Kultura

EHBilduk atxikimendua eta babesa agertu dio Korrika 18.ari

KORRIKA ekimenak duen arrakasta goraipatu nahi dugu, lehenik eta behin. Guztiz errotuta dagoen euskararen aldeko ekintza da. Zenbat lan, zenbat ahalegin euskararen aldeko mezua euskal herritar guztiengana helarazteko. Lan honi esker, eta, oro har, euskalgintzak, egindako lanari esker dago gaur egun euskara dagoen tokian.



Euskaraz Bizi eguna (Agoitz)

 

Nafarroan egingo dute aurten Euskaraz Bizi eguna, Agoitzen. Apirilaren 13rako egin du Euskal Herrian Euskaraz taldeak (EHE) euskaltzaleak biltzeko deialdia, «euskaldunok sasi artetik jauzi egin eta garenaz harro gaudela erakusteko».



Alternatibak PPri exijitu dio euskararen kontrako inoizko eraso larrienetako bat burutu izanagatik barkamenak eskatzeko, Egunkaria itxi eta hamar urtera

Alternatibako bozeramaile Oskar Matutek deitoratu egin du bihar Jose Maria Aznarren Gobernuaren aginduz Euskaldunon Egunkaria itxi zutenetik hamar urte beteko direnean Alderdi Popularretik inolako barkamen eskaerarik egin ez izana “euskararen kontra inoiz eginiko eraso larrienetako bat burutu izanagatik”, euskaraz argitaratzen zen kazeta bakarraren indarkeriaren bidezko itxiera eta bertako hainbat langileren atxilotzea ekarri zuena, horietako batzuek, gainera, torturak ere pairatu behar izan zituztela.



Alternatibak euskaraz bizitzearen alde Donostiako kaleak betetzera deitu du

 

Herritarren konpromisoa eta bultzada beharrezkoa dela adierazi du, eta gizarte osoari deialdia bidali dio euskara kalean erabiltzera eta bultzatzera animatuz, “euskara herri osora zabaltzearen bizi nahia posible egiteko guztion lanaren bitartez bakarrik lortuko” dugula azpimarratu du.



Sindikatu edukia