Ekonomia

Espainiaren subiranotasunaren aurka ezin joan... ez bada merkatuek agintzen dutela

Espainiaren subiranotasunaren aurka ezin dela joan dio Espainiako jarduneko presidente Mariano Rajoik, Kataluniako prozesu independentistaren harira. Noski, Europako Batzordeak, merkatuek, TTIP itunak edota finantza botereek burujabetza hori nahi beste urratu dezakete.



Aitor Miguel: "TTIPa esparru itxietan eta demokratikoki hautatu gabeko pertsonen esku negoziatzen da"

Alternatibako kide eta EH Bildu Gasteizko zinegotzi Aitor Miguelen interbentzioa TTIP merkataritza ituna demokraziarako dakarren mehatxua salatzen; parlamentuetatik at negoziatzen ari baita, enpresa transnazional eta era demokratikoan hautatu gabeko elite politikoen artean. Gardentasunez negoziatzea eta erreferendum bidez onartzea eskatzen dugu, Europarron bizitza baldintzatuko duen akordio batez ari baikara.



Matute: "Austeritatearen izenean, Jaurlaritzak dirutza bideratuko du zorra eta defizit-muga betetzera, behar sozialei aurre egin gabe"

EAJ-PSE akordioak ez du bermatzen funtsezko politika publikoak finantzatzeko behar adina diru. Aurrekontuek arrakala soziala handitzen dute, hezkuntza, osasuna, enplegua eta politika sozialak ahultzen dituen bitartean. Gezur borobila da frackinga paralizatu dutela esatea. Hala salatu du gaur Alternatibako kide eta EH Bilduko legebiltzarkide Oskar Matutek, Leire Pinedorekin batera esikainitano agerraldian.



Irizpide bakarra jasangarria izatea balitz, Gipuzkoako zahar-etxe pribatuek ez lukete euro publiko bat ere jasoko

Badaude zerbitzu publikoak ez direnak jasangarriak izan behar, Amorotorako Bizkaibusa ezin da errentagarria izan. Bizi ala hileko ebakuntza bat ere ezin da jasangarria izan. Soilik jasangarria izatea balitz irizpidea Gipuzkoako zahar-etxe pribatuek ez lukete euro publiko bat jasoko eta akabo pertsona zainduaren duintasuna zein zaintzailearen lan baldintzak.



Matute: “Lakuan ustezko susperraldi ekonomiko batez hitz egiten dute behin eta berriz, baina horrek ez du inolako islarik aurrekontuetan"

Jaurlaritzak Legebiltzarrari igorri dion aurrekontu proiektua, “une honetan dagoen bezala, onartezina da, beste behin ere herritarren beharrak bigarren maila batean geratzen direlako”, ohartarazi du Oskar Matute Alternatibako kide eta EHBilduko legebitlzarkideak, Unai Urruzunorekin batera. “Lakuan ustezko susperraldi ekonomiko batez hitz egiten dute behin eta berriz, baina horrek ez du inolako islarik aurrekontuetan, murrizketak betikotzen direlako eta, finean, Jaurlaritzak PPren eredu neoliberalari jarraitzen diolako, politika sozialen kalterako”.



Arabako aurrekontuari ikuspegi soziala

EH Bilduren bozeramaileak azaldu duen bezala, azken legealdietan gizarte zerbitzuen sailak murrizketak pairatu ditu etengabe. “Herrialde honetako politika soziala aldatu nahi dugu eta horretarako azken aurreko legealdietan PPk eta EAJk aplikatu zituzten politikak itzultzen hasi beharko gara”, esan du Luis Salgado Alternatibako kide eta EHBildu Arabako biltzarkideak.



Fatuarte: "TTIP onartzeko, atzeko atetik, ezkutuan eta isilean, gai honi buruzko eztabaida publikoa ahalik eta gutxien ematea nahi da"

Baten batek esango du gai hauek Udalbatzar hontatik urrun geratzen direla. Ezin okerrago egon. Europako Batasuna eta Amerikako Estatu Batuen arteko itun honen ondorioak biziki nabarituko lirateke hemen, eta beste erakunde askoren lanean. Zertarako arituko gara gu hemen enpresek bete behar dituzten irizpideez, langileen bizi baldintzez, kontratazio publikoen baldintzez, tokiko garapenaz, nekazaritza eta elikaduraren kalitateaz, geure hizkuntzaren garapenaz, etab. gero Europar Batasunak praktikan gure eskumen guztiak kentzen badizkigu?



TTIParen aurkako mozioak aurkeztuko ditugu eta mosaiko herritarrak osatuko ditugu

TTIP, CETAeta TISAri ez! Multinazionalek boterea hartzeari ez!



Oskar Matute: "Espainiako gobernuak AHTrako egindako inbertsioa porlana pertsonen gainetik jartzen duen ereduaren erakusle da"

Gobernu espainiarrak aurkeztu berri dituen aurrekontuetan AHTari egingo zaion diru ekarpenari buruz hitz egin du gaur Oskar Matute Alternatibako eta EH Bilduko kideak.<



Sindikatu edukia