Internazionalismoa

Iraultza Bolivartarraren aldeko mobilizazioa Gasteizen

Apirilak 24ean, Alternatiba Arabak Iraultza Bolivartarraren aldeko kontzentrazioa egin zuen Venezuelako eskuinaren indarkeriazko jokabidea salatzeko. "Eraso inperialistaren aurrean, Iraultza Bolivartarra!" lemapean, indarkeria bat-batean uzteko eskatu diote Caprilesi eta horregatik, iraultza Bolivartarrarekin elkartasuna adierazteko indarrak batzera deitu dute.



http://fastessaylb.com/essay-on-positive-thinking/

Alternatibako bozeramaile Luis Maria Salgadok kalera ateratzera dei egin du Alternatiba Arabak bihar asteazkena, hilak 24, Gasteizko Posta kalean Correos aurrean arratsaldeko 19:30etan deitutako kontzentrazioan parte hartzera "Eraso inperialistaren aurrean, iraultza Bolivartarra!" lemapean egingo dena. Salgadok salatu du Venezuelako eskuinaren indarkeriazko jokabidea eta horregatik, iraultza Bolivartarrarekin elkartasuna adierazteko indarrak batzera deitu du.



http://www.civil-comp.com/

Alternatibako bozeramaile Diana Urreak kalera ateratzera dei egin du Komite Internazionalistak eta Askapenak gaur, apirilak 19 Bilboko Plaza Biribilan arratsaldeko 20:00etan deitutako kontzentrazioan parte hartzera "Gora Venezuelako iraultza! Eraso inperialistarik ez!" lemapean egingo dena. Urreak gogor salatu du Venezuelako eskuinaren indarkeriazko jokabidea eta horregatik, iraultza Bolivartarrarekin elkartasuna adierazteko indarrak batzera deitu du.



http://serachandtop.com/good-college-application-essays/

Venezuelako eskuinak hainbeste porrot izan ditu hauteskundeetan, dagoeneko sua, pogrom-a eta balengan besterik ez du konfiantza. Izan ere, Henrique Caprilesen tropelek 2002an Chavezen kontra estatu kolpea egin zutenen gidoia jarraitzea erabaki du, kaleak odolez tindatuz.



Alternatibak Venezuelako ezkerrak zoriondu ditu sozialismoaren eraikuntzan lortutako garaipen berriarengatik

Alternatibako bozeramaile Diana Urreak  Venezuelako herria zoriondu du ezkerraren garaipen berriarengatik eta ondorengoa azpimarratu du: “garaipen hau eraikuntza sozialistaren prozesua bultzatzeko balio behar du, hamabost urtetik hona Venezuelako herritarrek buruan sartuta izan duten ideia”.



Alternatibak Marcha Patriotica mugimenduari bere babesa eskaini dio Kolonbiako berme politikoen eta bakearen defentsan

Alternatibako legebiltzarkide eta bozeramaile Diana Urrea, Kolonbiako Marcha Patriotica Mugimendu Politiko eta Sozialeko ordezkariekin elkartu da, Jorge Freitter-Florian Euskal Herriko tokiko arduradun eta Alberto Pinzon Sanchez, Alemanian erbesteraturiko medikua, elkartasun internazionalistaren loturak eraikitzeko eta martxa bera zein honek defendatzen dituen berme politikoak erakunde politiko gisa bultzatzeko.



Venezuela eta Latinoamerika une historikoan

Datorren igandean, apirilaren 14an, berriz ere izango dira presidentetzarako hauteskundeak Venezuelan, Hugo Chavez, azken 15 urteotan Amerikako herrien burujabetzaren eta euren arteko saretzearen aldeko borrokan ikur nabarmena izandakoaren heriotza dela eta. Dirudienez, eta galdeketa gehienek adierazten duten bezala, bere ondorengoa, Nicolas Maduro, izango da Errepublika Bolivartarraren gobernuburu datozen urteotan. Zentzu honetan, bai eskumak zein ezkerrak argi omen dute irabaziko dutela.



Marcha Patriótica "Proceso de Paz en Colombia" (Bilbo)

Marcharemos todos los colombianos/as el nueve de abril para exigir la salida política negociada al centenario conflicto que nos ha sido impuesto por la oligarquía colombiana, la defensa de los publico, las garantías políticas. El próximo 9 de abril tendrá un carácter especial. La marcha por la paz y la defensa de la público hará de este día una fecha de la memoria activa, que puede mirar de frente a Gaitán igual que a la esperanza de la solución política del conflicto.



Guatemala odolustuz

Eduardo Galeanok Las venas abiertas de América Latina (Latinoamerikako zain irekiak) idazkian aipatzen zituen lurralde honek bere historian pairatutako espoliazioa, inposaketa, kolonialismoa eta indarkeria; planetan izandako bortitzena konkistaren garaietatik. Horrela, Galeanok azaltzen zuen Latinoamerika, azken bost mende luzeetan, beti izan dela botere globalentzat ahalik eta etekinik handiena lortzeko erabilitako lurraldea, erabakitzeko ahalmenik eta burujabetzarik gabekoa, non pobrezia eta desberdintasun sozial handiak, nazioarteko egituran duen menpeko funtzioak eragindako alboko efektuak besterik ez direlarik. Zainak irekita dauzkan lurraldea beraz, gutxi batzuen mesederako odolusten ari dena.



Alternatibaren elkartasuna jaso du herri Kurduak Bilbon Kurdistango Kongresu Nazionaleko ordezkariekin eginiko bileran

Ordezkaritza kurdubatek elkarrizketa izan du Alternatibako ordezkariekin batera, herri kurduaren egungo egoera eta Abdullah Ocalanenadierazpen berriak irekiko dizkion aukerak azaltzeko.



Sindikatu edukia