Kultura

Egunkaria auzia behin betiko ixteagatik poza azaldu du EH Bilduk

Egunkariaren aurkako auzia ondo amaitu bada ere, EH Bilduk gogora ekarri du euskarazko egunkariaren proiektuaren kontra Espainiako estatuko sektore atzerakoienek egindako bidegabekeria eta krudelkeria. Beste zenbait kasutan gertatu bezala, interes politiko hutsean eta mendeku gosean oinarritutakoa izan zen Euskaldunon Egunkariaren aurkako prozesua.



Alternatibak Antoni Benaiges errepublikar errepresaliatuaren historia dakar Gipuzkoara, itsasoa promestu zuen maisuarena

Antoni Benaigesen omenez egindako proiektua Sergi Bernal argazkilariaren eskutik sortu zen. Pirinioetan hobietatik ateratzen ari ziren gorpuen inguruko argazki-proiektua egiten ari zen eta, ondoren, Burgosera jo zuen. Han gorpuak hilobietatik ateratzen ari zirela, pertsona batek esan zuen: “hor nonbait egon behar du gure maisuak”. Haritik tiraka hasi eta maisu hori Tarragonako Mont-Roig del Campekoa zela jakin nuen.



EH Bilduk abenduaren 14an Tafallan eginen den manifestazioan parte hartzeko deialdia egiten du

"Euskaraz bizi eta ikasteko eskubidearen alde" leloa hautatu dute Manifestazioa antolatu duten hamarnaka herri eragilek. EH Bilduk bat egiten du lelo horretan jasotzen diren aldarrikapenekin eta bere atxikimendu osoa adierazi nahi dio ekimen herritar honi.



EHBilduk atxikimendua eta babesa agertu dio Korrika 18.ari

KORRIKA ekimenak duen arrakasta goraipatu nahi dugu, lehenik eta behin. Guztiz errotuta dagoen euskararen aldeko ekintza da. Zenbat lan, zenbat ahalegin euskararen aldeko mezua euskal herritar guztiengana helarazteko. Lan honi esker, eta, oro har, euskalgintzak, egindako lanari esker dago gaur egun euskara dagoen tokian.



Euskaraz Bizi eguna (Agoitz)

 

Nafarroan egingo dute aurten Euskaraz Bizi eguna, Agoitzen. Apirilaren 13rako egin du Euskal Herrian Euskaraz taldeak (EHE) euskaltzaleak biltzeko deialdia, «euskaldunok sasi artetik jauzi egin eta garenaz harro gaudela erakusteko».



Alternatibak PPri exijitu dio euskararen kontrako inoizko eraso larrienetako bat burutu izanagatik barkamenak eskatzeko, Egunkaria itxi eta hamar urtera

Alternatibako bozeramaile Oskar Matutek deitoratu egin du bihar Jose Maria Aznarren Gobernuaren aginduz Euskaldunon Egunkaria itxi zutenetik hamar urte beteko direnean Alderdi Popularretik inolako barkamen eskaerarik egin ez izana “euskararen kontra inoiz eginiko eraso larrienetako bat burutu izanagatik”, euskaraz argitaratzen zen kazeta bakarraren indarkeriaren bidezko itxiera eta bertako hainbat langileren atxilotzea ekarri zuena, horietako batzuek, gainera, torturak ere pairatu behar izan zituztela.



Sindikatu edukia