Ezkerra

Ezkerrei buruzko eztabaida eta hausnarketak

Bikila «Kalea berpiztu behar dugu erakundeetara ezkerra eramateko»

Urteetan ezkerrean izan ditugu mugimendu oso inportanteak, baina ez gara iritsi erakundeak kudeatzera. Kaleko eskaerak galdu egin dituzte erakundeek, eta biak lotu behar dira. Hori da aldea ezkerraren eta eskuinaren artean. Guk aldaketa nahi badugu, kalearen indarra behar dugu; bestela, ez dago gobernurik aldaketa lortuko duenik. Hori Grezian ikusiko dugu orain. Gobernuak ez badu herria bere alde mobilizatua, itoko dute.



Garai erabakigarriak

Aurreko garaietan indartsuagoak ginen kalean instituzioetan baino. Horregatik saiatzen nintzen orduan azpimarratzen borroka soziala, indartsua izanik ere, eremu politiko instituzionalean islatu beharra zegoela. Gogoeta berezia behar da egoera iraultzaile gisa definitutakoetan, instituzio zaharrak desegiten ari direnean eta gizarte iraultzailean indarrean dagoen boterea aldarazteko asmoz kontrabotere-erakundeak sortzen direnean.



Gorripideako hainbat militante adierazgarrik Alternatibarekin bat egin dute, subiranista ezkertiarren koalizioa indartuz EHBilduren inguruan

Alternatiban sartzeko hautua egin dugunon arabera, arrazoi askorengatik jauzi kuantitatibo eta kualitatiboak egiteko unea da. Hau da, trantsiziotik sorturiko 78ko delako erregimena krisi larrian dago; krisi ekonomikoak eta sozialak alarma gorri guztiak piztu ditu; ustelkeriaz jota ia instituzio nagusi guztietan; gure herriak aldarrikatzen duen erabakitzeko eskubidea geroz eta ozenago zabaltzen ari da eta herritarren parte hartzea finkatzeko egitasmoa inoiz baino beharrezkoa da.



Alterkaria: Alternatibaren aldizkariaren 3. zenbakia

Alterkariaren 3. zenbakian, aurrekoetan bezala, askotariko gaiak jorratzen ditugu. Emancipatiba Alternatibaren formakuntza eskola ageri da azalean, aurrera begirako proiektua, militantzia trebatua izateko. Horrez gain, Europako hauteskundeen edota Gure Esku Dago ekimenaren giza katearen emaitzen balantzea egin dugu. Horrez gain, Feminismoa, Internazionalismoa, Ekologia eta bestelako borroken berriak edota iritzi artikuluak jasotzen ditugu.



'Kataluniako prozesu eragile bikoitza' izenpeko hitzaldi-eztabaidaren bideoak Manel Marquez eta Gerardo Pisarellorekin

Pasa den martxoaren 15ean Errenteria-Oreretako Mikelazulo kultur elkartean, Kataluniako prozesu eragile bikoitzaren inguruko gosari-eztabaida antolatu genuen: alde batetik, independentziarako bidearen nondik norakoak eta bestetik, ezkerra berrantolatzeko ahaleginaren hausnarketa. Ekintza hau, Alternatibatik Gorripidea-rekin batera antolatu genuen eta gonbidatu bezala, Gerardo Pisarello (Procés Constituent-eko kidea) eta Manel Márquez (CUP-eko miltantea eta Kaos en la Red-eko zuzendaria) izan genituen. 



Sindikatu edukia