Ekologia

Alternatibak AHTren kontra larunbat honetan Hernanin eratuko duten giza katearekin bat egitera deitu du

Asier Vegak larunbat honetan Hernanin egingo den mobilizazio nazionalarekin eta giza katearekin bat egiteko deia egin du gaur. AHT Gelditu! Elkarlanak antolatutako ekintzak dira, makro azpiegitura honen eraikuntza geldi dezatela exijitzeko, ekonomia zein ingurumenari eginiko kalte ikaragarriengatik. Elkarretaratzeak Osinaga auzoan egingo dira eta bertan bilduko diren milaka lagunek obrek kaltetutako zonaldeetatik osatuko dute giza kate erraldoia, Urumea bailaran Abiadura Handiko Trenaren eraikuntzak eragindako hondamendia agerian uzteko asmoz.



my first day in a new school essay

Debagoiena Zero Zabor taldeak dokumental bikain honetan ederki islatzen du hondakinen kudeaketaren arazoa.
Dokumentalean zaborraren arazoa bere osotasunean azaleratzen saiatu dira: garai bateko zaborraren kudeaketa, Europan dauden eredu desberdinak, Europar Batzordeak hiri hondakinak tratatzeko ezarria duen hierarkia, balorizazio energetikoa, errauskailuak beharko lukeen zabortegia, errauskailuak osasunari eta ingurumenari dakarzkion kalteak, errauskailuaren atzean dauden interesak, atez ateko bilketaren ezaugarriak, bosgarren edukiontziaren desabantailak…



http://www.besser-falzen.com/index.php/research-paper-vs-essay/

Egunotan, apirilaren 17an baserritarren borrokaren nazioarteko eguna ospatzen dugula 1996an Carajasen erail zituzten baserritar brasildarren oroimenean, Alternatibak elikadura burujabetasunak dakarren proposamen erradikal, integral eta bideragarriaren aldeko apustua egin nahi du.



maya angelou early life biography

Asier Vega eta Mikel Oseguera – Alternatibako Mahai Ekologista

Hondakinen inguruko egungo arazoa ezin da zabortegi eta erraustegietara mugatu, ezta birziklapenera ere ez, ez baita irtenbide integrala. Hondakinak kontsumo katearen azken maila besterik ez dira. Kontsumoak gidatutako sistema eta ekonomiak baliabide naturalak ustiatu, eraldatu, komertzializatu, kontsumitu eta desegin egiten ditu. Lurraren eredu lineal baten aurrean gaude, non gero eta zabor gehiago kudeatzearena arazo bakarra ez den. Eredu honek bere oinarrian ere huts egiten du, ama-lurraren baliabideak mugatuak baitira. Baita ereduaren korapiloan, ekoizpen eta kontsumo faseetan, hain zuzen ere. Non giza harreman desorekatuak ezartzen diren menpekotasunean oinarrituta. Bertan, gizarteak ez ditu lortzen zoriontasunaren eta orekaren helburu paradigmatikoak. Lurraren beroketa, gainezka egiten diguten zaborren kudeaketa, ohiko garapenerako funtsezkoak diren gasa edo petrolioa bezalako lehengaien urritasuna eta energiaren eskaera gero eta handiagoaren alarma zehatzak Lurraren eredu linealaren heriotzaren zantzu dira, ama-lurraren berezko izaera zirkularra eta iraunkorraren aurrean.



Alternatibak Garoñaren itxiera aldarrikatuko duen Bilboko manifestazioan parte hartzeko deia egin du

“Garoña, itxi orain!”Alternatibako bozeramaile eta Bizkaiko batzarkide Asier Vegak Garoñako zentral nuklearraren itxiera eskatzeko Bilbon bihar egingo den martxarekin bat egiteko deia zabaldu dio gaur gizarteari, “zaharkitua eta arriskutsua izateaz gain, haren beharrik ez dagoelako”. Jesusen Bihotzetik 17:30tan abiatuko den manifestazioa Fukushimako istripu nuklear larriaren urtemugaren bezperan egingo da, “Alemania bezalako herrialdeek eredugarri hartu dutena zentral zaharrenak berehala itxi eta gainerakoen amaiera planifikatzeko”.

Alternatibatik gogorarazi dutenez, Garoñako erreaktorea Fukushimakoaren berdina da, “bere arriskuaren berri ematen duena”. Bestaldetik, eta Euskal Herritik oso gertu dagoela aintzat hartuz, Vegak euskal gizarteak “energia nuklearraren kontra betidanik” izan duen jarrera berretsi du, “biharko martxan berriz egiaztatuko denez”.



Mega-azpiegitura gehiagorik ez Gipuzkoan, adierazpena

Lurralde txikia da Gipuzkoa baina azken urteotan, hazkunde eta globalizazio ekonomikoaren olatuan igota, garapenaren izenean egindako proiektu asko eraman dira aurrera,



Gipuzkoak errauste planta gelditu eta zaborren inguruan eztabaida zabaltzea txalotu du Alternatibak

Gipuzkoa Sin IncineradoraAlternatibak bere poza agertu du  gaur  Donostiako  errauste  planta  gelditu  delako  eta  Gipuzkoako  Foru Aldundiak  gai  honen  azken  erabakia  sei  hilabetez  atzeratu  duelako,  zaborren inguruan herri eztabaida zabaltzeko aurrera pausu bat emanez.



Nukleartegirik ez

Sarkozyren ustez, Erdi Arora itzultzea bailitzateke nukleartegietatik ekoitzitako energia abandonatzea. Hala ere, energia nuklearra utzi arren, Austriako biztanleria ez da Frantzian eta Bretainia Handian baino okerrago bizitzen.



AHTren Aurkako XVI. Akanpada Hernanin

Uztailaren 26tik 31ra arte luzatuko da, tailer, hitzaldi, eztabaida, antzerki eta abarrek osatuta, aldarrikapena eta elkartrukea helburu duen akanpada.



Pedro Prieto: "Ezin da pentsatu beste 40 urtez jarraitu dezakegunik oraingo moduan petrolioa erabiltzen" > Argia

Argia aldizkariak Pedro Prieto (Madril, 1950) ingeniari teknikoari eginiko elkarrizketa, erregai fosilen eta energia alternatiboen etorkizunaz hitz egiten du.



Sindikatu edukia