Ekonomia

Bizkaia iruzurraren kontrako borrokan atzean geratzea deitoratu du EHBilduk

EH Bilduko batzarkide Irune Soto eta Asier Vegak azaldu dutenez, Bizkaiak iaz 467 milioi euro azaleratu bazituen, Gipuzkoak 397 milioi euroko iruzurra atzeman zuela. Irune Sotoren hitzetan, bi lurraldeen arteko alde proportzionala oso handia da. “Atentzioa ematen du Gipuzkoak 73 milioi euro gutxiago azaleratu izana bakarrik, 394 milioi zehazki. Proportzionalki oso alde handia dago, kontuan hartuta Bizkaiaren diru bilketa Gipuzkoaren ia bikoitza izaten dela urtero.



AHTko lanak gelditu eta gertatzen ari dena gardentasun osoz ikertzea eskatu du EHBilduk

AHTko lanetan gertatzen ari diren irregulartasun guztiak eta diru xahuketa larria salatu eta obrak gelditzeko eskatu du EH Bilduk gaur Abandoko geltokian egindako agerraldian, Oskar Matute Alternatibako kide eta EHBilduko legebiltzarkide eta Maribi Ugarteburu, bera ere koalizioko parlamentaria Gasteizen.



Ayem Oskoz eta Jone Etxeberria Troikaren eta bere politiken ondorioen inguruko hitzaldian

EHBilduren hauteskunde kanpainaren harira, hitzaldia antolatu zen joan den astean Donostiako Egia auzoan, Troikaren inguruan. Alternatibako kide Ayem Oskoz eta Sortuko Jone Etxeberria aritu ziren hizlari. Publikoan eta eztabaidan parte hartzen, halaber, Donostiko zinegotzi eta Alternatibako kide Jon Albizu izan zen bertan.


AHT-ren Zaratamoko biaduktorako 11 milioi euroko alperrikako gastua, kirtenkeria politikoaren ondorioa

AHT egiteko lanak hondamendi izugarria dira ingurumenaren aldetik. Zertarako, eta inondik inora joango ez den trenbide bat eraikitzeko. Baina, gainera, enpresa eraikitzaile handien mesedetan doazen milioietako gainkostuen eragilea ere bada, bat baino gehiago direlako modu irregularrean egindako kontratazioak. Kontratazio horiek egiterakoan, enpresa eraikitzaileen artean negozioa partekatzeko irizpideak gailendu direnaren zantzu guztiak daude; hau da, ez dira irizpide tekniko objektiboetan oinarritu.



Gogoratzera gatoz EAJk 30 milioi euroko ordain-agiri bat daukala ordaindu gabe

Dei egiten diegu EAJri eta eurekin batera politika fiskala (PSOE eta PP) tartekatzen dutenei publikoki onartu dezaten euren erantzukizun politikoa opor fiskalen inguruan sortutako iruzurra, eta bere gain hartu dezaten heritarren aurrean euren ardura, azken finean eurek direlako isuna ordaindu beharko dutenak. Gogoratzera gatoz, EAJ-k 30 milioi euroko ordain-agiri bat daukala ordaindu gabe.



Matute: "Oregik azalpenak eman behar ditu berehala AHTren obretan justifikatu gabe dauden 9 milioiengatik"

Oskar Matute Alternatibako bozeramaile eta EHBilduren eledunak salatu du Euskal Herrian Corsan enpresa-elkartea egiten ari den obretan ere justifikatu gabeko 9 milioi euro daudela. Oregik erakutsitako arinkeriaren aurrean, errealitatea da hemen ere kezkatzeko arrazoi handiak daudela.



Oskar Matute "EAJ, PSE eta PPk ateak ireki dizkiote transnazionalek Europako botere politikoa eskuratzeari"

EH Bilduk aukera eman die Legebiltzarreko osoko bilkuran, amerikako transnazionalek kapitalismoaren izenean inpunitatez Europan sartzea gaitzesteko. Aldiz, jeltzale, sozialista eta popularrek nahiago izan dute "zuhurtziaren" izenean sinadura hori ez oztopatzea. Itunak ahalbidetuko du "enpleguan, ingurumenean, osasun publikoan eta elikadura segurtasunean ondorio suntsitzaileak" izatea, salatu du Oskar Matute legebiltzarkideak.



AHT ordaintzeko euskal herritarron poltsikoetatik aterako diren 5.000 milioi euroak, Urkulluren Gobernuaren kudeaketa politiko eta sozial zentzugabe eta arduragabearen adibide nabarienetarikoa

PPren Gobernuak erabaki du beste 133 milioi euro gutunazalak banatzeko zaletasuna omen duten enpresa eraikitzaileei bideratzea, egoera larrian dauden milaka eta milaka herritarren premiak bigarren maila batean utzita. Hau da, herritar arrunten ikuspegitik, Madrilek erabaki du beste 133 milioi euro zakarretara botatzea



BIDEOA Iñaki Uribarri ekonomialari eta sindikalista 'Troika Pikutara! No te dejes exprimir más' hitzaldian

Atzo, apirilak 15, Alternatibak eta Gorripideak elkarrekin antolatutako 'Troika Pikutara! No te dejes exprimir más' hitzaldia ospatu genuen Gasteizko Aldabe Gizarte Etxean. Bertan, ekonomilari eta sindikalista Iñaki Uribarren partehartzearekin kontatu genuen. Hitzaldiari hasiera emateko, Alternatibako kide Maite Elizondo izan genuen gurekin eta hilztadiari itxiera emateko, eztabaida interesgarria eman zen, non ikusleek ere haien ekarpenak egiteko eta ideiak plazaratzeko aukera izan zuten. 



Hitzaldia: "Troika pikutara, no te dejes exprimir mas" (Gasteiz)

Alternatiba y Gorripidea organizan el 15 de abril en Gasteiz una charla en el centro Aldabe de Gasteiz que, bajo el título "Troika pikutara, no te dejes exprimir más" tendrá como ponente a Iñaki Uribarri. Comenzará a las 19:00 y la entrada es libre hasta completar aforo. / Alternatiba eta Gorripidea alderdiek hitzaldia antolatu dute apirilaren 15ean, asteartea, Gasteizko Aldabe zentroan, arratsaldeko 19:00etatik aurrera. "Troika pikutara, no te dejes exprimir más" lemapean, Iñaki Uribarri irakaslea izango du hizlari.



Sindikatu edukia