Feminismoa

Bertan behera utzi ditugu gaurko kanpainako ekitaldiak, Gasteizko hilketa matxistagatik

Emakume bat erail, txikitu eta hondakinen moduan botatzea ez da gertaera isolatu edo salbuespeneko gisa ulertu. Indarkeria matxista patriarkatuaren DNAan dagoen indarkeria mota da, egiturazkoa, eta sistemak funtzionatzeko ezinbestekoa duen tresna; indarkeria matxista emakume eta gizonen arteko botere-harremanak mantentzeko baliabide indartsua da.



Oskar Matute: «Bozetan ikusi nahi dugu gure oinarrietan ikusten hasi garen ilusioa»

Espainiako Estatuko politikak, benetako aldaketarako proposamenak sortzea baino gehiago, ikuskizuna du ardatz, eta boterera iritsi nahi dute boterera iristeko arrazoiak eta programa lausotuta. Dena dela, guk argi esan dugu: guri eragiten diguten gune guztietan egongo gara, eta hemengo herritarren bizi kalitatea erabakitzen den leku guztietan parte hartuko dugu. Hauteskundeetan parte hartuko dugu, jendearen interesak eta duintasuna defendatzeko.



Fatuarte: "Konturatzean desberdintasunak ez direla kasualitatea, politikoki aktibatzen zara"

Gure kide eta Euskal Herria Bilduko zinegotzi Alba Fatuartek EITBgertutik telebista saioan politikari gazteen inguruan eginiko erreportajean esandakoaren laburpena. Erreportajea osorik ikusteko: http://goo.gl/yMS3G4



Urrea: "Irainak eta erasoak pairatu dituzte, eta erakundeek baztertu nahi izan dituzte; baina borrokan jarraitu dute alardeetan"

“Nahi dugu akordio hau beste maila instituzionaletara eta sozialetara ere hedatzea, hala nola, alardeak kudeatzen dituzten erakundeetara heltzea. Garrantzia eman nahi diogu gaur hemen lortutako adostasunari, maila parlamentario eta politikoan bultzada garrantzitsua eta esanguratsua direlako alarde parekideentzat”, esan du legebiltzarkidea. 



Indarkeria martxistei nola aurre egin aztertzeko jardunaldi feministak Donostian

'Indarkeria matxistari aurre egiteko politika publikoak: egoera eta etorkizuna' izenburuko jardunaldiak egingo dituzte hurrengo maiatzaren 21ean, Donostiako Iratzar aretoan, EH Bilduk antolatuta. Hainbat izen esanguratsuk parte hartuko du jardunaldiotan, besteak beste, Maria Naredo abokatua eta ikerlariak, Marixe Noya Oreka Sareako kideak, Leticia Sanchez Moi Tamaia Vivir sin violencia elkarteko kidea.



Munduko Kontalaritzaren Eguna

Emakumeek mundu osoan, kultura guztietan ipuinetan duten presentzia nabarmena da. Disneyren eredutik ihesi, ipuinetan emakume indartsuak eta ausartak agertzen dira mundu osoan: sexualitatea bere gustura bizi duen Amazoniako Miritinga; eguzkiaren bila abiatu zen Mara ausarta; askatasunaren bila jipoitzen zituen senarretik aldendu ziren bi emakume inuitak; sorginak, belagileak beti besteei laguntzeko prest.



Bide luzea dugu aurretik berdintasunean eredugarriak izateko

Gonbidatuei ez diete esango EAJk eta PSEk osatzen duten gobernuak TTIP-a babestu duela Udalbatzarrean, edo Correscales bezalako ekimenen kontra agertu direla. Sorburu ezberdina duten ekimenak dira, baina amankomuneko elementu batekin: patriarkatua beharrezkoa duen sistema bat salatzea. Bizirauteko emakumeak zapaldu behar duen sistema salatzea.  Boteretsuen interesak gehiengoaren gainetik jartzen dituzte, pertsonen eskubide eta duintasunaren gainetik.



Marimutil itsusi eta parte-hartze politikoaz

Izan ere, politikan aritzera ausartzen garen emakumeok desobeditu egiten dugu. Gizonezkoen sistema matxista honetan, inor harritzen ez delako ordezkaritza eta erabakitze guneetan gizonezkoak bakarrik ikusita; inoren harridura ez du eragiten alderdien zerrendetan gorbatak eta bizarrak bakarrik ikusteak, baina asaldagarria da emakumek batek egin beharko ez lukeena egitea: negoziatzea, protestatzea, edozein forotan hitz egitea, edozein gaiez iritzia ematea, bere ikuspegia defendatzea edota bere interesak besteen interesen paran jartzea.



Jostailu ez sexistak oparitzea eskatzeko, kanpaina

Ez dago jolas onik edo txarrik, jolasaren erabilerak baitira onak edo txarrak, izatekotan. Era berean, ez dago neska edo mutikoentzat den jolasik, izatekotan, jolas jakinak neskei edo mutikoei eskaintzen baitizkiegu; eta kasu hauetan, generoei esleitutako rolak eta aurreiritziak indartzen ditugu.



Sindikatu edukia