Internazionalismoa

Gure elkartasuna gose greban diren 1500 preso palestinarrei

Marwan Barghouti buru duten 1.500 preso palestinarrek gose greba bati hasiera eman zioten 2017ko apirilaren 17an. Gose Grebarako deialdia Israelek preso eta atxilotuekiko darabiltzan politika krudelek eragindako saminari erantzuteko modua izan da. Gose grebalarien eskarien artean, senideen bisitak, zaintza mediko egokia, Atxiloketa Administratibo izenez ezaguna den Israeleko praktikaren bukaera (Palestinarrak kargu edo epaiketa gabe atxilotzea) eta isolamentuaren amaiera daude.



Bat egiten dugu pertsona etorkin eta errefuxiatuen aldeko 'Ongi Etorri Gernika 2017' ekimenarekin

Bat egiten dugu hurrengo apirilaren 29an eta 30ean pertsona etorkin eta errefuxiatuen eskubideen aldeko 'Ongi Etorri Gernika 2017' ekimenarekin. 1937. urtean, indar faxistek Gernika bonbardatu zuten. Sarraskiaren ondoren, Picassok 'Guernica” margolana egin zuen; era horretara, Gernika herria bakearen ikur bihurtu zen nazioarte mailan. Aurten, bonbardaketaren 80. urteurrrenarekin bat eginda, milaka pertsonek aldarrikatuko dute Gernikan asilorako eskubidea, pertsonak modu librean mugitzeko eskubidea, Europako Batasunaren politika kriminalak gaitzetsiko dituzte eta giza eskubideen errespetua eskatuko dute”.



Venezuelarekin bat, OEA, AEB eta morroi neoliberalei aurre egin: 'Venezuela aurrera' euskal plataformaren komunikatua

Venezuelaren aurkako Eskutitz Demokratikoaren aktibaziorako arrazoi juridikorik ez dagoela salatzen dugu, EEBB eta bere zuritzaileek ordea ez dute arazorik AEEko oinarri sortzaileen aurka joateko honek iragan zoritxarreko eragile hau berriro bere interes inperialistekin lerrokatzen badu eta Venezuelako gobernu demokratikoa boteretik botatzeko mesedegarria bada.



Gure babes eta elkartasun osoa Joan Comari

Espainiako estatuak Katalunian ireki den prozesu demokratikoaren aurrean adierazi duen ezintasuna eta borondate zein alternatiba falta kriminalizazioarekin, errepresioarekin eta judizializazioarekin ordezkatzen ditu. Eztabaida politikoaren eta proiektu politikoen kontra ari da Katalunian ere Espainiako estatua. Demokrazia beraren aurka ari da Madrilgo Gobernua, bere izaera antidemokratikoa agerian utziz.



Gdeim Izik-etik Luxemburgera, Sahara Hurra!

Europako Batasuneko Justiza Gorteak erabaki du EB eta Marokoren arteko erakunde eta liberalizaziorako, merkataritzarako eta arrantzarako akordioek ez dutela eraginik Mendebaldeko Saharan. Uste dugi albiste oso garrantzitsua dela hori eta, zentzu horretan, Fronte Polisarioa eta Saharako herria zoriondu nahi dugu.



Kurdistango herriarekin elkartasuna, larunbatean Bilbon manifestazio nazionala

Azken hilabeteotan gertatutako errepresioa eta giza eskubideen urraketak salatzeko eta herri kurduari elkartasuna adierazteko dei egiten diegu euskal herritarrei joan daitezela datorren abenduaren 17an, larunbatarekin, Kurdistanen aldeko eta giza-eskubideekiko errespetua aldarrikatzeko Bilbon egingo den manifestaziora. Plaza Eliptikoan ekingo diogu manifestazioari 12:30ean 'Faxismoaren aurrean, Gora Kurdistan' lelopean.



Ezinezkoari aurre egin eta irabazi, agur eta ohore komandante

Mundu hobea eraiki nahi dugunontzat erreferentzia saihestazina izan da eta da Fidel Castro. Eredua da desberdintasunen aurka lan egiten duten guztientzat. Gure doluminik sentikorrena helarazi nahi diogu Euskal Herritik Kubako herriari eta Fidelen heriotzagatik penatuta dauden guztiei.



Protokoloak ez gaitzala nahastu: ez Clinton ez Trump

Alternatibatik jakin badakigu ez Donald Trumpek ezta Hillary Clintonen kokapen politikoek – NATOren egituraren jarraipenetik erator daitekeenak barne- ez dutela ezer onik ekarriko aurrerapen sozialerako, justizia sozialerako ezta herri arteko elkartasunaren bidean.



Alternatibak Kolonbiako gaurkotasun politikoaren inguruko doku-foruma antolatu du Gasteizen

Hurrengo azaroaren 15ean, Alternatiba Arabak bere 'doku-forum' zikloaren barnean emanaldi berria egingo du 'Kolonbia, ezezkoaren ostean zer?' lemapean. TV CONTRAVÍA Kolonbiako giza eskubideen kulturaren aldeko telebista alternatiboak ekoiztutako 'La hora de la paz' dokumentalaren proiekzioarekin hasiera emango diote saioari. Hain zuzen, Hollfman Morris bogotar kazetariak aita duen hedabidea, talde paramilitarren krimenen kontrako borrokaren erreferentea eta giza eskubideen, bakearen eta Kolonbiako demokraziaren defendatzaile sutsua.



Sindikatu edukia