Feminismoa

Diana Urrea: "Prostituzioan diharduten emakumeak ikustezinak ez ezik, hauek erasotzea askoz errazagoa da"

EHBilduko parlamentari eta Alternatibako Mahai Feministako kide Diana Urreak, Eusko Legebiltzarrean agerraldia egin du Euskal Herrian indarkeria matxistaren ondorioz emandako azken hilketak salatzeko. Urreak, Urkulluren gobernuak ezarritako politikak kritikatu ditu eskasak direla agerian utziz. Aldi berean, Eusko Jaurlaritzari Indarkeria Matxistaren Kontrako Plan Integrala berehala diseinatzera dei egin dio, prebentzio politikak eta baterako hezkuntza bultzatuko dituena.



"Erresidentziak borrokan - Trabajo invisible en lucha" hitzaldiaren bideoak

Kultur Alternatibak hitzaldi irekia antolatu zuen pasa den ekainaren 6an Donostiako Koldo Mitxelenan, Gipuzkoako erresidentzietako langileen egoera eta borroka aztertzeko, egun 4.800 lagunei eragiten diena. Amaia Agirresarobe Alternatibako Mahai Feministako ordezkariak moderatzaile lanetan aritu zen, eta Elena Arbina eta Conchi Pereira, Aldakonea eta Sanmarkosene egoitzetako langileak izan genituen borroka honen errealitatea azaltzeko. Hitzaldiak ikusteko lehenengo bideoan dituzue.



Alternatibak zaintzaren lan ikusezinaren sektoreari buruzko hitzaldia egingo du bihar Gipuzkoako egoitzen gatazkaren testuinguruan

Kultur Alternatibak hitzaldi irekia antolatu du biharko, ekainak 6 arratsaldeko 19:00etatik aurrera, Donostiako Koldo Mitxelenan, sektore honetako egoera eta borroka aztertzeko, egun 4.800 lagunei eragiten diena. Amaia Agirresarobe Alternatibako Mahai Feministako ordezkariak moderatzaile lanetan ariko da eta Manu Egaña Oñatiko Ongizate Zerbitzuetako zinegotziak zein Elena Arbina eta Conchi Pereira, Aldakonea eta Sanmarkosene egoitzetako langileek parte hartuko dute.



EHBilduk indarkeria matxistaren aurkako plan integrala eskatu eta murrizketek emakumeen babesgabetasuna areagotzen dutela ohartarazi du

Emakumeen kontrako azkeneko erasoek, Laudion duela bi aste baino gutxiago eta Bilbon atzo bertan, agerian utzi dute, EH Bilduren iritziz, indarkeria matxistaren aurkako emergentziazko plan integral baten beharra, prebentzio politikak sustatzeko, instituzio bakoitzaren eskuduntzak zehazteko eta biktimei eman beharreko erantzuna koordinatua izan dadila bermatzeko.



Lan ikusezina borrokan

Badira ezertarako balio ez duten lanak. Badaude duin egin ordez, pertsonak okertzen dituzten lanak. Badaude beharrezkoak ez diren lan mota asko, gehiegi, ez dutelako ekarpenik egiten, jasangarriak ez direlako edo soilik egingarriak direlako beste pertsona batzuen esplotazioari esker. Bestalde, badaude ezinbestekoak diren lanak, baina aztarnarik uzten ez dutenak. Lan ikusezinak dira, ikusten ez ditugunak, nahiz eta gure bizitzen beharrizanak asetzeko oinarrizkoak diren eta gure aurrean egiten diren.



Alternatibak Gipuzkoako zahar egoitzetako langileen kanpalekua bisitatu du haien borrokarekin bat egiteko

Alternatibako bozeramaile nazional Oskar Matute eta Amaia Agirresarobek, alderdiaren Gipuzkoako hainbat kargurekin batera (lurraldeko koordinatzaile Xabier Soto, Begoña Vesga eta Enrique Martinez batzarkideak eta Jon Albizu Donostiako zinegotzia), Gipuzkoako hirugarren adinekoen egoitza eta eguneko zentroetako langileen Donostiako Boulevardeko kanpaldian izan dira, atzotik greba mugagabean dauden beharginen borrokaren berri izan eta beren elkartasuna adierazteko.



Emakumeena da erantzuna, eta askatasuna

Halere, guretzat, emakumeontzat eta feminismo antikapitalistarentzat eztabaida, hipotesien eta epeen inguruko liskarren gainetik dago. Zuek, patriarka aitortuak eta politikoki neomatxista zuzenak, ez gaitzazue zorabiatu. Abortu eskubidearen aldeko borroka krisiaren kontrako borroka da, emakumeon aspaldiko ezaguna, betiereko ezegonkortasun eta kalte egoera batean mantentzen gaituena, eta atzoko kontua ez dena.

 



Azken eraso sexistak emakumeek aurretik salatutako guneetan jazo direla salatu Ana Etxarte Bilboko zinegotziak

Bilduko Udal Taldeak salatu du Bilbon izandako azken eraso sexistak emakumeek 2011n Hiri Debekatuaren Mapa osatzean salatutako gune ilunetan jazo direla. Ana Etxarte zinegotziak premiazko neurriak hartzea eskatu dio Berdintasun arloko zinegotziari gaur izandako agerraldian.



'Bizitzaren sostengarritasunaren' inguruko hitzaldi-eztabaida - Alternatibaren Mahai Feminista

Alternatibaren Mahai Feministak antolatutako hitzaldi-eztabaida ‘bizitzaren sostengarritasuna’ hobeto ulertzen lagunduko gaituen gakoak, baloreak eta galderak planteatzeko helburuarekin. Eta aldi berean, eztabaidarako irizpide berriak bilatu, kontzeptu honen inguruan eraikitako eredu sozial eta ekonomiko batera gerturatzeko asmoz. Hizlariak, Alternatibaren Mahai Internazionalistako kide Gonzalo Fernandez Ortiz de Zarate, ‘bizitzaren sostengarritasuna’ bizitza eredu berri bat bezala definitzen du, non ekonomia gizartearen erdigunea izateari uzten dio, mundua benetan sostengatzen duen elementuaren inguruan eraikitzen hasteko: bizitza.



Alternatibak emakumeen eskubideak urratuko dituen Abortu Lege atzerakoia sustatzea leporatu dio Gallardoni

Alternatibako bozeramaile Diana Urreak bere haserrea agertu du Alberto Ruiz Gallardon Justizia Ministroak gaur eginiko adierazpenak PPk egin asmo duen Abortuaren Legearen erreformaren defentsan. Hala, “lotsagarritzat” jo du Rajoyren gobernuko kideak esandakoa, “emakumeen eskubideak ezin direla lehenetsi jaio ez direnen eskubideen gainetik”. Urrearentzat onartezina da aurrerakoia deitzea “emakumeek beren gorputzaren gaineko erabakiak hartzeko eskubidearen urraketa garbiari”.



Sindikatu edukia