Ekologia

Alternatibak errausketaren aurka larunbatean Altsasun egingo den manifestazioan parte hartzera deitu du

Alternatiba Arabako bozeramaile Josu Estarronak martxoaren 16an Altsasuko (Nafarroa) kaleak zeharkatuko dituen manifestazioarekin bat egitera deitu du gaur, “Portland errauskailuaren inposaketari ez. Herritarron hitza errespetatu” lemapean abiatuko dena. Estarronak salatu duenez: “hondakinen errausketak ez da bakarrik Sakanako bailaran bizi direnen osasunaren kontrako arriskua, inguruko herrientzat ere bada, etorkizunean haien ibai, landa eta urtegien kutsadura ere ekar dezakeelako”.



essays on ww2

Errausketaren Aurkako Egunaren harira, hitzaldi irekiak antolatu ziren. Bertan, besteak beste, Fernando Miganjos (EHUko kimika doktorea), Enric Coll (Kataluniako Porta a Porta taldeko kidea) eta 3 Mugak Batera plataformako Gorka Uriartek hartu zuten parte. Hemen dira jardunaldian egindako hitzaldien bideoak, twitter plataformatik egindako galderei erantzunekin batera. 



professional writer

Joan den astean, joan den astelehenean, Jose Luis Bilbao ahaldun nagusiak eta Iñaki Azkuna Bilboko alkateak publikoki aurkeztu zuten hondakinen tratamendurako Instalazio Mekaniko Biologikoa. Egun horretan EAJko ordezkarien hainbat adierazpen egin zituzten. Besteak beste, Bizkaian, beste lurralde batzuetan ez bezala, zabor sistemak ez diela bizilagunei arazorik eragiten. Edo, Bizkaiak Europako araudia betetzen duela hiru urteko aurrerapenarekin.



hammer of thor mod vape forum

La Asamblea de Araba y la Mesa de Ecología de Alternatiba organiza junto con la plataforma 3 Mugak Batera unas jornadas en torno a la incineración de residuos que se celebrarán el 1 y 2 de marzo, en Gasteiz y Agurain (Salvatierra) respectivamente. / Alternatibako Mahai Ekologistak, hondakinen errausketaren inguruko jardunaldiak antolatu ditu 3 Mugak Batera plataformarekin batera. Martxoaren 1ean eta 2an egingo dira, Gasteizen eta Agurainen, hurrenez hurren.


EH Bilduren ekimena onartuta, Eusko Jaurlaritzak Lurralde Antolamendua berraztertuko du

Oskar Matute legebiltzarkideak defendatu du EH Bilduren ekimena Eusko Legebiltzarrean eta lurralde antolaketaren arloan gaiak duen garrantzia azpimarratu du: "eztabaida hau sakonera berezia duen eztabaida politikoa da, erabaki hauen ondorioz erabakitzen dugulako zer nolako lurralde banaketa gura dugun, non eta nola ezartzen ditugun ekipamendu eta azpiegieturak, interes jakinen arabera. Alde batetik, interes monetaristak eta merkatuenak ditugu; bestetik, herritarrak berdintasunez tratatzen dituen pertsona arrunten interesak".



AHTa finantza ez dezala exijitzen diogu Jaurlaritzari, eta dirutza hori oinarrizko zerbitzu publikoak bermatzeko erabil dezala

Ingurumen sailburuak eta Sustapen ministroak atzo Madrilen izandako bileran AHTri beste bultzada bat ematea adostu eta gero, Oskar Matute legebiltzarkideak "euskal gizarteari iruzur egitea" egotzi dio Jaurlaritzari, "aurten AHT finantzatzeko 350 milioi euro gastatu nahi dituelako, oinarrizko zerbitzuetarako dirurik ez dagoela dioen bitartean". 



EH Bildu Gipuzkoako birziklapenaren aldeko adostasun sozialak eta politikoak lortzeko prest

Zaborra inongo bereizketarik gabe botatzearen garaiak betirako iragana dira, zorionez, guztiontzako, are gutxiago pairatzen ari garen krisi sistemiko honetan. 2011ko maiatzeko hauteskundeetatik atera ziren udal eta foru gobernuak osatu ondoren, EH Bildurentzat hondakinen arazoari irtenbide integrala ematea lehentasunezkoa izan da.



Gonzalo Fdez. Ortiz de Zárate "El papel de la izquierda en la salida de la crisis"

El ponente, Economista y Coordinador de la Mesa de Internacinalismo de Alternatiba", ofreció una charla bajo el título "El papel de la izquierda en la salida de la crisis". Hizlaria, Ekonomilaria eta Alternatibako Internazionalismo Mahaiko koordinatzailea, izan zen jardunaldiei amaiera ematearen arduraduna "krisitik ateratzeko ezkerraren papera" izeneko hitzaldiarekin. 



Francisco Ferrer Borrego "Crisis económica, mitos, mentiras y alternativas"

El ponente, Economista y miembro del "Seminari d'economia crítica - Taifa", ofreció una charla bajo el título "Crisis económica, mitos, mentiras y alternativas". Hizlaria, Ekonomilaria eta "Seminari d'economia crítica-ren" kidea, "krisi eknomikoa, mitoak, gezurrak eta alternatibak" izeneko hitzaldia eskaini zuen.

 



Sindikatu edukia