Ekologia

Asier Vega Artigas zabortegiaren inguruan “Bizkaiko Aldundiak ez du gardentasunez jokatu, ezta arduraz ere”

 EH Bilduren iritziz, Bizkaiko hondakin kudeaketak hutsune garrantzitsua du zentzu horretan ere. “TMB plantak gainezka egin du, ez ditu hondakinak tratatu eta tratatu gabeko hondakinak eraman dira Artigasko zabortegira” ziurtatu du Vegak.



https://bingsearchessay.com/

Asier Vega Alternatibako kide eta EH Bilduko batzarkidearen ustez, “Bizkaiko Aldundiak datu interesatuak eskaini ditu Bizkaian dugun hondakin sistema ahula ezkutatu nahian”. Vegaren ustez, 2014ko datuek agerian uzten dute Bizkaiko hondakin eredua erabat jasangaitza dela, Zabalgarbiren menpekoa baita guztiz. “Bizkaiak birziklatze tasa handitzeko duen oztoporik handiena Zabalgarbi da".



important person essay college

Esan beharrean gaude gainera, ez dela Aldundiak hondakinen kudeaketan arduragabe jokatzen duen lehenengo aldia. Ez dira hilabete asko pasa hondakinen tratamendurako gunean bertan, Q sukarrak langileen osasuna arriskuan jarri eta azpiegitura itxi behar izan zenetik. Orduan ere Aldundiaren kontrol eta segurtasun neurrien gabeziak eragin zituen arazoak. Frogatu zenez, Artigaseko plantak ez zuen hondakinen tratamendurako segurtasun protokolorik.



EHBilduren trantsizio energetikorako proposamena

EH Bilduren trantsizio energetikorako proposamena aurkeztu nahi dugu, miseriara kondenatzen gaituen egungo eredu agortutik, herritarrak motore izango dituen eredu berrira, pertsonen eskubideak errespetatu eta inguruarekin errespetuan eraikiko dena. Ezin dugu gehiago itxaron.



Vega: “Frackingak ondorio atzeraezinak ditu osasunean eta ingurugiroan beste herrialde batzuetako esperientziek adierazten dutenez"

Bizkaia fracking gabeko lurralde izendatzeko proposamena aurkeztu du gaur EH Bilduk Batzar Nagusien osoko bilkuran. Asier Vega koalizioko batzarkideak defendatu duenez, gas ez arruntaren ustiapenerako egun dauden teknikek “ondorio larri eta atzeraezinak” sortzen dituzte osasunean eta ingurugiroan, “beste herrialde batzuetako esperientziek adierazten duten moduan”.



Bizkaiko konpostatze esperientzia arrakastatsuak eredu gisa hartzeko eskatu dio EHBilduk Aldundiari

Hondakinen birziklatze datuek agerian uzten dute Europak ezartzen dituen helburuak bete nahi baditugu oraindik hobekuntza nabarmenak behar ditugula Bizkaian. Zalantzarik gabe, hondakin organikoen bilketa zein konpostaje tasa hobetzea da erronkari aurre egiteko gakoa. Izan ere, etxeko hondakinen %40 inguru da hondakin organikoa, baita sailkatu gabe jasotzen den hondakinen zatirik handiena ere.



Alterkaria: Alternatibaren aldizkariaren 3. zenbakia

Alterkariaren 3. zenbakian, aurrekoetan bezala, askotariko gaiak jorratzen ditugu. Emancipatiba Alternatibaren formakuntza eskola ageri da azalean, aurrera begirako proiektua, militantzia trebatua izateko. Horrez gain, Europako hauteskundeen edota Gure Esku Dago ekimenaren giza katearen emaitzen balantzea egin dugu. Horrez gain, Feminismoa, Internazionalismoa, Ekologia eta bestelako borroken berriak edota iritzi artikuluak jasotzen ditugu.



Oskar Matute "Zaratamoko zubia porlanari gorespena eta kudeaketa kaskarrari monumentua da"

Ezagutu dugu 438 metroko biaduktoa eraiki dela eta ez dena erabiliko. 11 milioi euro gastatu dira erabiliko ez den zubian, hasierako kopurua baino 3 milioi euro gehiagoko gainkostuarekin. Larria, oso larria dudarik gabe. Eta egoera sinesgaitz honen aurrean, datu bat edo argibide bat ezagutzea gustatuko litzaiguke. Zaratamoko zubia eraikitzen zen bitartean Jaurlaritzak bazekien zeintzuk ziren Adifen asmoak?re. 



Kanarietako petrolio-prospekzioei ez

Kanarietako uhartedia natur baliabide nahikoak eta soberan ditu energia berriztagarriak garatzeko, izan ere, urte osoan eguzkia, haizea eta itsasaldiak ditu. Eta horrekin aski dute energetikoki burujabeak izateko petroliorik gabe; martxan jarri nahi dutena, beraz, kanariarren kontra doa eta interes jakin batzuen alde.



Asier Vega "Garoña zaharra, ez beharrezkoa eta arriskutsua ez ezik, amortizatua eta ordezkatua dago"

Garoñako zentral nuklearra zaharkitua ez ezik, arriskutsua, ez segurua, ez beharrezkoa da,  eta amortizatuta eta ordezkatua dago. Horregatik, EHBildutik zentralaren berehalako eta betirako itxiera agintzeko garaia dela adierazi nahi dugu.



Sindikatu edukia