Ekologia

A.Miguel: “Egungo egoerak ez dauka inongo zentzurik. Gasteizko Mendietatik garbi heltzen diren urak zikinekin nahasten ditugu ostean garbitzeko"

“Proiektua ahalik eta azkarren gauzatzea Gasteizerako urgentzia bat da”, azaldu du Aitor Miguel Alternatibako kide eta EHBilduko zinegotziak. Zentzu honetan, erreka hauek kanalean sartu ordez urak biltzea planteatzen duen proiektuaren onurak azaldu ditu. “Egungo egoerak ez dauka inongo zentzurik. Gasteizko Mendietatik garbi heltzen diren urak zikinekin nahasten ditugu ostean garbitzeko. Horrela Crispijanak egin behar duen lana, eta ondorioz udalak duen gastua, igotzen da. Gainera, Crispijana askotan gainezka egiten du heltzen zaion ur kopuruagatik. “Gure kalkuluen arabera, urtean miloi bat euroko gastua dakar ur horiek hiriko ur zikinekin elkartzeak”, azaldu du Miguelek.



http://fleglae.ch/

Kapitala ez da abstrakzio bat, botere sistema osatu bat baizik, zeina oso modu korapilatsuan egituratzen den. Badu merkatua deritzan sarea zeinerako produzitzen duen irabazien arabera; badu ordena zaintzarako prestaturiko polizia mota desberdinak eta Estatu eta internazional arloko nazio armadak; badu finantza egitura bat eta bertan ari diren exekutibo ondo baino hobetu sarituak, eta baita beren zeregina betetzen duten alderdi politiko eta politikari, hitz batez, kapitalaren krimenen zantzuak desitxuratzen eta ezkutatzen (erretolika aberkoi eta demokratikoarekin igurtziz) ari diren morroiak.



http://cheapessaysbe.com/

TTIP, CETAeta TISAri ez! Multinazionalek boterea hartzeari ez!



"Alterkaria" Alternatibaren paperezko aldizkariaren 5. zenbakia kalean da

Alterkariaren udazkeneko alea kalean da. Alternatibaren paperezko aldizkaria duzue, astero bidaltzen dugun boletin digitalaren osagarri.



Argi-itzalak

Arazo horri aurre egiteko, Barack Obama behingoz prest omen dago karbono dioxidoa eragiten duten energia motak gutxitzeko, baina indar faktiko guztiak (sektore horren lobbiak) aurka azaldu zaizkio. Ezer gutxi, zoritxarrez. Arre (kapitalismoa sostengatu) eta so (energia kutsatzaileei aurre egitea) alde berean, ezinezkoa baita. Izan ere, Naomi Kleinek dioen bezala, aldaketa klimatikoaren errudun nagusia ez da karbono dioxido kopurua –hori ondorioa da– sistema kapitalista baizik. Eta ez dut zalantzarik bere kabuz ez duela aldatuko mundua amildegira daramatzan norabidea.



Oskar Matute: "Espainiako gobernuak AHTrako egindako inbertsioa porlana pertsonen gainetik jartzen duen ereduaren erakusle da"

Gobernu espainiarrak aurkeztu berri dituen aurrekontuetan AHTari egingo zaion diru ekarpenari buruz hitz egin du gaur Oskar Matute Alternatibako eta EH Bilduko kideak.<



EH Bildu Madrilen PPren autokontsumo elektrikoari buruzko dekretu proiektuaren aurka dago

EH Bilduk autokontsumo elektrikoa arautzen duen dekretu-proiektua atzera botatzeko eskatu dio Espainiako Gobernuari, ekainean aurkeztu zuen zirriborro hori autokontsumo



AHTren aurkako manifestazioan parte hartzera deitzen dugu, inondik inora ez doan trena gelditzeko

Datorren larunbatean, hilak 13, Donostian egingo den manifestazioan parte hartzera deitzen dugu Alternatiba zein EHBildutik, Abiadura Handiko Trena eraikitzeko proiektua bertan behera uzteko aldarria lau haizeetara zabaltzeko. Zzentzugabekeria da Madrilekin zein Parisekin loturarik izango ez duena makro azpiegitura egitea, eta argi dago enpresa eraikitzaleei bakarrik egingo diela mesede.



Olano jauna: errauskailua, inposaketa ala herri kontsulta?

EAJk utziko al digu gipuzkoarroi gure iritzia ematen, eta ateratzen denaren arabera jokatzen? Ez dut uste egingo duenik, ez berez eta gogoz, behintzat. Horregatik, Zero Zabor inguruan ibili direnak edo errauskailuaren aurkako plataformarenak, eta batez ere, bere garaian egitasmo horren aurka azaldu ziren sendagileei, mezu hau helarazi nahi diet. Berrio kalera!



Urkulluk azaldu behar du behingoz zertan oinarritzen den AHT justifikatzeko, datu guztiek haren errentagarritasuna ukatzen dutelako

EH Bilduk eskandalagarritzat jo ditu Abiadura Handiko Trena (AHT) eraikitzeko proiektuari buruz argitara atera diren azken informazioak, "agerian utzi dutelako proiektu hori ez dela oinarritu kostuak eta onurak aintzat hartzen dituzten txosten zorrotzetan, propaganda politiko hutsean baizik", Dani Maeztuk eta Oskar Matutek salatu dutenez. Abiadura Handiko Trena estrategikoa dela besterik ez argudiatzea ez da nahikoa; bada garaia lehendakariak azaltzeko zein datu eta txosten objektibotan oinarritu den gastu erraldoi hori justifikatzeko.



Sindikatu edukia