Feminismoa

Alternatibak alarde parekidea babestuko du Irunen eta erakundeei bazterketari zilegitasunik ez emateko exijitu die

Alternatibako bozeramaile Diana Urreak herritarrei dei egin die “Irunen zein Hondarribian, emakumeen bazterketarik gabeko jai herrikoi eta demokratikoen alde lanean aritu diren pertsona guztiei babesa adierazten jarrai dezatela”, alardeetan urtero gertatzen dena jakinda eta, Irungoa bihar ospatuko dela. Nabarmendu du, halaber, aurten alarde parekideak konpainia berri bat, Santiagokoa, izango duela, “horrek erakusten du, herritarren artean gero eta babes zabalagoa duela, beste behin ere, instituzioei aurrea hartuta gatazka konpontzeko bidean”.



Urkulluri galdetzen diogu ea onartuko duen Irungo eta Hondarribiko alkateek alarde parekideari harrerarik ez egitea, alarde baztertzailea babestuz

Diana Urrea Alternatibako kide eta EHBilduko legebiltzarkideak alarde baztertzaileak gainditzeko benetak urratsak egin ditzala eskatu dio gaur Urkullu lehendakariari. Gogorarazi dio, halaber, Kerejeta Hondarriko alkatea bere alderdikoa dela eta, hartara, irailaren 8an alarde parekideari harrera egin diezaiola eskatzeko exijitu dio.



Alterkaria: Alternatibaren aldizkariaren 3. zenbakia

Alterkariaren 3. zenbakian, aurrekoetan bezala, askotariko gaiak jorratzen ditugu. Emancipatiba Alternatibaren formakuntza eskola ageri da azalean, aurrera begirako proiektua, militantzia trebatua izateko. Horrez gain, Europako hauteskundeen edota Gure Esku Dago ekimenaren giza katearen emaitzen balantzea egin dugu. Horrez gain, Feminismoa, Internazionalismoa, Ekologia eta bestelako borroken berriak edota iritzi artikuluak jasotzen ditugu.



Eraso sexisten aurkako irizpide bilduma jasotzen duen liburuxka argitaratu dugu, Bilgune Feministarekin batera

Bilboko EH Bilduk eta Bilgune Feministak eraso sexistei aurre egiteko irizpide bilduma jasotzen duen liburuxka eman dugu argitara, bi helbururekin: beldurrean eta debekuan oinarrituta, Udalak emakumeei zuzendutako segurtasun gomendioak salatzea batetik, eta eraso sexistei aurre egiteko Autodefentsa Feministan oinarritutako irizpideen berri ematea, bestetik.



Diana Urrea "Sexu joera eta genero identitateari lotutako eskola jazarpen larriena soilik antzematen da"

Euskal Herrian eta munduan oraindik sexu eskubideak ez daude bermatuta eta sarri askotan urratu egiten dira. Sexu joera eta genero identitatearen ondoriozko eskola jazarpena edo, beste batera esanda, lesfobia, homofobia, bifobiak eta transfobiak eragindako jazarpena ikasle batek bere sexu joera edo genero identitatearen ondorioz bere ikastetxean jasaten duen jazarpena. 


Aldundiak 123 neurri bultzatu ditu gizonen eta emakumeen arteko berdintasuna sustatzeko Gipuzkoan

Gipuzkoako Foru Aldundiak 123 neurri jarri ditu abian gaur arte, indarkeria matxista borrokatzeko eta eremu laboral, sozial, kultural eta ekonomikoan gizonen eta emakumeen arteko berdintasuna bultzatzeko. Ekimen horren bidez, non zortzi kartel ditugun emakumeek Gipuzkoan bizi duten egoerari buruz baieztapen bana dutela, ezagutzera emango da zer aurrerapen egin diren berdintasunaren eremuan, foru departamentuei, Lurraldeko udalei eta are enpresa pribatuei eragiten dien neurriei esker.



EHBilduk abortatzeko eskubidearen alde Iruñean etzi egingo den manifestazioarekin bat egitera deitu du

Erreforma hau ez da herritarren aurka ematen ari diren eraso sortaren enegarrena. Herritarren erdiaren aurkako indarkeria ekintza zuzena da, emakumeen autonomiaren aurkako kolpe larria, beren gorputz zein bizitzen gainean erabakitzeko eskubidearen kontrakoa. Eta erantzun sendoa behar du lege honek, urratzen dituen eskubideen tamainakoa.



Alternatibak salatu du Irungo alkatearen jarrerak Berdintasun Legea era larrian urratzen duela

Gizartearen talde adierazgarri bat matxista izatea, Berdintasunari dagokio; bere herriko jaietan modu baketsuan desfilatu nahi duten emakumeen kontrako hitzezko indarkeria edo indarkeria fisikoa eragitea, Berdintasunari dagokio; bizitzaren esparru guztietan emakumeen parte-hartze sozial eta politikoa zaindu eta sustatu behar duten instituzioek jokaera sexistak praktikan jartzea eta zigorgabe mantentzea, Berdintasunarekin erabat lotuta dago.



Ehun emakume inguruk sortu dute Gipuzkoako Berdintasuneko lehen Foru Kontseilua

Gipuzkoako 41 elkartetako ehun emakumetik gora izan dira Gunea Gipuzkoako Berdintasunerako lehen Foru Kontseilua sortzeko prozesuan parte hartu dutenak. Emakumeen parte-hartze soziopolitikorako eta Diputazioarekin elkarrizketa zuzena izateko sortu da Gunea. Orain arte, babes instituzionalik izan ez duen mugimendu feministaren aldarrikapen historikoa da.



Alternatibak Mungian izandako terrorismo matxistaren biktima berria salatu du eta emakumeen kontra indarkeriaren aurka egitera deitu du

Alternatibaren Uribe Butroeko asanbladako bozeramaile eta Gasteizko legebiltzarkide Diana Urreak Mungian gertatutako emakume baten erailketa salatu du: “Indarkeria matxistaren ondorio bortitz eta agerikoena izan arren, inondik inora bakarra ez bada ere; edozein kasutan gaurtik haratago eta gizartearen eremu guztietan arbuiatu beharrekoa da, ez bakarrik gaur eta halako gertaeren harira”.



Sindikatu edukia