Ezkerra

Ezkerrei buruzko eztabaida eta hausnarketak

Josu Estarrona-Maria del Rio: «Independentismoa lanabesa izan daiteke burujabetza lortzeko»

Joan den larunbatean Nazio Batzarra egin zuen Alternatibak. Abagune politikoaz eta aurrera begirako ildoez eztabaidatzeaz gain, Nazio Koordinakundea osatuko duten bederatzi kideak ere hautatu zituzten Bilbon egindako batzarrean. Batzorde eragile hori osatuko duten erdiak baino gehiago berriak dira ardura horretan. Hori da, esaterako, Maria del Rio (Bilbo, 1982) eta Josu Estarronaren kasua (Gasteiz, 1981). Del Rio zuzendaria izan zen Gipuzkoako Aldundiko Gizarte Politiketako sailean, eta Estarrona Eusko Legebiltzarreko kidea da.



Fatuarte: "Erronka gehiago ditugu lorpenak baino, baina azken hauek dira ibilbide berean aurrera egiteko indarrak ematen dizkigutenak"

Juan Puerto du izena, Extremaduratik Bilbo industrialera etorritakoa. Bertan langile borrokan eta ezker politikoan militatzeaz gain, erabakitzeko eskubidearen defentsaren alde ere egin zuen. Bere ibilbide politikoak, Alternatibaren jaiotzarekin batera egin genuen apustua berresteko balio digu; hau da, Euskal Herriko ezker politikoaren batasuna eta elkarlana bultzatzea, beti ere, gizarte mugimenduekin elkarrizketan.



Alternatibak zuzendaritza talde berria aukeratu du hurrengo 3 urtetarako

Alternatibak bere Batzar Nazionala egingo du gaur Bilbon, hauteskundeen osteko testuinguru politikoa zein ezker subiranistaren etorkizunaren inguruko irakurketak eztabaidatu ez ezik, bere Koordinakunde Nazionala (zuzendaritza taldea) berritzeko. Aho batez (%96ak alde bozkatu du eta %4a abstenitu egin da) onartu da aurkeztutako taldea. Koordinakundea eguneko erabakiak hartzeko ardura dauka, etae Batzarrak onartutako estretegia martxan jarri.



Antuan, beti gogoan

<--break- />Joan den irailaren 26an Antonio Campon Andrada, Antuan, Alternatibako Bilboko asanbladako militantea hil zitzaigun. Industria garaian langile borrokaren ikur bilakatu zen Euskaldunan aritu zen lanean. Eraldatze industrialaren ondorioz eman ziren borroka handien aurretik ere, Antuan EMK Euskadiko Mugimendu Komunistatik oso hurbil egon zen, Peseto, Pelos eta bestelako kideekin Arangoitiko taldea osatzen zuen.



Nazioarteko III. Topaketa Ekosozialistak Urgentzia ekologikoa eta larrialdi soziala

Humanitatea bidegurutzean dago: edo sistema ekonomiko eta politikoa aldatzen dugu edo hondamendira goaz. Zaintza, ekologia eta gizarte arloko krisialdi latza pairatzen ari gara, bere adierazpen nabarmena aldaketa klimatikoa izanik. Ildo horretan, larriak ere badira bioaniztasunaren galera, baliabide naturalen agortzea eta baso eta oihanen suntsipena. Interkonektaturik dauden krisi multzo baten aurrean gaude, humanitatearentzat eta, oro har, izaki bizidunentzat orain arte ezagutu ez den mehatxua dakarrena.



Ezker, ez ezkor: Elkarrizketa Bikila eta Landari

Nazio arazoaren inguruan tranpa intelektual ikaragarria egiten da. Nik aspaldi idatzi nuen ¿Los obreros tienen patria? liburuxka (Langileek aberririk ba al dute?, 1991); garai hartan EMK-n eta LKIn egiten ari zen eztabaidarako ekarpen gisa. Nola ez du izango garrantzia nazio arazoak? Nik, langile gisa, badut klase ikuspegia, baina emakumeak edo transexualak ere baditu bere izaerari dagozkion ikuskera eta ezaugarriak. Eta euskaldunak ere bai, noski.



Alternatibak Sao Pauloko Foroaren XXII. Topaketan parte hartu du, Latinoamerikako ezkerrak biltzen dituen gunean

Iñaki Markiegi Alternatibako kideak parte hartu izan du ekainaren 23tik 26ra bitarte San  Salvadorren (El Salvador) egin den Sao Pauloko Foroaren XXII. Topaketan. Foro honek Latinoamerika eta Karibeko ezkerreko alderdi eta mugimenduak biltzen ditu, baina nazioarteko ordezkaritzak ere gonbidatzen dituzte hara, tartean Euskal Herrikoak. Hala, Alternatiba zein Sortuko kideak izan dira egunotan topaketan parte hartzen, Euskal Herria Bildu koalizioko alderdiak biak.



La otra compaña... #AupaMatute

Las gentes de nafarroa iniciaron el camino con Bakartxo. Pero en Bizkaia, aceptaron el reto y tambíen se lanzaron a la otra compaña, creando imágenes del candidato de EH Bildu por Bizkaia Oskar Matute de lo más variopinto, tanto para las redes con el hashtag #AupaMatute como en pancartas en las calles. Aquí están algunas de las que hemos recopilado estos días.



Elkarrizketa Joxe Iriarte Bikilari 'Kamaradak' eleberriaren harira

"Kamaradak" liburua argitaratu du Txalaparta argitaletxeak. Joxe Iriarte Bikila egilea, eta Alternatibako kidea, Bizkaia Irratian izan da eleberrairen nondik-norakoak azaltzeko.



Oskar Matute en la tertulia de actualidad política de Euskadi Hoy 1/6/16

Tertulia de actualidad política del pasado miércoles en Euskadi Hoy, de Onda Vasca, conducida por Javier Vizcaíno, con Koldo Mediavilla, Ekain Rico y el compañero de Alternatiba y parlamentario de Euskal Herria Bildu Oskar Matute. Inclute una entrevista con Rubén Ranz (UGT), que denuncia el convenio colectivo de Ticketbis por cláusulas "denigrantes y abusivas".



Sindikatu edukia