Ekonomia

EH Bilduk azalpenak eskatuko dizkio Aldundiari, Bilbao Basketi emandako dirulaguntzen kudeaketa eta hitzartutako konpromisoak azaldu ditzan

Aldundiaren eta Bilbao Basketen arteko hitzarmena sinatu zenean, Bizkaiko Foru Aldundia, Bilbao Basket taldeak bizi zuen egoera ekonomikoaren jakitun ote zen eta emandako dirulaguntzekin klubaren etorkizuna noraino bermatzea zuen helburu.



2014ko aurrekontuen bidez EAJk, PSEk eta PPk gutxiengo pribilegiatua babestearen aldeko hautua egin dute

EAJk, PSEk eta PPk osatutako "kapitalaren hirukoak" hitzartu dituen aurrekontuen kontra agertu da EH Bildu Legebiltzarrean, hiru alderdi horiek "gutxiengo pribilegiatua, errentetatik bizi eta krisi garaian ere etekinak pilatzen dituztenak, defendatzea aukeratu dutelako", Oskar Matutek salatu duenez. EH Bilduk, ordea, gehiengoaren ondoan egotea erabaki du, langileriaren ondoan, alokairua edo hipoteka ordaindu eta lan bila daudenen ondoan, hain zuzen ere, eta proposamen zehatzak egin ditu 2014ko aurrekontuak aldatzeko, krisiaren ondorioak pairatzen ari diren herritarren zerbitzura egon daitezen.



2014ko aurrekontuen bidez EAJk, PSEk eta PPk gutxiengo pribilegiatua babestearen aldeko hautua egin dute

EAJk, PSEk eta PPk osatutako "kapitalaren hirukoak" hitzartu dituen aurrekontuen kontra agertu da EH Bildu Legebiltzarrean, hiru alderdi horiek "gutxiengo pribilegiatua, errentetatik bizi eta krisi garaian ere etekinak pilatzen dituztenak, defendatzea aukeratu dutelako", Oskar Matutek salatu duenez. EH Bilduk, ordea, gehiengoaren ondoan egotea erabaki du, langileriaren ondoan, alokairua edo hipoteka ordaindu eta lan bila daudenen ondoan, hain zuzen ere, eta proposamen zehatzak egin ditu 2014ko aurrekontuak aldatzeko, krisiaren ondorioak pairatzen ari diren herritarren zerbitzura egon daitezen.



Errepideen mantenurako 18 milioi euroko garestitzeari buruzko azalpenak eskatu dizkio EH Bilduk Bizkaiko Aldundiari

Bizkaiko foru errepide sareko mantenu lanak esleitzeko kontratu batean garestitze nabarmenak adostu ditu Aldundiak, EH Bilduk jakitera eman duenez. Koalizioak salatu du Jose Luis Bilbaoren gobernuak ez duela inolako azalpenik eskaini Batzar Nagusien aurrean errepideen mantenurako hitzarmenean izan den garestitzeari buruz eta Itziar Garamendi Herrilan eta Garraio diputatuaren batzorderatzea eskatu du zergatiak argitu ditzan.



EAJk, PPk eta PSEk erreforma fiskala onartu dute errenta altuenen eta irabazi handiko enpresen mesedetan

EH Bilduk ez ditu babestu Batzar Nagusietako osoko bilkuran aurkeztu diren arau fiskal proposamenak eta bestelako eredu fiskal bat defendatu du. Koalizioak adierazi du Batzar Nagusietara eraman den akordioa EAJ, PSE eta PPren alderdi interesei erantzuten diela baina ez dela inolaz ere gizartearen beharren araberakoa.



EHBildu: “EAJren aurrekontu akordioek soilik bilatzen dute Madrilen eta Bruselan exijentziak asetzea”

Koalizioak salatu du EAJk PSErekin eta PPrekin lortu duen adostasuna 3 alderdiek dituzten alderdi-interesak asetzeko bilatu izan dela bakarrik. Berez, agerian geratu da Urkulluren gobernuak "uko egiten diola eraikitzeari herri eta gizarte enpoderatu bat, librea eta erabakitzeko gaitasuna duena".



Ander Rodriguez: "Kutxa bat parametro desberdinen arabera kudeatu daiteke, justizia sozialaz eta ekitateaz"

Alternatibako kide eta Gipuzkoako Politika Sozialerako Diputatu Ander Rodriguezen parte-hartzea aurrezki kutxen kudeaketaren inguruan Gipzukoako Batzar Nagusietan. Bertan, justizia sozialean eta ekitatean oinarritutako aurrezki kutxen kudeaketaren eredua defendatzen du. 



Enmiendas parciales a los presupuestos del 2014, como ejemplo del cambio de modelo que blinde los derechos de la ciudadanía

Un amplio abanico de propuestas que ejemplifican el cambio de modelo que propugna la coalición, con el objetivo de convertir los presupuestos en una herramienta que esté "realmente al servicio de la mayoría de ciudadanos y ciudadanas". De hecho, según han explicado los parlamentarios Oskar Matute y Dani Maeztu, el Gobierno Vasco "ha vuelto a perder una oportunidad para, utilizando sus presupuestos, invertir la tendencia actual de las cosas, donde cada día es mayor la precarización de las personas y la riqueza se acumula en menos manos".



Jonathan Martínez: "Enkarterri lanik gabeko eskualdea da, bertatik alde egiteko errepide bikaina duen eskualdea, alegia"

Alternatibaren kide Jonathan Martinezen parte-hartzea, pasa den azaroaren 23an Lanestosan ospatutako Alternatiba Bizkaiko asanbladen topaketetan. Bertan, auzo eta herrietako klase borrokaren ikuspegiaz aritu zen, zehazki Enkarterriez. Martinezek, eskualdean EAJren ibilbideaz eta honen kudeaketa txarraren ondorioen inguruan hitz egin zuen ere, nola kudeaketa desegoki honek, Enkarterri lanik gabeko, populaziorik gabeko eta zorra handiko “logela-eskualdea” izatera eraman duen azalduz.



Baliabideen fokalizazioan oinarritutako enplegu plana aurkeztu du EHBildu Gasteizek

Baliabideen fokalizazioan oinarritzen den enplegu plan bat aurkeztu du gaur EH Bildu Gasteizek. Udalerriko berpizte ekonomikoa helburua duen dozena bat neurri zehatz nabarmentzen dira 40 ekintza baino gehiagoren artean. Gasteizko errealitate sozioekonomikoa hobekien ezagutzen duten profesionalen aholkua jaso duen agiria, urteko lehen hiruhilekoan idazten hasi zen. Enpleguaren udla ponentziaren bitartez PPko gobernuak zein beste udal taldeek plana ezagutzen dute jada.



Sindikatu edukia