Feminismoa

Feminismoa edo basakeria: “Él nunca me pegó” filmaren proiekzioa eta Irantzu Varelaren hitzaldia indarkeria matxisten inguruan

Faktoria Lilaren "Él nunca me pegó" dokumentalaren proiekzio zikloa antolatu du Alternatibak hurrengo otsailaren 2an eta 8an Bilbon eta Gasteizen, hurrenez hurren, eta emanaldiaren ostean, filmaren zuzendari eta militante feminista Irantzu Varelarekin eztabaida egingo da. Jardunaldi hauen bitartez emakumeen, eta hortaz munduko populazioaren erdiaren kontra adierazpide eta intentsitate desberdinetan ematen den indarkeria pairatzen dutenen errealitatea irudikatu eta salatu nahi dugu.



Emakumeak

Genozidio onartu gabea. Noiz hasi zen? Historiaren zein unetan? Mundu osoan badira gaiari heltzen dioten ipuinak. Emakume erailak, bortxatuak, janak… Egin al daiteke honekin ipuin ikuskari bat? Zilegi al da? Aspaldiko ideia dabilkidana bueltaka. Eskuratu berri dut gaztelaniaz heldu zaigun Angela Parkerren ipuinen bilduma, aurreko ipuinak eta gehiago jasotzen dituena: “Cuentos de hadas”. Badago zer kontatu.



Aurten ere jolas ez sexista eta ez belikoen aldeko kanpaina sustatuko dugu

Haurren hazkuntza eta hezkuntzan, bitarteko naturala da jolasa. Jolasen bidez sozializatzen dira, ikasten dute taldean aritzen eta norbanako izaera osatzen joaten zaie. Jolasteko ordea, jostailuak erabiltzen dira, eta hauek haurren nortasunaren garapenerako ezinbestekoak dira. Jostailuekin jolastuz, haurra norbere identitatea eraikitzen astearekin batera, besteekiko pertzepzioa, harremantze-modua eta jendarteratzea lantzen da.



A25, gure kontrako gerrarekin amaitu

Emakumeen kontrako bortizkeria naturaltzat hartzen dugu. Hil, bortxatu eta erasotzen gaituen, eta lan berdinaren truke gutxiago ordaindu eta etxeko lanen esklabotza inposatzen digun sistema normaltzat hartzen dugu. "Bakean" bizi garela uste dugu, gizonak haien artean hiltzen ez direlako akaso, baina onartu egin dugu bake horren parte dela sistematikoki zapalduak, erosotuak, erailak eta gure askatasun sexualak bortxatuak izatea.



Alternatibak zaintza sektoraren egoera aztertuko du Bizkaiko erresidentzietako greba hizpide

Hurrengo azaroaren 22an, asteartea, 18:30etatik aurrera Alternatibak hitzaldi irekia antolatu du bere Bilboko egoitzan (Casilla plaza 6, behealdea) zaintza lanaren, ikusezintasun egoera iraunkorrean eta feminizatua dagoen sektorea, egoera larria aztertzeko. Bizkaiko nagusientzako erresidentzia eta eguneko zentroetako langileen greba da gaia berriro ere mahai gainean jarri duena.



Fatuarte: "Aburtok azaldu beharko du zergatik nahiago zuen zezen plazan egon, herritarrak erasoen kontra kalean ziren bitartean"

“Herritarren partehartzeak azken lau hamarkadetan landutako jai eredu arrakastatsu bati erantzuten dio. Hala ere, badago zer hobetu”, adierazi du Alba Fatuarte Alternatibako kide eta EH Bilduko zinegotziak.



Sindikatu edukia