Ekologia

PNVren ezkutuko interesak daude errauskailua eraikitzeko asmoen atzean

Jakina denez, Zubietako errauste plantaren proiektuak dituen irregulartasunak direla kausa, Eusko Jaurlaritzak jarritako ingurumen baldintzak ez dira betetzen. Horren ondorioz, errauste plantaren eraikuntza bertan behera uztea erabaki du Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioak (GHK). Horren aurrean bere posizioa eman nahi du jakitera EH Bilduk.



http://essaytop.technology/

Gipuzkoako Foru Aldundiak Dikaztelu eta Ezkio-Itsaso eta Castejon-Muruarte arteko 400.000 voltioko lineen proiektua bertan behera uzteko eskatu du. Izan ere, Foru Aldundiak dioenez, Red Electrica Española enpresak sustatu nahi duen egitasmoa ez dago estatu energia elektrikoaren gaur egungo garraio sarearen plangintzan, eta, horrekin lotuta, 13/2012 Errege Lege Dekretuak honako hau dio hitzez hitz: “Ministroen Kontseiluak energia elektrikoa garraiatzeko sarearen plangintza berririk onartu arte, ezingo da Estatuko Administrazio Orokorraren eskumenekoak diren garraio-instalazioetarako administrazio baimen gehiagorik eman”.



http://conseilleresst.com/write-feminist-criticism-paper/

BERRIA egunkariak galdetegi bat bidali die Eusko Legebiltzarreko eta Nafarroako Parlamentuko alderdiei, abiadura handiko trenaren (AHT) inguruan izan diren azken albisteen inguruan. EHBildu koaliziotik Oskar Matutek erantzun ditu:



Full Article

EHBilduk Garoñaren eraispen prozesua berehala has dezan exijitu dio Madrilgo Gobernuari. PPren Gobernuak Santa Maria zentral nuklearraren itxiera sinatu ostean egin du eskaera EHBilduk Gasteizen emandako agerraldi batean. Bertan, Xabier Mikel Errekondok eta Rafa Larreinak (Madrilgo Kongresuan EH Bilduren ordezkariak) ez dela nahikoa azpimarratu dute. Horiekin batera, Belen Arrondo, Igor López de Munain, Luis Salgado eta Ane Aristi egon dira.



EH Bilduk Zizurkilen iruzurra egiten harrapatutako EAJko kideen dimisioa eskatu du

Gero, denok ikusi dugu nola datuak puztu egin dira, beste 300 bozka delegatuak omen zeudelako, eta hala eta guztiz ere ez dira iritsi %45ra. Edozein kasuetan, herri kontsulta honetan parte hartu dutenak aurreko hauteskundetan EAJ, PP eta PSEko bozka eman dutenak izan dira, gutxi gora behera. Beraz, udalaren legitimitatea zalantzan jarri nahi zutenek porrot egin dute.



Oskar Matute: "Pertsonak lehenbiziko gauza badira, zergatik ez dugu AHTa gelditzen?"

Oskar Matuteren hitzartzea Eusko Legebiltzarrean azpiegitura handien inguruan. Matutek, diru publikoaren erabilera desegokitzat AHTaren kasua jartzen du, gutxi batzuentzat eraikitako trena den heinean. Aldi berean, galdera zehatza botatzen dio ganbarari: Pertsonak lehenbiziko gauza badira, zergatik ez dugu AHTa gelditzen?



Alternatibak Garoñaren bizitza luzatzeko aukera salatu du eta Gasteizen manifestatzera deitu du biharko

Alternatibako bozeramaile, eta alderdiko Mahai Ekologistako kide, Asier Vegak, irmo salatu du gaur Espainiako Segurtasun Nuklearrerako Kontseiluak iragarritako erabakia, Garoñaren jabe Nuclenor enpresari urtebeteko epe berria eman diolako Garoñaren bizitza luzatzeko, orain arte behin betiko itxiera datorren uztailaren 6rako aurreikusita zegoen arren. Erabakia, esan duenez, “energiaren sektoreko enpresa handiekiko klase politikoak, eskumak bereziki, duen menpekotasunaren froga argia” da.



Oskar Matute: "Gehiago kutsatzen duenak, gehiago ordaindu behar du"

Oskar Matuteren hitzaldia ingurumenako aurrekontuari birpasoa egiteko Eusko Legebiltzarrean. Hitzaldian Matutek lur kutsatuen garbiketa prozesuetara zuzendutako diru eskasa salatu; Ezkerraldeko kasua jarri du adibidetzat. Bestaldetik, "gehiago kutsatzen duenak, gehiago ordaindu behar duela" azpimarratu du eta horretarako, enpresa hauen atzean egotearen garrantzia mahai gainean utzi du ere. 



Asier Vega, Bilduko batzarkideak Frackingaren kontrako proposamena aurkeztu du

Bizkaian azken asteetan hidrokarburoen ikerketarako emandako baimenei buruz Bizkaiko Batzar Nagusietako Bildu taldeak aurkeztutako arauz besteko proposamena. Asier Vega Alternatibako kide eta Bilduko batzarkidea izan da fracking teknikaren bitartez gas erauzketaren kontra egiteko arduraduna. 



Petronorren koke plantaren inaugurazioa inposizio segida baten azken urratsa da

 

Petronorreko agintariek entzungor egin diete Muskiz eta inguruko biztanleriaren eskariei, koke plantaren proiektuari dagokionean hitza hartu eta haien jarrera argitu nahi izan duten bakoitzean. Are larriagoa da, ordea, Petronorreko agintariek hartu duten bidea. Administrazioarekiko Auzien Epaitegiak joan den martxoaren 1ean eman zuen epaia, plantaren eraikitzea eta jarduera bertan behera uzten zituena. Petronorreko arduradunek ez dute epaia onartu eta errekurtsoa aurkeztuko dutela iragarri dute. Epaitegiaren erabakiaren arabera, 853 milioi euroko kostua izan duen instalazio horrek ez zuen eraikia izan behar.



Sindikatu edukia