Feminismoa

Mugimendu feministaren garaipena ospatu arren, abortatzeko eskubidearen alde mobilizatzen jarraitu beharra dago

Abortuaren legearen proiektuaren porrota ospatu nahi dugu, Apezpiku Batzarraren esanetara dagoen gobernu ultra atzerakoiaren eta amatasuna zein sexualitatea ulertzeko emakumeen errealitate anitzen arteko distantziaren froga delako. Kontrarreforma honen porrotak gobernua agerian utzi du, gehiengo absolutuarekin ere, ezinezkoa izan duelako argi eta ozen hitz egin duen gizartea makurraraztea, urte luzeetako borrokari esker lortutako eskubideei uko egiteko prest ez zegoelako.



Denbora agortu da: Hondarribiko alkateak gaur bertan bere dimisioa aurkeztu behar du

<--break- />EH bildutik salatu behar dugu aurten EAJren zenbait kargu publikok alarde baztertzailearen aldeko jarrera argia agertu dutela. Aitor Kerejeta alkateaz gain, Eider Mendoza batzarkideak eta Kristina Uriarte Sailburuak bere babes osoa adierazi diote Alarde matxistari eta bizkarra eman diote Alarde parekideari.



Alardea: Ezer berririk ez. Ala bai?

Udalak dira egoera hori aldatzeko gakoa. Adorea behar dute gizarte gatazka bat dagoela aitortzeko, ahots guztiak entzuteko —ez baita gehiengoentzat gobernatzen, gizarte osoarentzat baizik— eta zintzotasunez konponbideen bilaketan inplikatzeko. Beti esan diegu ondoan izango gaituztela laguntzeko, erakunde publiko gisa legitimizatzen gaituenaz arduratzea erabakiz gero: arazo kolektiboak konpontzea.



Alternatibak alarde parekidea babestuko du Hondarribian eta Urkulluri Berdintasun Legea urratzen baimentzeari uzteko exijitu dio

Alternatibako bozeramaile Diana Urreak herritarrei dei egin die hurrengo irailaren 8an, berriro ere, “Hondarribiko kaleetara irten daitezela, urtetik urtera, alardean emakumeen bazterketarik gabeko jai libreen alde borroka egiten duten guztiak babestera”. Urreak “Hondarribiko eta Irungo ehunka emakume eta gizonen merezimendua eta esfortzua” gailendu du “atsedenik gabe eta indarra biziaz eskubideak konkistatzen jarraitzen dutelako, konplexurik gabe emakumeen eskubideak urratzen dituzten hainbat instituzioei aurre eginez”.



Atzera pausorik ez, Jaizkibel

Eta hemen, lehenbiziko aldiz, bat nator Alarde Fundazioarekin: Alardea babestu behar da bai, baina mafia honetatik, irundar eta hondarribiar guztion ondare kulturala haien interesei erantzuteko erabiltzen duen mafia honetatik; historia bere nahierara manipulatzen duena emakumeak haien herriko jaietan berdintasunez eta aktiboki parte hartzeko eskubide legitimoa zapalduz; emakumeoi ekimen sinboliko honetan desfilatzeko eskubidea kendu nahian, guretzat, emakumeontzat alarde ilegaletan desfilatzen duten gizonezkoentzat baino garrantzitsuagoa denean; haiekin alderatuta, odola, izerdia eta malkoak bota behar izan ditugunean.



EHBilduk lotsagarri jotzen du Urkulluren Jaurlaritzak Alarde baztertzailearen antolatzaileei ematen dien babesa

EAJk emakumezkoen eta gizonezkoen arteko berdintasuna defendatu beharko luke. Lan munduan, politikan, jendartean eta baita jaietan ere. Horregatik, Jaurlaritzako kontseilariei exijitzen diegu berdintasuna urratzen dutenei babesik ez ematea. Aldiz, berdintasunaren alde egunero lanean dihardutenak babesteko eta laguntzeko eskatzen diegu.



Eraso sexisten aurrean, tolerantzia zero!

Indarkeria sexistak mila aurpegi, mila ahots, mila adierazteko forma eta esparru ditu; JAIETAN ERASO SEXISTA ASKO EMATEN DIRA. Hauen aurrean jaiak askatasunez bizitzearen aldeko aldarria luzatu nahi dugu. Jaietan eraso sexistarik ez!!! Honen aurrean denon ardura da erasotzaileak baztertzeko eta edozein erasoen aurrean erantzun sendo bat emateko. Ezin gara konplizeak izan.



Alternatibak Irungo alarde parekidea zoriondu du betiko borrokarako gogo berdinarekin eskubideak konkistatu izanagatik

Azken urteetako joerari jarraiki, alarde parekidea, gizon-emakumeek osatutakoa, desfilean inoiz baino jende gehiago izan da Irungo kaleetan desfile publikoa babesteko. Udaletxean, beti bezala eta tamalez, PSEko Santano alkatearen falta izan da nagusi, alarde baztertzailea bakarrik sustatzen duelako, Alternatibatik behin eta berriro salatu dugunez.



Alternatibak alarde parekidea babestuko du Irunen eta erakundeei bazterketari zilegitasunik ez emateko exijitu die

Alternatibako bozeramaile Diana Urreak herritarrei dei egin die “Irunen zein Hondarribian, emakumeen bazterketarik gabeko jai herrikoi eta demokratikoen alde lanean aritu diren pertsona guztiei babesa adierazten jarrai dezatela”, alardeetan urtero gertatzen dena jakinda eta, Irungoa bihar ospatuko dela. Nabarmendu du, halaber, aurten alarde parekideak konpainia berri bat, Santiagokoa, izango duela, “horrek erakusten du, herritarren artean gero eta babes zabalagoa duela, beste behin ere, instituzioei aurrea hartuta gatazka konpontzeko bidean”.



Urkulluri galdetzen diogu ea onartuko duen Irungo eta Hondarribiko alkateek alarde parekideari harrerarik ez egitea, alarde baztertzailea babestuz

Diana Urrea Alternatibako kide eta EHBilduko legebiltzarkideak alarde baztertzaileak gainditzeko benetak urratsak egin ditzala eskatu dio gaur Urkullu lehendakariari. Gogorarazi dio, halaber, Kerejeta Hondarriko alkatea bere alderdikoa dela eta, hartara, irailaren 8an alarde parekideari harrera egin diezaiola eskatzeko exijitu dio.



Sindikatu edukia