Ekonomia

Salgado: "Arabako Foru Aldundiak Cegasako langileen etorkizuna bermatzeko ahaleginak egin behar ditu"

Luis Salgado, Alternatiba eta Arabako EHBildu kidea Cegasaren inguruan: "Adibide honetan administrazioa publikoak ez du helburu ekonomikoa bilatu behar, soziala baizik eta langileen etorkizuna bermatzeko ahaleginak egin behar ditu”



PP eta PNV bultzatzen ari diren Kutxabank pribatizatzeko plana indar guztiekin salatu nahi dugu

Hogei lagun inguruk parte hartu dute atzo goizean Bizkaiko Aldundiaren jauregiaren aurrean eginiko kontzentrazioan, Jose Luis Bilbaori Kutxabank pribatizatzeko egitasmoaren aurrean iritzia eman dezala eskatzeko. Izan ere, BBK Kutxabank-eko akziodun nagusia da. Alternatibako kide eta EHBilduren Bizkaiko batzarkide Asier Vegak, Maribi Ugarteburu EHBilduko legebiltzarkidearekin batera, anbiguotasunak uzteko eskatu diote Ahaldun Nagusiari, esan dezala behingoz bizkaitarron aurrezkiekin sortutako patrimonioa galtzearen alde dagoen edo ez



Alternatibak euroa lagatzearen inguruko eztabaida antolatuko du bihar Alberto Montero ekonomialariarekin

Zein da Europako moneta bakarrak izan duen papera Europako zentroko herrialdeen kapital pilaketaren proiektuan? Zein da betetzen duen papera gure ekonomiaren ezaugarri zehatzetan eta batez ere, eraiki nahi dugun horretan? Euroa lagatzea kontutan izatea beharrezkoa al da prozesu eratzaile berrien proposamenetan ere?



Alternatibak dio merkatal gune handiak konponbidea izango balira Ezkerraldea ez litzatekeela izango EAEn langabe gehien duen eskualdea

Bizkaiko Alternatibaren bozeramaile Asier Vegak lurraldeko udalerri desberdinetan ireki daitezkeen Mercadona kateko saltokien inguruko informazio eta adierazpenen harira hitz egin du, “ongi etorria beroa ematen diote gure merkataritzari inolako mesederik egiten ez dionean, guztiz kontrakoa baizik: saltoki handiek gure herriak eta auzoak basamortu bihurtzen dituzte, saltoki txikietan lanpostuak suntsitu eta nekazalgoa pobretzen duen kultura industrializatuaren eredua defendatzen dute, maila lokalean zein nazioartean”.



Oskar Matute 'Merkatu askerako hitzarmena gizartearen isilpean lantzen ari da eta nahita gainera'

Joan zen martxoaren 4an, Garapen Ekonomiko eta lehiakortasun sailburu Arantza Tapiak adierazpen batzuk egin zituen Europaren eta Estatu Batuen arteko Merkataritza Librearen Itunari buruz. Tapia andreak adierazpenok egin zituen Karel Gutz Troikako ordezkaria aurkezten ziharduenean. Hurrengoa esan zuen Eusko Jaurlaritzaren bozeramaileak: Garrantzitsua litzateke euskal enpresentzat itun hori sinatzea, kanpoko enpresek aukera izango luketelako zergarik ordaindu gabe Europako lurraldeetan negozio egitea. 



Europa, Espainia eta Euskal Herriko herritarren eskubideak kolpatzen jarraitu nahi dutela agerian utzi zuten Bilboko argazki lazgarriarekin

Bilbon martxoaren 3an egin zen Global Forum Spain gailurrak Troikaren politika murriztaileentzako estalpe moduan jokatu zuela uste du EH Bilduk. Koalizioaren iritziz, multinazionalen buruak eta ekonomia kontrolpean duten erakundeek austeritatean sakontzeko mezua helaraztera etorri ziren, ustez, hori baita krisitik ateratzeko bide bakarra.



EAJk Legebiltzarrean berretsi du “mundua pobretu izanaren errudun nagusien biltzarrari” ematen dion babesa

Oskar Matute legebiltzarkideak jardunaldi hori "mundua pobretu izanaren errudun nagusien biltzar erraldoi" gisa definitu du. Hain zuzen ere, Matutek bertaratuko direnak eta euren erakundeak jo ditu "demokraziaren murriztearen, lan eta giza eskubideak suntsitzearen" erreduntzat, "baita Euskal Herriari dagokionean ere", gaineratu du. Koalizioak eskua luzatu dio EAJri, gailurrari eman dion babesa erretiratzeko.



Politika austerizidak berrestera datorren goi bilera ekonomikoaren aurrean gure bidea aldarrikatuko dugu

Ezaguna denez, datorren astelehenean, martxoaren 3an, nazioarteko finantza erakunde nagusietako eta enpresa transnazional garrantzitsuetako ordezkariak bilduko dira Bilbon, haientzako antolatu den Goi Bilera ekonomikoan. Global Forum Spain lemapean, krisiaren aitzakiarekin herritarren eskubideetan egin duten sarraskia goratzera datoz, haiek diseinatutako politikak aplikatu dituzten ordezkari politikoen txalo artean.



Ahalik eta gehien zabaldu

Diotenez, nazioarteko krimen antolatuaren arduradun nagusienetako batzuk, martxoaren 3an Bilbon batzartuko dira, elkar elikatu eta beren jardun deliktiboarekin jarraitzeko asmoz. Hauek dira buruzagi bilatuenetako batzuk; ahalik eta zabalkunde zein laguntza handiena eskatzen dugu:



Sindikatu edukia