Ekonomia

Oskar Matute: "Greba mobilizaziorako eta herritarren burujabetzerako dinamika baterako abiapuntua izan behar da"

EHBildu osatzen dugun gizon-emakumeok datorren maiatzaren 30ean Euskal Herrian, euskal gehiengo sindikalak dozenaka eragile sozialekin batera deitutako Greba Orokorra babesteko atera gara gaur kalera. Errespetuz egin nahi dugu gure ekarpena, deialdi hau erabat arrakastatsua eta gure herriko historian mugarri izan dadin.



Urkulluk aitortu behar du gaur arteko neurri eta politikek porrot egin dutela

Egun hauetan zorpetzearen balizko gehikuntza baten inguruan ematen ari den eztabaida salatu behar dugu: Zergatik erabaki behar du Bruselak edo Madrilek gure zor publikoa? Nola aplikatu dakioke gure herriari Valentziari aplikatzen zaion lege bera? Eztabaida hau ekiditen ari da Urkullu, ihes egiten ari da sakoneko arazoari aurre ez egiteko: burujabetza falta.



EH Bilduk Urkulluri exijitu dio zer nolako herri eredua nahi duen eta norekin eraikitzeko prest dagoen argitu dezala

Baina aurrean duguna, gobernu ahula da, bere ardurak saihesteko denbora irabaztea bakarrik bilatzen duena; promesak egin baina bakar bat ere betetzen ez duena; irabazi ez duen lidergoa irudikatu nahi duena eta bere geldotasunaren errua besteei leporatu nahi diena.



Gipuzkoak milioi bat euroko proposamena aurkeztu du adinekoen egoitzen gatazka desblokeatzeko

“Kudeaketa entitateen eskaera ekonomikoen parte bat onartzeko prest gaude, baldin eta langileen duintasuna errespetatu eta zerbitzuaren kalitatea bermatzen badute. Lan eskubidea errespetatzearen konpromisoa hartzen duten egoitzek bakarrik aterako diote etekina Diputazioaren proposamenari. Espainiako lan erreforma aplikatzen dutenei, berriz, ez diegu tarifarik igoko”.



'Bizitzaren sostengarritasunaren' inguruko hitzaldi-eztabaida - Alternatibaren Mahai Feminista

Alternatibaren Mahai Feministak antolatutako hitzaldi-eztabaida ‘bizitzaren sostengarritasuna’ hobeto ulertzen lagunduko gaituen gakoak, baloreak eta galderak planteatzeko helburuarekin. Eta aldi berean, eztabaidarako irizpide berriak bilatu, kontzeptu honen inguruan eraikitako eredu sozial eta ekonomiko batera gerturatzeko asmoz. Hizlariak, Alternatibaren Mahai Internazionalistako kide Gonzalo Fernandez Ortiz de Zarate, ‘bizitzaren sostengarritasuna’ bizitza eredu berri bat bezala definitzen du, non ekonomia gizartearen erdigunea izateari uzten dio, mundua benetan sostengatzen duen elementuaren inguruan eraikitzen hasteko: bizitza.



Urkulluk PSE eta PP nahi ditu bidelagun, eredu sozioekonomiko berbera defendatzen dutelako

Beitialarrangoitiak eta Matutek iruzur egitea eta ardurak saihestea leporatu diote Urkulluri, "akordiorik nahi ez duena EH Bildu dela irudikatzen saiatzen ari baita". Horren harira, koalizioa akordioetarako prest dagoela berretsi dute, betiere euskal herritarren lan eta gizarte eskubideak eta etorkizun duina bermatzeko.



Makiaveloren handikiak

Aurtengo, maiatzaren lehenarekin batera, eta maiatzaren 30erako deitutako greba orokorraren atarian egonda, Gipuzkoa, duela hainbat mende iragarritakoklase borroka horren adibide bikainaren ikusle bihurtu da. Baina oraingo honetan, ñabardura desberdin bat dago. Zerbait aldatu da. Boteretsuek antzeman dute jada, eta urduri daude.



Aurrekontua: EAJren porrota agerikoa da, herri honen beharrei erantzuteko gai ez izateagatik

Jaurlaritzaren aurrekontuei buruzko eztabaida irekiz geroztik, EH Bilduk diru-sarreren atala handitu beharra nabarmendu du behin eta berriz. Besteak beste, espainiar Estatuak inposatutako defizit muga, EAJk ontzat eman duena, ez onartzea eta igotzea ezinbestekotzat jo du koalizioak, Jaurlaritzak euskal jendartearen beharrei modu egokian erantzuteko behar adina baliabide eskuratu ahal izateko. EAJk planteamendu hori errefusatu du etengabe, baina orain bere aurrekontu-proiektua bertan behera utziko duela iragartzen du, defizit muga igo behar dela onartuz, EH Bilduk eskatzen zioena, hain justu.



Onartezina da Bizkaiak saskibaloi talde bati 5,2 milioi euro ematea

Jakin bagenekien Jose Luis Bilbao eta PNV, saldu nahi digutenaren kontra, oso kudeatzaile txarrak direla. Bizkaitarrekiko behintzat, izan ere, haien adiskide bankari eta enpresaburu handika poz-pozik dituzte haien mesederako eginiko zerga politikarekin. Supersur errepidea dugu adibiderik onena, inork behar eta erabiltzen ez duen makro azpiegitura defizitarioa. Urtero gero eta zulo handiagoa eragiten dio Bizkaiko ekonomiari, baina hasieratik ere, Bilbaok berak aitortu zuen bizkaitarron hainbat belaunaldirako hipoteka zela obra hura..



Sindikatu edukia