Ekologia

Asier Vega: “Espainiako Gobernutik jasotzen dituen diru laguntza berezirik gabe, Zabalgarbik 18 milioi euroko defizita izango luke”

Asier Vega Alternatibako kide eta Bizkaiko EHBilduko batzarkideak agerraldia egin du gaur goizean Zabalgarbiren inguruan. Errauskailuak hondakin toxikoak sortzen dituela salatu du eta azpiegituraren errendimendu energetiko baxuaren ondorioz, Europako legedia urratzeko arriskuaz ohartarazi du.



http://www.douglas-textiles.ch/

Ekologistak Martxanen ikerketaren arabera Zabalgarbik ez du bere jarduera balorizazio energetikotzat jotzeko beharko lukeen gutxieneko efizientzia energetikorik. Berriro, efizientzia hau neurtzen duten faktoreak kalkulatzerako orduan akats metodologikoak aurkitu ditu ikerketa honek. Datu hau giltzarria da, horrela izanik, Zabalgarbik ez bailituzke Europak markatzen dituen zuzentarauak beteko.



http://essaytop.technology/

Asier Vega EHBilduko batzarkide eta Alternatibako kideak OCELA protokoloa bete ez izanaren zantzuak daudela salatu du, Karrantzako sutean oinarrizkoak diren elementu ugarik huts egin baitzuten; komunikazio, behaketa eta zaintza lanetan bereziki, baita bertatik ihes egin ahal izateko bideak aurreikusteko orduan ere.



Aldundiak ez du Karraspioko artadi babestuaren suntsitzea eragotzi, haren berri duen arren

EH Bilduk Aldundiaren “utzikeria” salatu du Mendexako Karraspio hondartzaren ondoan gertatu den legez kanpoko zuhaitz mozketaren aurrean neurririk ez hartzeagatik. Kantaurialdeko artadi bat suntsituta gelditu da Karraspio hondartzako inguruan, 2001 urteaz geroztik mozketa esanguratsuak hasi zirenetik. Kantaurialdeko artea espezie babestua den arren, Bizkaiko Aldundiak “beste aldera begiratzea” leporatu dio EH Bilduk Irene Pardo Nekazaritza departamenduko diputatuari.



Eusko Jaurlaritzak AHTren gainean erantzun nahi ez dituen 20 galderak erregistratu ditugu

Ana Oregi Ingurumen sailburuak otsailaren 18an egin zuen agerraldia Legebiltzarrean. Agerraldi hartan eman zuen informazio hutsala ikusi ostean, Oskar Matute legebiltzarkideak 20 galdera egin dizkio lehendakariari, otsailaren 18an erantzun gabe geratu ziren galderak argitzeko.



AHTren inguruan PNVk erantzun nahi ez dituen 20 galderak

20 galdera egin dizkio Oskar Matute legebiltzarkideak Eusko Jaurlaritzaren bozeramaile Ana Oregiri, AHTaren iraganari, orainari eta etorkizunari buruz. Matutek behin eta berriz galderak egin dizkion arren, Ingurumen eta Lurralde Politikarako sailburuak ez du erantzun zehatzik eman. Ildo horretatik, ez da gai izan Jaurlaritzaren diskurtso ofiziala gaur egun testuinguru sozioekonomikora egokitzeko.



Zabalgarbik bizkaitarren osasuna arriskuan ipini duela salatu du EH Bilduk eta erantzukizunak argitzeko exijituko duela iragarri du

Zabalgarbik Ingurumen araudia urratu izana “arduragabekeria larria” dela ziurtatu du EH Bilduk, erraustegiak bizkaitarren osasuna arriskuan ipini duela iritzita. Ekologistak Martxan taldeak joan den astean jakitera eman zituen datuen harira egin ditu adierazpenak EH Bilduk. Talde ekologistak Eusko Jaurlaritzaren datuak hartu ditu oinarri, Ingurumen Zaintzarako Programan jasotzen direnak eta joan den astean jakitera eman zuenez, 2012 urtean Zabalgarbik lau aldiz gainditu zuen hainbat gai kutsakorren gehienezko isuria.



EH Bilduk kontzentrazioa egin du Durangon, EAJk ingurumenaren aurka egiten duen politika suntsitzailea salatzeko

Eusko Jaurlaritzaren eta Durangoko udaletxeko agintariek, Berdeago, iraunkortasunaren aldeko azoka inauguratu dute gaur Durangon. EH Bilduren zinegotziak bizikletaz heldu dira hitzordura eta azoka atean pankarta baten atzean kontzentrazioa egin dute. "Urkullu, iruzurrik ez, porlana ez da berdea!" zioen idatziarekin Jaurlaritzak eta EAJk egiten duen ingurumenarekiko politika suntsitzailea salatu gura izan dute.



AHTren neurrigabeko gainkostuen aurrean obrak geratzeko erabakia hartuko duen erantzungo du Urkulluk

"Hori arrazoi nahikoa da azpiegitura horren etorkizuna berriro aztertzeko, izan ere, inoiz Euskal Herrian egin den obrarik erraldoiena eta ingurumenarentzat kaltegarriena da". Oskar Matute legebiltzarkideak egingo dio Urkulluri interpelazioa, eta adierazi duenez, "lehendakariak ardura dauka, gutxienez, gardena izateko eta mahai gainean jartzeko xahutuko ditugun euro guztien inguruko informazioa. Zenbat eta zertarako gastatuko den jakiteko eskubidea daukate herritarrek".



Eta eguzkia ere bai

Rajoyren gobernuak proposatutako autokontsumo elektrikoa arautzeko Errege Dekretuak asmo bera dauka: eguzki izpiak erabiltzeagatik kobratzea eta, gainera, autokontsumoarekin amaitzea, oligopolio elektrikoaren etekinak bermatuz eta norberaren indar elektrikoa ekoiztea hura erostea baino %27 garestiagoa izatea lortuz. Non da burujabetza energetikoa?



Sindikatu edukia