EHBildu

Ekainak 19 herrien eskubideen alde. Geurea euskal errepublika askea!

Frankoren oinordekoaren abdikazioa aitzaki hartuta estatu eredua beste 40 urtez luzatzeko operazio kosmetiko hutsa egin dute. Gaurko bozketarekin, PPk eta PSOEk, herri honen ukazioan eta herritarron eskubideen bortxaketan oinarritzen den estatu ereduari argi berdea eman diote.



Oskar Matute "Zaratamoko zubia porlanari gorespena eta kudeaketa kaskarrari monumentua da"

Ezagutu dugu 438 metroko biaduktoa eraiki dela eta ez dena erabiliko. 11 milioi euro gastatu dira erabiliko ez den zubian, hasierako kopurua baino 3 milioi euro gehiagoko gainkostuarekin. Larria, oso larria dudarik gabe. Eta egoera sinesgaitz honen aurrean, datu bat edo argibide bat ezagutzea gustatuko litzaiguke. Zaratamoko zubia eraikitzen zen bitartean Jaurlaritzak bazekien zeintzuk ziren Adifen asmoak?re. 



Espainiako Koroak Bizkaiko Jauna titulua ez erabiltzeko exijituko du EH Bilduk Bizkaiko Batzar Nagusietan

Asier Vega EHBilduko batzarkidearen esanetan, “Bizkaiko Jauna titulua norbaitek ematekotan, bizkaitarrok eman beharko genuke. Agerikoa da Bizkaiko gizartea ez dela monarkiaren aldekoa eta ez duela Espainiako erregearekiko atxikimendurik. Beraz Espainiako erregeari ez dagokio Bizkaiko Jaunaren titulua eta hari uko egitea exijitzen diogu”.



Asier Vega "Garoña zaharra, ez beharrezkoa eta arriskutsua ez ezik, amortizatua eta ordezkatua dago"

Garoñako zentral nuklearra zaharkitua ez ezik, arriskutsua, ez segurua, ez beharrezkoa da,  eta amortizatuta eta ordezkatua dago. Horregatik, EHBildutik zentralaren berehalako eta betirako itxiera agintzeko garaia dela adierazi nahi dugu.



Euskal ezkerraren indarra nagusi izateko

Hala, kanpainan esan genuenez, 26an borrokan jarraitu behar dugu. Euskal Herriko ezkerrak eta Euskal Herriak berak nagusi izateko indarra eta sinergiak borroketatik sortzen direlako. Milesker guztioi eta zorionak denoi, bereziki arabatarrentzat eta gipuzkoarrentzat lehen indarra gara Hego Euskal Herrian haiei esker! Irabaztera goaz!



Diana Urrea "Desarrollismoa, frackinga eta nuklearren aurrean elikadura burujabetza eta ama lurra defendatuko ditugu"

Para la Europa del capital y los lobbys, Euskal Herria es la periferia, parte de un estado servil ante organismos antidemocráticos como la Troika- que nos visitó hace dos meses con los partidos del régimen - PNV, PP y PSE- poniéndole la alfombra roja. Dándole la bienvenida a los mayores responsables del crimen internacional, culpables directos del empobrecimiento de millones de personas en el mundo.



Igor Nabarro "Ez dugu sistema hau berreraiki nahi, apurtu baizik justizia sozialean eta elkartasunean oinarritutako benetako sistema eraiki ahal izateko"

Alternatibako kide eta EHBilduren Europarako Hauteskundetarako zerrenkide Igor Nabarrok Arabako Añana herrian egindako partehartzea pasa den maiatzaren 17an. Herriko pertsona asko hurbildu ziren ekitaldia babestera.



EHBilduren aldizkari digitalaren 7. alea: Europako Hauteskundeak

Hamabostero bezala, Euskal Herria Bilduren aldizkari digitala kaleratu dugu, PDF formatuan deskargatu edo sarean ikusteko. Lurralde bakoitzean koalizioak egiten duen lanaren berri eta, asteon, Europako Hauteskundeen ale berezia. Zure posta elektronikoaren bidez zuzenean jasotzeko, egizu harpidetza.



Asier Vega "Eredu sozioekonomiko justu eta solidarioa aldarrikatzera goaz Europara, hemen bezala beste eredu bat eraiki nahi dugulako. Behetik eta ezkerretik"

Argi utzi dute aberatsen, bankaren eta Troikaren aginduetara makurtzen direla. Krisi egoera hau, aberasteko erabili dutenen esanetara jarri direla, nondik eta langileen eskubideen eta oinarrizko eskubide sozialen lepotik. Egun hauetan jakin izan dugunez, PNVk, PPk eta PSOEk milioietako zorra dute bakuekin. Nola ez dira egongo orduen bankaren mesedetara? Normala oztoporik ez jartzea Kutxabanken pribatizazio prozesuan. Herrialde honetan daukagun aurrezki kutxa bakarra lapurtu nahi digute interes pribatuen mesederako.



Hauteskunde Batzorde Zentralaren ebazpenarekin herri honetako bigarren indar politikoa isilarazi nahi dute

Azpimarratu nahi dugu, halaber, azken hauteskundeetan, EAEko legebiltzarrerako  eginikoak, EHBildu bigarren indarrik bozkatuena izan zela 277.000 botorekin. Ebazpenak, hartara, herri honetako bigarren indar politikoa isilarazi nahi du.



Sindikatu edukia