Eduardo Galeanok Las venas abiertas de América Latina (Latinoamerikako zain irekiak) idazkian aipatzen zituen lurralde honek bere historian pairatutako espoliazioa, inposaketa, kolonialismoa eta indarkeria; planetan izandako bortitzena konkistaren garaietatik. Horrela, Galeanok azaltzen zuen Latinoamerika, azken bost mende luzeetan, beti izan dela botere globalentzat ahalik eta etekinik handiena lortzeko erabilitako lurraldea, erabakitzeko ahalmenik eta burujabetzarik gabekoa, non pobrezia eta desberdintasun sozial handiak, nazioarteko egituran duen menpeko funtzioak eragindako alboko efektuak besterik ez direlarik. Zainak irekita dauzkan lurraldea beraz, gutxi batzuen mesederako odolusten ari dena.
Ordezkaritza kurdubatek elkarrizketa izan du Alternatibako ordezkariekin batera, herri kurduaren egungo egoera eta Abdullah Ocalanenadierazpen berriak irekiko dizkion aukerak azaltzeko.
Alternatibako bozeramaile eta Euskal Herria Bilduko legebiltzarkide Diana Urreak Eusko Legebiltzarrean esandakoa Gorka Maneirok (UPyD) eginiko eskaeri erantzuten, honek EAEko enbaxadak ixteko eskatzeko mozioa egin baitu.
Koalizioak adierazpen instituzionala onartzea proposatu du, Eusko Legebiltzarrak Chavezen heriotza dela-eta dolumina adierazi eta justiziaren eta berdintasunaren aldeko haren lana aitor dezan.
Alternatiban atsekabez hartu dugu Hugo Chavez Frias herrien eta jazarritako pertsonen eskubideen defentsan borrokalari nekaezinaren heriotza. Hamalau urtean Venezuelako Errepublika Bolivartarraren Gobernuan eginiko lana aitortzekoa da, ez bakarrik bere herriak izandako aurrerapen handiarengatik, baizik eta Ertamerika eta Hegoamerikako herrien emantzipazioa, elkarlana eta integrazioa lortze aldera eginiko ahalegin handiengatik.
Alternatiba Arabako bozeramaile Josu Estarronak salatu egin du gaur Eusko Jaurlaritzak Euskal Herria-Palestina Sareak Tel Aviveko Maccabi saskibaloi taldearen bisitaren aurrean antolatutako hainbat protesta ekintza debekatu izana.
Israelgo gobernuak Gazako populazioaren aurka duela hiru hilabete burutu zuen eraso militar bortitzak milaka heriotz izan zituen ondorio bezala; eta, gainera, jada negargarria zen populazioaren egoera okertu zuen. Gure inguruko hedabideetako analista gehienek ia aho batez adierazi zuten hauteskunde israeldarrak zirela zergatia. Arrazoiak, ordea, bestelakoak dira; nahiz eta, ziur asko, Netanyahuren gobernuak argi izan eraso militar azkar batek bere alde egin zezakeela.
Alternatibako Mahai Internazionalistako bozeramaile Gonzalo Fernandezek bihar Bilbon egingo den manifestazioan parte hartzera deitu du Marokok Gdem Izik kanpamenduko ekintzaileei ezarritako epai gogorrak salatzeko. Bizkaiko saharar diasporak eta Euskadiko ordezkaritza sahararrak antolatu dute elkarretaratzea. “Gdem Izik-eko preso politikoei ezarritako zigorrak arbuiatzen ditugu oinarrizko berme legal eta judizialak betetzen ez dituztelako, EHUko irakasle Juan Soroeta bezalako nazioarteko behatzaileek aitortu duten bezalaxe; zilegitasun osoz bere herriaren autodeterminazio eskubidea eskatzen duen saharar herriaren kontrako epaiketa politikoa da beraz”.
Argitaratutako inkesta gehienen arabera, datorren otsailaren 17an, Ekuadorko herritarrek Rafael Correa lehendakari aukeratuko dute berriz ere, bigarren itzuli baten beharrik gabe. Hala, galdeketaren emaitzak egiaztatuz gero -eta zalantzetan egon daitezkeenen botoak sorpresarik eman ezean-, Correak eta Movimiento País-ek (Herri Mugimenduak) beste 4 urte izango dituzte bizitza duinaren sozialismoa delakoaren aldeko apustuan aurrera egiteko. Lehen urratsa, egun berean aukeratuko den Asanblada Nazionalean presentzia handia lortzea izango da.
Martinezek, alabaina, ez ditu CIU, ERC eta ICVk hitzartutako idatziaren “gabeziak” ahaztu nahi izan: “Batetik, Herrialde Katalanak bere osotasunean kanpoan utzi dituzte, Kataluniatik haratago doan errealitate nazionala izanik; eta bestetik, kapitalean eta herrien eskubideen ezeztapenean oinarritzen den Europar Batasunera jaso da inolako kritikarik gabe, eta Kataluniako gizartea horren inguruan hitza hartu gabe”.