EHBildu

EHBilduk lotsagarri jotzen du Urkulluren Jaurlaritzak Alarde baztertzailearen antolatzaileei ematen dien babesa

EAJk emakumezkoen eta gizonezkoen arteko berdintasuna defendatu beharko luke. Lan munduan, politikan, jendartean eta baita jaietan ere. Horregatik, Jaurlaritzako kontseilariei exijitzen diegu berdintasuna urratzen dutenei babesik ez ematea. Aldiz, berdintasunaren alde egunero lanean dihardutenak babesteko eta laguntzeko eskatzen diegu.



Hurrengo ikasturterako plangintza eta programa osatzeko partehartze prozesua martxan

EHBilduren oinarri ideologiko nagusietako bat da politika egiteko bestelako eredu berri bat indarrean jartzea: herritarrengandik eta eragile sozialengandik hurbila, haien iritzia entzun eta aintzat hartzen duena, arreta haien benetako interesetan jartzen duena... Azken finean, herritarrak eta haien beharrak eta interesak dira gure eguneroko jardun politikoaren ardatza. Besteak beste, horretarako jaio ginen eta etorri ginen taula politikora. EHBilduk herritarrekin eta herritarrentzat egin nahi dugu politika. Politikan aritzeko beste modurik ez dugu ulertzen.



Maite Ubiria EHBilduren ekitaldian Palestinarekin elkartasunean

Palestinarren aurkako sarraskia salatzeko ekitaldia egin dugu Bilbon. Yamyl Kasem OLPko kideak hartu du hitza eta, haren ostean, Maite Ubiria EHBilduko ordezkariak. Hasieran, olibondo adarrak utzi dituzte hainbat lagunek plaestinar ikurrinaren aurrean.



Eraso sexisten aurrean, tolerantzia zero!

Indarkeria sexistak mila aurpegi, mila ahots, mila adierazteko forma eta esparru ditu; JAIETAN ERASO SEXISTA ASKO EMATEN DIRA. Hauen aurrean jaiak askatasunez bizitzearen aldeko aldarria luzatu nahi dugu. Jaietan eraso sexistarik ez!!! Honen aurrean denon ardura da erasotzaileak baztertzeko eta edozein erasoen aurrean erantzun sendo bat emateko. Ezin gara konplizeak izan.



EHBilduren aldizkaria, 8. alea: Giza katea ez dadila eten

Hamabostero bezala, Euskal Herria Bilduren aldizkari digitala kaleratu dugu, 8. alea oraingoan, PDF formatuan deskargatu edo sarean ikusteko. Lurralde bakoitzean koalizioak egiten duen lanaren berri eta, asteon, joan den ekainaren 8an antolatutako giza katearen analisia egiten dugu. Aldizkaria zure posta elektronikoaren bidez zuzenean jasotzeko, egizu harpidetza.



Ekainak 19 herrien eskubideen alde. Geurea euskal errepublika askea!

Frankoren oinordekoaren abdikazioa aitzaki hartuta estatu eredua beste 40 urtez luzatzeko operazio kosmetiko hutsa egin dute. Gaurko bozketarekin, PPk eta PSOEk, herri honen ukazioan eta herritarron eskubideen bortxaketan oinarritzen den estatu ereduari argi berdea eman diote.



Oskar Matute "Zaratamoko zubia porlanari gorespena eta kudeaketa kaskarrari monumentua da"

Ezagutu dugu 438 metroko biaduktoa eraiki dela eta ez dena erabiliko. 11 milioi euro gastatu dira erabiliko ez den zubian, hasierako kopurua baino 3 milioi euro gehiagoko gainkostuarekin. Larria, oso larria dudarik gabe. Eta egoera sinesgaitz honen aurrean, datu bat edo argibide bat ezagutzea gustatuko litzaiguke. Zaratamoko zubia eraikitzen zen bitartean Jaurlaritzak bazekien zeintzuk ziren Adifen asmoak?re. 



Espainiako Koroak Bizkaiko Jauna titulua ez erabiltzeko exijituko du EH Bilduk Bizkaiko Batzar Nagusietan

Asier Vega EHBilduko batzarkidearen esanetan, “Bizkaiko Jauna titulua norbaitek ematekotan, bizkaitarrok eman beharko genuke. Agerikoa da Bizkaiko gizartea ez dela monarkiaren aldekoa eta ez duela Espainiako erregearekiko atxikimendurik. Beraz Espainiako erregeari ez dagokio Bizkaiko Jaunaren titulua eta hari uko egitea exijitzen diogu”.



Asier Vega "Garoña zaharra, ez beharrezkoa eta arriskutsua ez ezik, amortizatua eta ordezkatua dago"

Garoñako zentral nuklearra zaharkitua ez ezik, arriskutsua, ez segurua, ez beharrezkoa da,  eta amortizatuta eta ordezkatua dago. Horregatik, EHBildutik zentralaren berehalako eta betirako itxiera agintzeko garaia dela adierazi nahi dugu.



Euskal ezkerraren indarra nagusi izateko

Hala, kanpainan esan genuenez, 26an borrokan jarraitu behar dugu. Euskal Herriko ezkerrak eta Euskal Herriak berak nagusi izateko indarra eta sinergiak borroketatik sortzen direlako. Milesker guztioi eta zorionak denoi, bereziki arabatarrentzat eta gipuzkoarrentzat lehen indarra gara Hego Euskal Herrian haiei esker! Irabaztera goaz!



Sindikatu edukia