Bilbao Ria 2000 hondamena baino ez da. Eta ez da gure iritzia, ez bakarrik behintzat. Iritzi berekoa da Jose Luis Bilbao Basket Ahaldun Nagusia, joan den astean aitortu baitzuen "crack finantzieroa" zuela etorkizun bakartzat. Horregatik egin daitekeen bakarra, hala dio, "itxiera ordenatua" da, neurria egokiak ezarrita, zertarako eta "bazkideon kalte ekonomikoa ahalik eta txikiena izan dadila". Bilbao RuInA 203 espekulazioan oinarritutako erankundea zen, enpresari eta finantza botere desberdinekin Monopolyan jolasteko txokoa. PPSEAJ hirukoteak betidanik babestu du, zoragarria zelakoan.
"Murrizteko ideien" azken alea, gobernu eskuindar desberdinei opari gisa ematen dieguna, euskal zein espainiar eskuinei, halakoetan murriz dezatela guri eskubide guztiak ukatu aurretik erreforma eta neurri desberdinak direla medio. Kanpora Iberdrola bezalako enpresei eginiko zerga opariak, kanpora kirol klub pribatuei zorra barkatzea, kanpora inolako erabilpen sozialik ez duten eta zorpetzen gaituzten azpiegitura erraldoiei eta kanpora frankismoak izendatutako erret familiei. Hala murriztu daiteke. Ez horregatik Urkullu, Joselu, Barcina Rajoy eta enparauak. Nork esango du orain oposizio eraikitzailea egiten ez dugunik? #Murizteko ideiak.
Lemoako Udalaren kasu ospatsua gure gustokoena da: diru publikoarekin ordaindutako 16.000 euroko faktura habanar zigarroetan; 48.000 euroko faktura luxuzko jatetxeetan eta haien alderdiko kideentzat espresuki eraikitako txoko pribatua ere. Bodegoi honek "PNV estiloaren" alderik xahutzaileena jasotzen du, eta horregatik, "Lemoako txoko klandestinoaren sortzaileen eskutik..." izendatu dugu, jeltzaleen benetako bizitza-estiloa jasotzen duelako... Benetakoa, euskal gizartearen kontura erre dituzten zigarroak bezain erreala delako.
2011ko ekainean, Palestinako 42 futbol taldeek, UEFA-ko lehendakaria den Michel Platini 21 urtetik beherakoen lehiaketa maskulinoa Israelen egitearen erabakia aldatzera bultzatu zuten, Israelek Palestinan okupazio militarra, kolonizazioa eta apartheid sistema inposatzen dituelako. Nazioarteko zuzenbidea ez betetzea eta palestinarren giza eskubideen urratzeengatik, Europa osoan zabaltzen den mugimendu anti-arrazista, Israeli Txartel Gorria erakusteko kanpaina egiten ari da.
Jakin bagenekien Jose Luis Bilbao eta PNV, saldu nahi digutenaren kontra, oso kudeatzaile txarrak direla. Bizkaitarrekiko behintzat, izan ere, haien adiskide bankari eta enpresaburu handika poz-pozik dituzte haien mesederako eginiko zerga politikarekin. Supersur errepidea dugu adibiderik onena, inork behar eta erabiltzen ez duen makro azpiegitura defizitarioa. Urtero gero eta zulo handiagoa eragiten dio Bizkaiko ekonomiari, baina hasieratik ere, Bilbaok berak aitortu zuen bizkaitarron hainbat belaunaldirako hipoteka zela obra hura..
Rubalcabak dio bera ez dela pertsona zitalekin yatean pasiatzen denetariko, Feijóo eta Marcial Dorado trafikantearen argazkiei erantzun nahian. Arrazoi osoa du, ez dugu sekula yate batean pertsona zitalez lagunduta ikusi. Lehorrean ostera...
Zerga iruzurraren aurka egin daiteke... nahi izanez gero. Hauxe da ateratzen dugun ondorioa Bizkaiko eta Gipuzkoako Aldundien datu ofizialak behatu ondoren. 2011 eta 2012 urteetan Gipuzkoan zerga iruzurraren antzematea %29an igo dela ikusi dugu, Bizkaikoa ostera, %19 jaitsi dela ikusi dugu. Hau ez da kasualitateari egotzitako gertaera; 2012an Bilduk Gipuzkoako Aldundian aplikatutako neurriak izan dira igoera honen eragileak.
A Barcina, Sanz y Catalán les han pillado con las manos en la masa después de haberse embolsado entre los tres casi 200.000 euros en concepto de dietas, por las reuniones mantenidas como miembros de las Entidades Financieras y de la Comisión Permanente de la CAN durante los años 2010-2011.
Aquí está la imagen que Alternatiba ha elegido para ilustrar los carteles y pegatinas de este 8 de Marzo. Este año el mensaje es tan corto como conciso: Gora emakumeon borroka eta Kitto! (Arriba la lucha de las mujeres y punto!). / Hona hemen aurtengo Martxoaren 8aren harira Alternatibak kaleratu duen irudi berria kartel zein pegatinetarako. Lelo laburra bezain argia aukeratu dugu oraingian: Gora emakumeon borroka, eta kitto!