Feminismoa

Jostailu ez sexistak oparitzea eskatzeko, kanpaina

Ez dago jolas onik edo txarrik, jolasaren erabilerak baitira onak edo txarrak, izatekotan. Era berean, ez dago neska edo mutikoentzat den jolasik, izatekotan, jolas jakinak neskei edo mutikoei eskaintzen baitizkiegu; eta kasu hauetan, generoei esleitutako rolak eta aurreiritziak indartzen ditugu.



#OninEtaIran Igandean, bozkatu Euskal Herri gorria, burujabea eta, noski, FEMINISTA

Bizkaiko zerrendaburuak ditugu Onintza Enbeita eta Irantzu Varela, Espainiako Kongresurako eta Senaturako hautagaiak hurrenez hurren. Euskal Herria Bilduko militantziak aukeratu dituztelako dira gure ordezkariak, eta ezkertiarrak eta independentistak izateaz gain, batez ere feministak dira. Bestelako Euskal Herri bat, burujabea eta independentea izan arren, patriarkala izango baita ez bada feminista. Hona hemen #OninEtaIran bikotearen egunotako agerraldietako bi:



Ander Rodriguez: “Herri bat eraiki nahi dugu, emakume eta gizon librez osaturiko herri berria”

Rodriguezek adierazi du EH Bildu Madrilera joango dela “zutik”, inoren aurrean “belauniko jarri gabe, inoren menpeko izan gabe”. “EH Bilduren zerrendetan emakume eta gizon libreak aurkituko dituzue. Herri honen borondateari bakarrik men egingo dioten emakume eta gizonak”, baieztatu du Rodriguezek, eta gaineratu du bakoitza izan behar dela bere bizitzaren protagonista.



Betiko matxismoaren diskurtso berritua

Salaketa faltsuena da ideologia matxista zabaltzen ari den ideia nagusietako bat. Gaur egun indarkeria matxista existitzen denik ukatu ezin duenez, emakumeek egiten dituzten salaketa asko faltsuak direla sinetsarazi nahi digu, emakumeei sinesgarritasuna kendu, edozein salaketaren aurrean zalantza sortzeko. Horrela, gaur egun justifika ezina dirudiena justifikatzen da.



Fatuarte: "Lapurtu dizkiguten kaleak eta erlojuaren ordu guztiak bizi nahi ditugu. Askatasunez bizi ere, kalea eta gauak gureak baitira"

Hiri osoa nahi dugu; bizitza osoa. Auzo zein kale guztiak nahi ditugu; lapurtu dizkiguten argiztatu gabeko izkinak eta erlojuaren ordu guztiak bizi nahi ditugu. Askatasunez bizi ere. Eskubide guztiak dituzten pertsona horien modura bizi nahi dugu; kalea eta gaua gureak baitira.



Alba Fatuarte: "Prekarietate egoeran daude zaintzan aritzen diren pertsonak"

Gure kide eta EH Bildu Bildoko zinegotzi Alba Fatuarteren hitzartzea azken udalbatzan, Veronica del Carmen langilearen heriotzaren harira, paperik izan gabe baldintza txarretan lan egiten zuen etxean hil baitzen eta, horregatik, Udal gobernuari Osalan erakundearen ikerketa eskatzeko proposamena eraman du koalizioak.



Fatuarte: "Udalak badaki hirian puntu beltz berriak sortzen direla eta ez du ezer egin aurre egiteko"

Alternatibako kide eta EH Bildu Bilboko zinegotzi Alba Fatuarteren hitzartzea azken udalbatzan indarkeria matxistaren harira eta udal gobernuak haren kontra egiteko borondate faltaren inguruan.



Fatuarte: "Iragarki hauetan emakumeen balore intelektualak ukatu egiten dira soilik bere itxura fisikoarekin arduratuta dagoenaren irudia sustatuz"

Emakumeen duintasunaren aurkako estereotipo sexistak sustatzen dituzten hainbat publizitate kanpaina Bilbao Ekintzak diruz lagunduta egotea salatu eta, egoera hori errepikatu ez dadin, zenbait proposamen aurkeztu ditu Alternatibako kide eta EH Bilduko zinegotzi Alba Fatuartek.



Alternatibak Lisboara ordezkaritza bidali du Emakumeen Mundu Martxaren amaiera ekitaldian parte hartzeko

Ukatutako eskubide guziak emakume guztiontzat nonahi borrokatzen jarraitu behar da egunero. Baina, bost urtero borroka hau oraindik eta gehiago ikusarazten da Emakumeen Mundu Martxaren bidez. Zentzu horretan, bat egiten du nazioarteko mobilizazioarekin, emakumeena gure eguneroko lanaren borroka ere badelako. Era horretara, borroka feminista jendarte demokratikoa lortzeko ezinbestekoa da.



EH Bilduren baitan gure kide Alba Fatuartek salatutako kanpaina sexista bertan behera geratu da

Joan den astean Santutxuko merkataritza sustatzeko kanpaina sexista baten berri izan genuen. Irudian maniki itxurako hainbat emakume agertzen ziren. Arropa erostea ardura bakarra duen pertsona bat bezala irudikatzen zuten emakumea. Oso larritzat jo genuen horrelako kanpaina bat abiaraztea eta salatu egin genuen.



Sindikatu edukia