Ezkerra

Ezkerrei buruzko eztabaida eta hausnarketak

Matute: "Gerratik zein pobreziatik ihesean daudenentzat zabalik dagoen Euskal Errepublika nahi dugu"

Matutek esan du Euskal Errepublika eraiki beharra dagoela, “usteldutako eredu” honekin amaitzeko. “Eredu hori Espainiako estatuaren gainean eraikita dago, Espainiako bandera daukan eskuturrekoa izan arren Panaman offshore kontuan dituztenak nagusi diren estatuaren gainean. Guztion diruarekin aberasten diren botere ekonomikoak alderdi politikoak kontrolatzen dituzten estatuan. Ustelkeria estaltzen duten hedabideak dauden estatuan, informatze hutsagatik eta Mozal Legean oinarrituta Argia bezalako aldizkariak zigortzen dituen estatuan, torturak edo murrizketa sozial eta laboralak ezkutatu nahi diren estatuan”.



Menpekotasunetik aske bizitzeko

Herri honetako ezkerraren helburua pertsona aske eta burujabeak osatutako nazio librea eraikitzea izan behar da. Eta honek bandera batetik bestera igarotzea baino askoz gehiago esan nahi du; erresistentziarako harresiak altxatzea esan nahi du, erakunde ilun eta antimodekratikoek inposatutako erabakien aurrean babesteko, Euskal Herriko langile klaseen duintasuna eta eskubideak zapaltzen dituztelako.



Alternatibaren A20aren osteko ondorioak euskal ezkerra berrindartzeko

Alternatibaren azken Batzar Nazionalean, Gasteizen 2016ko urtarrilaren 16an eginikoa, eztabaida politikorako dokumentua jarri zen mahai gainean. Ondorengo lerroetan eztabaida horretatik ateratako 15 ondorioak jasotzen dira:



Batasuna, zergatik ez?

Idatzi hau sinatzen dugun pertsonon helburua da austerizidio politikekin eta herritarren eskubide galerarekin apurtzea, langileriaren eta herritarren gehiengo handi baten interesen aldeko neurriak bultzatzea; azken finean, subjektu politiko gisa aitortzea, prozesu eratzailea irekitzeko eta, era horretara, egunerokoan euskal herritarroi eragiten diguten gai guztiez dagokigun erabakitzeko eskubidea egikaritzeko. Bidezko bake inklusiboa erdiesteko politikak egin nahi ditugu, irabazle eta galtzaile gabekoa, indarrean dauden salbuespenezko lege eta neurriak amaituko dituena; pertsona guztientzako giza eskubide guztien errespetutik eta biktima guztien eskubideak eta sufrimenduak aitortzetik eta errespetatzetik abiatuko den bakea.



Kapitalaren mesederako eta gure hondamendirako

Kapitala ez da abstrakzio bat, botere sistema osatu bat baizik, zeina oso modu korapilatsuan egituratzen den. Badu merkatua deritzan sarea zeinerako produzitzen duen irabazien arabera; badu ordena zaintzarako prestaturiko polizia mota desberdinak eta Estatu eta internazional arloko nazio armadak; badu finantza egitura bat eta bertan ari diren exekutibo ondo baino hobetu sarituak, eta baita beren zeregina betetzen duten alderdi politiko eta politikari, hitz batez, kapitalaren krimenen zantzuak desitxuratzen eta ezkutatzen (erretolika aberkoi eta demokratikoarekin igurtziz) ari diren morroiak.



TTIParen aurkako mozioak aurkeztuko ditugu eta mosaiko herritarrak osatuko ditugu

TTIP, CETAeta TISAri ez! Multinazionalek boterea hartzeari ez!



"Alterkaria" Alternatibaren paperezko aldizkariaren 5. zenbakia kalean da

Alterkariaren udazkeneko alea kalean da. Alternatibaren paperezko aldizkaria duzue, astero bidaltzen dugun boletin digitalaren osagarri.



Oskar Matute: "EH Bilduko militantziak erabakiak hartzeko guneak behar dituela uste dugu, eta lehen urratsa egingo dugu bide horretan"

Matutek azpimarratu duenez, “prozesu parte-hartzaile eta garden hau abian jarrita, zintzoak eta koherenteak izan nahi dugu herritarrei erabaki ahalmena emateko gure irizpidearekin. EH Bilduko militantziak erabakiak hartzeko guneak behar dituela uste dugu, eta hurrengo asteetan abian jarriko dugun ekimena bide horretan emango dugun lehen urratsa izango da”.



Oskar Matute: "Espainiako gobernuak AHTrako egindako inbertsioa porlana pertsonen gainetik jartzen duen ereduaren erakusle da"

Gobernu espainiarrak aurkeztu berri dituen aurrekontuetan AHTari egingo zaion diru ekarpenari buruz hitz egin du gaur Oskar Matute Alternatibako eta EH Bilduko kideak.<



Oskar Matute: "Hanka bat izan behar da instituzioetan, eta bestea, kalean"

BERRIA egunkariak Oskar Matute Alternatibako kide eta EH Bilduko legebiltzarkideari eginiko elkarrizketa egun-eguneko gai politikoen inguruan



Sindikatu edukia