EHBildu

Presoak Euskal Herriratzeko presio politikoa biderkatu behar dugu

Madril ez da mugituko; guk mugiarazten behar dugu.Marraztutako egoera honen aurrean presio politikoan sakontzeko gai garela erakutsi behar dugu,  presoen Euskal Herriratzearen aldeko urrats berriak eta sakonak eginez.



Bizkaiak ezinbesteko duen eredu aldaketa bizkortzeko unea dela argi utzi dute EAJ, PSE eta PPk onartutako aurrekontuek

Gutxi batzuen interesen zerbitzurako 2015-eko aurrekontuak onartu dira Bizkaian egunotan. EAJren kudeaketa ereduaren isla dira aurrekontu hoiek eta kudeatzen dituzten instituzioen jaun eta jabe sentitzen direnen eredu hori bertan behera uztea du helburu EH Bilduk.



EHBilduren 17. aldizkaria: Salbuespen politikarik ez

Hamabostero bezala, Euskal Herria Bilduren aldizkari digitala kaleratu dugu, PDF formatuan deskargatu edo sarean ikusteko. Lurralde bakoitzean koalizioak egiten duen lanaren berri eta, asteon, azalean euskal presoen aldeko elkartasuna, beste urte batez, egutegian jartzen duena urtarrileko presoen eskubideen aldeko manifestazioarekin. Zure posta elektronikoan zuzenean jasotzeko, egizu harpidetza.



Ezt(e)i-bidaiak

Emakumeen kontrako indarkeria eremu askotatik dator. Testuinguru orokorra emakumeen kontrako indarkeriarena da, eta horrek baldintza ezin hobeak sortzen ditu gizonek emakumeen kontra indarkeria erabil dezaten. Publizitateak kontsumorako produktu gisa aurkezten ditu emakumeak, nahi erara erabil daitekeen merkantzia gisa. Hedabideen eduki askori sexismoa darie, estereotipoz gainezka, eta emakumeak ezkutatzea edo gutxiestea ohikoa da.



EHBilduren 16. aldizkaria: Garai berria Nafarroarentzat

Hamabostero bezala, Euskal Herria Bilduren aldizkari digitala kaleratu dugu, PDF formatuan deskargatu edo sarean ikusteko. Lurralde bakoitzean koalizioak egiten duen lanaren berri eta, asteon, azalean EHBilduk Nafarroarentzat garai berria irudikatzen duen proposamena, egunotan Labriten aurkeztutakoa. Aldizkari zure posta elektronikoaren bidez zuzenean jasotzeko, egizu harpidetza.



Araiz: "Gure proposamena: nafarrok erabaki behar dugu gure etorkizuna eta horretarako agenda demokratikoa adostu behar dugu"

Horrela hasten da gaur Nafar jendarteari aurkeztu nahi diogun proposamena. Uste dugulako ate eta leiho horien barruan gure askatasuna bahituta egon dela. Gure eskubideak giltzapean izan dituzte, erabakitzeko eskubidea aspaldian lapurtu ziguten nafarroi ate eta leiho horien atzetik.



EHBilduren 15. aldizkaria: Gipuzkoa, murrizketa sozialik gabeko lurraldea

Hamabostero bezala, Euskal Herria Bilduren aldizkari digitala kaleratu dugu, PDF formatuan deskargatu edo sarean ikusteko. Lurralde bakoitzean koalizioak egiten duen lanaren berri eta, asteon, azalean Gipuzkoaren aurrekontuak dituena, murrizketa sozialik gabeko lurralde bakarra. Aldizkari zure posta elektronikoaren bidez zuzenean jasotzeko, egizu harpidetza.



EHBilduren 13. aldizkaria: Egoera sozioekonomikoari aurre egiteko akordioak

 
Hamabostero bezala, Euskal Herria Bilduren aldizkari digitala kaleratu dugu, PDF formatuan deskargatu edo sarean ikusteko. Lurralde bakoitzean koalizioak egiten duen lanaren berri eta, asteon, egin berri dugun mintegi sozioekonomikoaren inguruko irakurketa jasotzen duena. Aldizkari zure posta elektronikoaren bidez zuzenean jasotzeko, egizu harpidetza.


EHBilduren 11. aldizkaria: Eskozia, Katalunia, Euskal Herria... Hemen erabaki

Hamabostero bezala, Euskal Herria Bilduren aldizkari digitala kaleratu dugu, PDF formatuan deskargatu edo sarean ikusteko. Lurralde bakoitzean koalizioak egiten duen lanaren berri eta, asteon, Erabakitzeko eskubidearen inguruko ale berezia, abortuaren legearen erreforma atzera bota izanarekin mugimendu feministaren garaipen handia ahaztu gabe. Zure posta elektronikoaren bidez zuzenean jasotzeko, egizu harpidetza.



Sindikatu edukia