkariak aukeratzeko sistema moduan ulertuta; gero eta ageriagoa da enpresa eta merkatuek, pertsona eta gobernuekiko duten nagusitasuna; gero eta adierazgarriagoa da alderdi politikoen zilegitasun eza, bai masen tresna modura zein proposamen eraldatzaile eta burujabeen aurkako babes bezala.

 



Capriles eta kolpisten eskuliburua

Venezuelako eskuinak hainbeste porrot izan ditu hauteskundeetan, dagoeneko sua, pogrom-a eta balengan besterik ez du konfiantza. Izan ere, Henrique Caprilesen tropelek 2002an Chavezen kontra estatu kolpea egin zutenen gidoia jarraitzea erabaki du, kaleak odolez tindatuz.



Alternatibak Venezuelako ezkerrak zoriondu ditu sozialismoaren eraikuntzan lortutako garaipen berriarengatik

Alternatibako bozeramaile Diana Urreak  Venezuelako herria zoriondu du ezkerraren garaipen berriarengatik eta ondorengoa azpimarratu du: “garaipen hau eraikuntza sozialistaren prozesua bultzatzeko balio behar du, hamabost urtetik hona Venezuelako herritarrek buruan sartuta izan duten ideia”.



Guatemala odolustuz

Eduardo Galeanok Las venas abiertas de América Latina (Latinoamerikako zain irekiak) idazkian aipatzen zituen lurralde honek bere historian pairatutako espoliazioa, inposaketa, kolonialismoa eta indarkeria; planetan izandako bortitzena konkistaren garaietatik. Horrela, Galeanok azaltzen zuen Latinoamerika, azken bost mende luzeetan, beti izan dela botere globalentzat ahalik eta etekinik handiena lortzeko erabilitako lurraldea, erabakitzeko ahalmenik eta burujabetzarik gabekoa, non pobrezia eta desberdintasun sozial handiak, nazioarteko egituran duen menpeko funtzioak eragindako alboko efektuak besterik ez direlarik. Zainak irekita dauzkan lurraldea beraz, gutxi batzuen mesederako odolusten ari dena.



Sindikatu edukia