Ezkerra

Ezkerrei buruzko eztabaida eta hausnarketak

Ezkerraren eraldaketan laguntzeko topagunea

Aurten 7 urte beteko dira Alternatiba jaio zenetik, eta hasieratik bilatu izan du ezkerraren elkarlana sustatzea, kolpatzen gaituzten zapalkuntza guztiei aurre egiteko. Horregatik, lantoki ez ezik, toki hau elkargune izatea nahi dugu. Ideiak partekatu, ekintzak prestatu... Greziako ezezkoarengatik edota berton izaterik ez dutenengatik topa egin, Periko Solabarria kasu... Guzti horretarako ateak zabalik izango dituzte eragile sozial, sindikal zein politiko ezkertiarrek.



Alternatibak euskal ezkerraren ezinbesteko ordezkari baten galera deitoratu du

Oskar Matute, Alternatibaren Koordinakunde Nazionalaren izenean



Alternatibarekin konektatu dezakezu jada Google+ bitartez

Orain, gurekin  Facebook edo Twitterren bidez konektatzeaz gain, Google + orri berriaren bitartez egin dezakezu ere bai. Gmail posta elektronikoa badaukazu, Alternatibaren berriak, deialdiak, bideoak eta gure webgunean argitaratzen ditugun edukiak ikusi eta partekatu ditzakezu. Hemen sartu eta “Seguir” botoian klikatu besterik ez duzu egin behar.



Gure asmoa frente zabal bat eratzeko urratsak egitea da, Bizkaiko jendearekin mugimendu eta erreferente politiko bat sortzea

Herrietan eta eskualdeetan herritarrek sustatu eta sortutako proiektuak eta erronkak bultzatuko ditugu. Zerbait agerian baldin badago, behetik gora sortzearen ezinbestekotasuna da. Horretarako, bai gure Bizkaiko taldea, EH Bilduk herrialdean zehar dituen auzo, herri eta eskualde ezberdinetako giza baliabideak herrigintzaren zerbitzura kokatuko ditugu. Bideari herritarrekin ekingo diogu, aldaketa politiko eta sozialerako gehiengoak lortzeari begira.



Alternatibaren aldizkari Alterkariaren 4. zenbakia: Indarrak bilduz

Alterkariaren udaberriko alea, Alternatiba alderdi politikoaren azken albiste eta iritzi artikuluekin. Oraingoan, azalaean Gorripideako militanteek gurean bat egin izana nabarmendu dugu, ezker subiranista indartzera datorrena.



Joxe Iriarte 'Bikila'ri elkarrizketa 11TBn: “Nik ez dut onartzen abertzaletasuna ez bada internazionalista”

Gurean Gaur elkarrizketa saioan Joxe Iriarte "Bikila" ekintzaile eta politikaria izan dugu. Gorripidea taldetik Alternatiban sartzea erabaki berritan, horri buruz galdegin diogu. Era berean, ezkerraren egoeraren inguruko hausnarketa egin dugu. Abertzaletasuna, internazionalismoa, Podemos, ... askotariko gaiak landu ditugu berarekin.



Bikila «Kalea berpiztu behar dugu erakundeetara ezkerra eramateko»

Urteetan ezkerrean izan ditugu mugimendu oso inportanteak, baina ez gara iritsi erakundeak kudeatzera. Kaleko eskaerak galdu egin dituzte erakundeek, eta biak lotu behar dira. Hori da aldea ezkerraren eta eskuinaren artean. Guk aldaketa nahi badugu, kalearen indarra behar dugu; bestela, ez dago gobernurik aldaketa lortuko duenik. Hori Grezian ikusiko dugu orain. Gobernuak ez badu herria bere alde mobilizatua, itoko dute.



Garai erabakigarriak

Aurreko garaietan indartsuagoak ginen kalean instituzioetan baino. Horregatik saiatzen nintzen orduan azpimarratzen borroka soziala, indartsua izanik ere, eremu politiko instituzionalean islatu beharra zegoela. Gogoeta berezia behar da egoera iraultzaile gisa definitutakoetan, instituzio zaharrak desegiten ari direnean eta gizarte iraultzailean indarrean dagoen boterea aldarazteko asmoz kontrabotere-erakundeak sortzen direnean.



Gorripideako hainbat militante adierazgarrik Alternatibarekin bat egin dute, subiranista ezkertiarren koalizioa indartuz EHBilduren inguruan

Alternatiban sartzeko hautua egin dugunon arabera, arrazoi askorengatik jauzi kuantitatibo eta kualitatiboak egiteko unea da. Hau da, trantsiziotik sorturiko 78ko delako erregimena krisi larrian dago; krisi ekonomikoak eta sozialak alarma gorri guztiak piztu ditu; ustelkeriaz jota ia instituzio nagusi guztietan; gure herriak aldarrikatzen duen erabakitzeko eskubidea geroz eta ozenago zabaltzen ari da eta herritarren parte hartzea finkatzeko egitasmoa inoiz baino beharrezkoa da.



Alterkaria: Alternatibaren aldizkariaren 3. zenbakia

Alterkariaren 3. zenbakian, aurrekoetan bezala, askotariko gaiak jorratzen ditugu. Emancipatiba Alternatibaren formakuntza eskola ageri da azalean, aurrera begirako proiektua, militantzia trebatua izateko. Horrez gain, Europako hauteskundeen edota Gure Esku Dago ekimenaren giza katearen emaitzen balantzea egin dugu. Horrez gain, Feminismoa, Internazionalismoa, Ekologia eta bestelako borroken berriak edota iritzi artikuluak jasotzen ditugu.



Sindikatu edukia