Ekonomia

EH Bildu Madrilen PPren autokontsumo elektrikoari buruzko dekretu proiektuaren aurka dago

EH Bilduk autokontsumo elektrikoa arautzen duen dekretu-proiektua atzera botatzeko eskatu dio Espainiako Gobernuari, ekainean aurkeztu zuen zirriborro hori autokontsumo



Zer pasa da Grezian?

Ezkerreko ekonomista adituek esan dute agintari greziarrek badutela modurik moneta elektroniko bat sortzeko herrialde barruko erabilpenerako. Gobernuak emiti ditzake ere paperezko tituluak IOY moduan (I owe you; zor dizut), zirkulazio bileten eskasiari aurre egiteko.



Erreferendumean izandako emaitza berri ona da Greziarentzat, Europarentzat eta Euskal Herriarentzat

Atzo Grezian asko zuten jokoan greziarrek: edo herri oso baten ekonomia itotzen duen ereduarekin jarraitzea edo itxaropenerako garaia ekarri dezakeen horma erraldoia eraisten hastea. Eta greziarrek bigarren aukeraren alde egin zuten atzo, euren eredu sozioekonomikoa erabakitzeko eskubidea eta berauen herriaren burujabetza defendatzea erabaki zutelako.



290.000 euroko gainkostea du Gasteizko Mercadonaren partzela urbanizatzeak

290.000 euroko gainkostea du Udalak 10 milioi eurotan Mercadonari esleitu zion partzela urbanizatzeak.



EAJ, PSE eta PPk ez dute TTIParen harira EH Bilduk proposatutako balizko galdeketarik nahi

“Sekretupeko negoziazioen eta iluntasunaren aurrean, beharrezkoa da herritarrei argitasuna ematea. Hala, Jaurlaritzari eskatzen diogu 2017 urtea baino lehen informazio eta sentsibilizazio kanpainak abiatu ditzala, azken urratsa herri galdeketa izan dadin”, azaldu du Oskar Matute legebiltzarkideak.



TTIP itunak herrien burujabetza galtzea dakar, lehentasuna ematen zaielako transnazionalen interesei

Alternatibako kide eta koalizioko legebiltzarkide Oskar Matutek -Dani Maezturekin batera- azaldu dutenez, kontsulta TTIPri buruzko prozesu oso baten azken urratsa litzateke, lehenik eta behin Lakuako Gobernuak akordio horren edukiak eta ondorioak jendartean ezagutarazteko prozesu bat burutu beharko lukeelako. Europan bi milioi sinadura baino gehiago jaso dira jada TTIPren aurka eta etzi itun horri buruzko eztabaida egingo du Estrasburgoko Parlamentuak.



Beste erabaki oker bat Kutxabanken, honako hau ere ilunkerian eta inori kontuak eskatu gabe hartua

Garcia Lurueña Kutxabankeko kontseilari ordezkari izendatu izana berehala gogor kritikatu dute bankuko sindikatu gehienek; hau da, ondoen ezagutzen dutenek, erakundeko langileek, ezbaian jartzen dute pertsona honek daukan kudeaketa gaitasuna.



Aberastasun handien gaineko Zerga ezarriko dugu Bizkaian, gehien dutenek gehiago ordain dezatela

Negurira etorri gara, gehien dutenek gehiago ordain dezaten Bizkaian Aberastasun Handien Gaineko Zerga ezartzea proposatzen dugula azaltzera. Arantza Gutierrez Getxoko alkategaiak eta Oskar Matute Alternatibako bozeramaile eta EHBilduko legebiltzarkideak hitz egin dute agerraldian.



Matute: "Baliabide publiko gehiago bermatu eta gehien dutenek gehiago ordaintzera behartuko dituen erreforma fiskala behar dugu"

Aurrekontuak herritarren, gastu sozialaren, enplegu sorketaren, tokiko garapenaren, susperraldiaren, industriaren berritzearen, baserritarrak eta saltoki txikiak bultzatzearen zerbitzura jarri behar ditugu.



Sindikatu edukia