Ekonomia

Urkulluk eta Oregik irregulartasunak babesten dituzte AHTren eraikuntzan

Ezin larriagoa da, halaber, legez kanpoko hormigoi lantegiak mozkin ekonomiko ikaragarria direla enpresa eraikitzaileentzat, izan ere, hormigoia merkatu salneurrian saltzen ari dira prezio erdia ekoizten ari diren arren, Eusko Jaurlaritzak arautu gabeko jarduera gisa aritzeko aukera ematen dielako inolako kontrolik eta zergarik gabe.



Iruzur sozial eta politikoa: Kutxabank PNVbank bihurtu dute

Kutxabank PNVbank bihurtu dute, PNV egin baita, inongo kontrol publikorik gabe, Kutxabanken jaun eta jabe. Eta hori da atzo egin zutena, hiritarren aurrezkiekin eraikitako kutxaren gainean kontrol publikoa desagertarazi. Beraz, ekainaren 30etik aurrera PNVbankek burutuko dituen ekintza guztiak Urkulluren alderdiaren borondatearen araberakoak izango dira.



Gu guztiona eurena bilakatu zutenekoa

Ezin esan liteke euskal kutxek hartu duten pribatizazioaren bideak harritu egin gaituenik. Bilduk 2011n eman zuen fusiorako oniritziaren biharamunean bertan EAJk hautsiak zituen bertan jasotako akordioak, PPren eskutik, Bilduren ahalmena murriztu, Espainiako Legea aldatu eta egun erabiltzen duten «derrigortzen gaituzte» mantra sortzeko.



Alterkaria: Alternatibaren aldizkariaren 3. zenbakia

Alterkariaren 3. zenbakian, aurrekoetan bezala, askotariko gaiak jorratzen ditugu. Emancipatiba Alternatibaren formakuntza eskola ageri da azalean, aurrera begirako proiektua, militantzia trebatua izateko. Horrez gain, Europako hauteskundeen edota Gure Esku Dago ekimenaren giza katearen emaitzen balantzea egin dugu. Horrez gain, Feminismoa, Internazionalismoa, Ekologia eta bestelako borroken berriak edota iritzi artikuluak jasotzen ditugu.



Karrantzako hiltegiaren etorkizuna bermatzeko Aldundiaren inplikazioa eskatu du EHBilduk baina EAJ kontra agertu da

Asier Vega koalizioko batzarkidearen ustez, “ulertezina” da EAJk proposamenari ezezkoa ematea. “Aldundiaren eskumenak gainditzen direla dio EAJk baina ekimenak oso garbi esaten du bakoitza bere eskumenaren baitan aritzea proposatzen dugula. Inplikazioa eta elkarlana eskatzen dugu hiltegiaren etorkizuna bermatzeko, besterik ez” adierazi du Vegak



Beola: "Bost axola zaie alternatibak egotea, beren helburua Kutxabank pribatizatzea da"

Dakizuen bezala, datozen asteetan EAJk, PPk eta PSE-EEk hainbeste denboran beren bulego ilunetan prestatzen aritu diren kolpea gauzatzera doaz. Kutxabank pribatizatzeko bideari ekin zioten duela hilabete batzuk jeltzaleek eta popularrek, eta etengabeko urratsak eman dituzte horretan. Eta nola ez, PSE bidelagun ezin hobea izan dute denbora honetan guztian.



PNV, PSE eta PP, AHTren gainkostuak aztertzearen aurka

Eusko Legebiltzarrak EH Bilduk AHTren gainkostuak aztertzearen inguruan aurkeztu zuen legez besteko proposamena eztabaidatu zuen. Koalizioak Kontuen Euskal Epaitegiari eskaera luzatu nahi zion, "AHTren Gipuzkoako zatian egon ziren gainkostuak aztertzeko fiskalizazio txostena egin dezan, zerga-doikuntzengatik egindako egokitzapenak izan ezik", salatu du Oskar Matute Alternatibako bozeramaile eta EHBilduko legebiltzarkideak.



Oskar Matute "Zaratamoko zubia porlanari gorespena eta kudeaketa kaskarrari monumentua da"

Ezagutu dugu 438 metroko biaduktoa eraiki dela eta ez dena erabiliko. 11 milioi euro gastatu dira erabiliko ez den zubian, hasierako kopurua baino 3 milioi euro gehiagoko gainkostuarekin. Larria, oso larria dudarik gabe. Eta egoera sinesgaitz honen aurrean, datu bat edo argibide bat ezagutzea gustatuko litzaiguke. Zaratamoko zubia eraikitzen zen bitartean Jaurlaritzak bazekien zeintzuk ziren Adifen asmoak?re. 



AHTk berehalako moratoria behar du

Orain hamarkada bat, inongo eztabaida sozialik gabe diseinatu eta erabakitako proiektuen aurrean aurkitzen gara, orduko faktore ekonomiko, sozial eta politikoen arabera definituak izan zirenak. Egungo errealitate ekonomiko eta sozialarekin zer ikusirik ez duten proiektuen aurrean aurkitzen gara, hauen bideragarritasunaren inguruan sortutako zalantzetaz inguraturik gainera.



Oskoz: "PSOE,PP eta PNVk milioietako zorra dute bankuekin, horregatik babesten dute Kutxabank pribatizatzea"

Joan den astean Euskal Herria Bilduk ekitaldia egin zuen Zumarragan. Ainhoa Beolarekin batera, Alternatibako Gipuzkoako koordinatzaile Ayem Oskozek hartu zuen hitza, bestelako Europa behar dugula aldarrikatzeko. Hona hemen Goierriko Hitzak egin zuen bideoa ekitaldian emandakoa laburtuz.



Sindikatu edukia