Ezkerra

Ezkerrei buruzko eztabaida eta hausnarketak

Juan Puertoren ibilbidearen dokumentala hizpide Arangoiti auzoari buruzko Bilbo Hiriaren irratsaio berezian

Saioan, Alternatiba alderdiko militante nagusi eta berezienetako bat, Juan Puerto Morcillo arangoitiarra, izan zen protagonista. Ez da inoiz buruzagi politikoa izan, eta hala ere “saltsa guztietako partaide” izan da Juan. Bere bizitza eta militantzia jasotzen duen dokumentala ikusgai dago sarean. “De Calamonte a Arangoiti” dugu dokumentalaren izena eta filmaren lanak koordinatzen ibili den Mikel Carramiñana Alternatibako komunikazio arduradunarekin hitz egun dugu.



Non dago langile klasea?

Ikusezinagoa baina aldi berean kalean presente, ikusi nahi duenarentzat. Adibidez, Bizkaia osokoak Bilboko kaleetan, eta astelehenero eta asteartero Errenteriako udaletxearen aurrean elkartzen dira zahar-etxeetako langileek (ia denak emakumeak) soldata eta lan baldintza duinen alde. Eta gure begirada mundu osora zabaltzen badugu, gure aspaldiko itxurekin ikusiko ditugu Hegoafrikako meatze zuloetan edo Txinako industria astuneko guneetan, edo Arabiar penintsulako petrolio prospekzioetan, edo Hego Amerikako laborantza industrialeko zelaietan.



Juan Puerto, oinarrian eta ezkerrean beti

Militante moduan ibilbide oparoa du Juan Puerto Morcillok, eta hori dela eta erabaki zuten Alternatibako ordezkariek egin zitzaiokeen omenaldi onena “bere ibildearen emaitza jasotzen duen zerbait ekoiztea” zela. 49 minutuko iraupena duen dokumentala da emaitza, Juan Puerto De Calamonte a Arangoiti izenekoa (AlternaFilms, 2016). Hainbat lekutan aurkeztu eta proiektatu ostean, Interneten sareratu berri dute nahi duenak ikus dezan.



EH Bildu irekiagoa, parte-hartzaileagoa eta demokratikoagoa izateko konpromisoa hartu dute alderdiek

EH Bildu osatzen duten alderdiek (Alternatiba, Aralar, Eusko Alkartasuna eta Sortu) ekitaldia egin dute, gaur eguerdian, Iruñeko Baluarten. EH Bilduren etorkizunari eta irekiko den ziklo berriari eragingo duten konpromisoa sinatu dute bertan alderdietako ordezkariek (Oskar Matute, Rebeka Ubera, Pello Urizar, Arnaldo Otegi).



Ogia versus giza eskubideak?

Karl Marxek zioenez, sabela hutsik ezin da filosofian murgildu. Giza Eskubideen Kartak  oinarrikotzat jotzen du, besteen artean, gizakiak ondo elikatzeko duen eskubidea. Aurtengo urrian mendeurrena egingo duen Lehen Iraultza Sozialista, “ogia, bakea eta askatasuna!” aldarriekin hasi zen.



Metaforak ez dira beti zuzen erabiltzen

Ibarretxek Everesteko gailurrarekin identifikatu zuen independentzia, eta katalanei eskalatzeko geratzen zaien erronka gailurrera iristea; eta bere Plana, berriz, (Euskadiko Erkidegoaren Estatutu Politikoa Eraberritzeko Proposamena), bigarren kanpalekura iristearekin lotu zuen. Beraz, metafora garbia zen, gu bigarreneraino heldu izan ginen, baina arrazoi desberdinenegatik ezin izan genuen aurrera joan. Orain katalanek dute aukera.



Juan Puerto: «Idigorasekin-eta ohartu nintzen izan zaitezkeela komunista eta abertzalea»

Alternatiba alderdiak Juan Puerto Morcillo militante komunistari buruzko dokumental bat egin du, eta udalerri batzuetan emanaldiak eskaintzen hasiko da; lehen saioa, Gasteizen, hilaren 13an. Espainian jaio zen Puerto (Calamonte, Extremadura; 78 urte), baina 22 urte zituenetik Bilbon bizi da. Alternatiban dabil egun.



Ezinezkoari aurre egin eta irabazi, agur eta ohore komandante

Mundu hobea eraiki nahi dugunontzat erreferentzia saihestazina izan da eta da Fidel Castro. Eredua da desberdintasunen aurka lan egiten duten guztientzat. Gure doluminik sentikorrena helarazi nahi diogu Euskal Herritik Kubako herriari eta Fidelen heriotzagatik penatuta dauden guztiei.



Protokoloak ez gaitzala nahastu: ez Clinton ez Trump

Alternatibatik jakin badakigu ez Donald Trumpek ezta Hillary Clintonen kokapen politikoek – NATOren egituraren jarraipenetik erator daitekeenak barne- ez dutela ezer onik ekarriko aurrerapen sozialerako, justizia sozialerako ezta herri arteko elkartasunaren bidean.



Josu Estarrona-Maria del Rio: «Independentismoa lanabesa izan daiteke burujabetza lortzeko»

Joan den larunbatean Nazio Batzarra egin zuen Alternatibak. Abagune politikoaz eta aurrera begirako ildoez eztabaidatzeaz gain, Nazio Koordinakundea osatuko duten bederatzi kideak ere hautatu zituzten Bilbon egindako batzarrean. Batzorde eragile hori osatuko duten erdiak baino gehiago berriak dira ardura horretan. Hori da, esaterako, Maria del Rio (Bilbo, 1982) eta Josu Estarronaren kasua (Gasteiz, 1981). Del Rio zuzendaria izan zen Gipuzkoako Aldundiko Gizarte Politiketako sailean, eta Estarrona Eusko Legebiltzarreko kidea da.



Sindikatu edukia