EHBildu

Josu Estarrona Alternatibako kideak beteko du Legebiltzarrean Hasier Arraizen inhabilitazioaren ondorioz hutsik geratu den kargua

Josu Estarrona Elizondok (Gasteiz, 1981) beteko du Hasier Arraizen inhabilitazioaren ondorioz EH Bildu legebiltzar-taldean hutsik geratu den kargua. Arraizek legebiltzarkide izateari utzi egin zion pasa den astean eta Estarrona izango da haren ordez sartuko dena. Estarrona Alternatibako Koordinakunde Nazionaleko kidea da, eta koalizioaren egitura politikoan zein Gasteizko legebiltzar-taldean eta jardun du orain arte.



Matute: “Batzuek proposatzen dituzten txandakatze antzuen aldean, EH Bildu aldaketaren bermea da”

Euskal Herrian baditugu gehiengoak osatzeko indarra eta gogoa, eta argi esan nahi dugu batzuek proposatzen dituzten txandakatze antzuen aldean: EH Bildu aldaketaren bermea da. Eta guk ordezkatzen dugun benetako aldaketa, orain eta hemen hasten da.



Kongresu eta Senaturako zerrenda proposamenak bidali ditugu herrietara

Kongresurako eta Senaturako hauteskundeetarako zerrenda proposamenak igorri ditu EH Bilduk herrietara, tokian tokiko batzarretan oinarriek onar ditzaten. Aldez aurretik, EH Bilduk prozesu bat abiatu zuen. Lehendabizi, oinarriek izenak proposatzeko aukera izan zuten. Zuzendaritzek, izen horiek kontuan izanda, zerrenda proposamena egin dute. Hain justu, atxikita bidaltzen dizuegun zerrendak dira herrietara bidalitakoak. Orain, EH Bilduko oinarriei dagokie zerrenda horiek berrestea.



Lehenengo kanta, fede kapitulua

Hementxe gaude bildurik. Belodromoan eta karpan zirenak eta etorri ezin izan direnak, eta han egin eta esandakoarekin erresonantzian jarriko direnak, eta bizitza duina aspotzen zuten hitz eta irudiekiko konexioa egin duten guztiak, eta iraganeko herritar xume sufritu eta adoretsuak eta USAko kartzelan zigortua dagoen Peletier amerindio duina. Denak. Han, bildu ginen.



Oskar Matute: "(AHT) Beharrezkoa deritzogu azpiegitura honen kostuak eta onurak aztertuko dituen txostena egitea"

Gaurkoan proposamen argia, laburra eta zehatza ekartzen dugu ganbera honetara. Alderdi bakoitzak Abiadura Handiko Trenaren inguruan duen jarrera alde batera utzita, beharrezkoa deritzogu azpiegitura honen kostuak eta onurak aztertuko dituen txostena egiteari. Eusko Jaurlaritzari hala egiteko eskatzen diogu, gure herrian inoiz eman den azpiegiturarik handi eta garestienaren inguruan ari garela gogora ekarrita.



Alternatibaren A20aren osteko ondorioak euskal ezkerra berrindartzeko

Alternatibaren azken Batzar Nazionalean, Gasteizen 2016ko urtarrilaren 16an eginikoa, eztabaida politikorako dokumentua jarri zen mahai gainean. Ondorengo lerroetan eztabaida horretatik ateratako 15 ondorioak jasotzen dira:



Euskal indar politikoek eta eragile sozialek Euskal Herritarren Agenda osatzea proposatu dugu, gizarteak dituen erronkei erantzuteko

“Hau da, euskal herritarren interesekoak diren gaien inguruan, euskal herritarren interesak defendatzen eta aldarrikatzen dituzten indar politikoek eta eragileek elkarrekin jardutea proposatzen dugu”, adierazi dute Oskar Matute eta Oihane Zabaleta EH Bilduko bozeramaileek, gaur, Donostian, egindako agerraldian. “Elkarlan hori Madrilen egin beharko litzateke, herri honek ahots propio eta indartsua izan dezan”, gaineratu dute.



Europarako B plana-ren alde

Asko gara urtetan zehar proiektu “komun” horren gezurra salatu dugunak. Orain, 23 urte beranduago, askoz gehiago gara gehiengoaren interesen aurka eraiki duten kapitalaren Europa hori aldatzeko beharra ikusten dugunak. Europa justu eta solidarioagoa aldarrikatzen dugu, oinarrizko eskubideak bermatuko dituena eta herritar guztiok bizitza duin bat garatu ahal izateko oinarriak ezarriko dituena. Bere baitako herri eta herritar guztiak erabakitzeko sujetu bilakatuko dituen bide demokratikoa abiatuko duen Europa. Gure instituzio eta ordezkari demokratikoak zuzenean guk geuk aukeratuko ditugun Europa berri bat.



Sindikatu edukia