EHBildu

EH Bilduren gobernu programa 2016-2020 legegintzaldirako

Euskal Herria Bilduren gobernu programa irailaren 25eko hauteskundeetarako eta 2016-2020 legegintzaldirako.



Matute: “Herritarrek bere lehendakaria, nahi dutena, aukeratzeko eskubidea duten ez edo ez eztabaidatzen ari gara”

Gipuzkoako Hauteskunde Batzordeak Arnaldo Otegiren aferaren inguruan hartutako erabakiaren aurrean EH Bilduk erabakia eskubide bortxaketa bat dela adierazi du, azpimarratuz ez dela soilik Arnaldo Otegik bere hautagaitza aurkezteko duen eskubidearen aurkako erabakia, gizarte osoaren aurkako erabaki bat baizik. Herritarren beraien lehendakaria nor izatea nahi duten erabakitzeko eskubidearen aurka doan erabakia dela adierazi dute Oihane Zabaleta eta Oskar Matutek.



EH Bilduren oinarri sozialak Bizkaiko zerrenda bozkatzeko aukera izango du datozen uztailaren 28 eta 29an

Aste honetan iragarri bezala, Hauteskunde Autonomikoetarako Bizkaiko zerrendaburua eta zerrendakideak izateko EH Bilduko oinarri sozialak proposamenak egiteko aukera du uztailaren 27arte. Egun horretan, Bizkaiko mahai politikoak, bai bere proposamena, eta baita, proposatuak izaten ari diren pertsonekin egin beharreko kontrastea gauzatu ondoren, herrietatik jasotako proposamenak helaraziko dizkio militantziari.



La otra compaña... #AupaMatute

Las gentes de nafarroa iniciaron el camino con Bakartxo. Pero en Bizkaia, aceptaron el reto y tambíen se lanzaron a la otra compaña, creando imágenes del candidato de EH Bildu por Bizkaia Oskar Matute de lo más variopinto, tanto para las redes con el hashtag #AupaMatute como en pancartas en las calles. Aquí están algunas de las que hemos recopilado estos días.



Oskar Matute: «Bozetan ikusi nahi dugu gure oinarrietan ikusten hasi garen ilusioa»

Espainiako Estatuko politikak, benetako aldaketarako proposamenak sortzea baino gehiago, ikuskizuna du ardatz, eta boterera iritsi nahi dute boterera iristeko arrazoiak eta programa lausotuta. Dena dela, guk argi esan dugu: guri eragiten diguten gune guztietan egongo gara, eta hemengo herritarren bizi kalitatea erabakitzen den leku guztietan parte hartuko dugu. Hauteskundeetan parte hartuko dugu, jendearen interesak eta duintasuna defendatzeko.



Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna

Ekainaren 26an bozkatu beharra dugu berriz. Baina kontua da epe horretan asko direla herriko jaietan murgilduta ibiliko direnak. Horrexegatik, gogoratu baduzula aukera posta bidez bozkatzeko. Erraza eta doakoa da. Ondorengo bideoetan baduzu motiboen berri zein argibideak.



Josu Estarrona Alternatibako kideak beteko du Legebiltzarrean Hasier Arraizen inhabilitazioaren ondorioz hutsik geratu den kargua

Josu Estarrona Elizondok (Gasteiz, 1981) beteko du Hasier Arraizen inhabilitazioaren ondorioz EH Bildu legebiltzar-taldean hutsik geratu den kargua. Arraizek legebiltzarkide izateari utzi egin zion pasa den astean eta Estarrona izango da haren ordez sartuko dena. Estarrona Alternatibako Koordinakunde Nazionaleko kidea da, eta koalizioaren egitura politikoan zein Gasteizko legebiltzar-taldean eta jardun du orain arte.



Matute: “Batzuek proposatzen dituzten txandakatze antzuen aldean, EH Bildu aldaketaren bermea da”

Euskal Herrian baditugu gehiengoak osatzeko indarra eta gogoa, eta argi esan nahi dugu batzuek proposatzen dituzten txandakatze antzuen aldean: EH Bildu aldaketaren bermea da. Eta guk ordezkatzen dugun benetako aldaketa, orain eta hemen hasten da.



Sindikatu edukia