Internazionalismoa

Urrea: "EAEren enbaxadek AHTaren euskal adarrak baino 1.000 aldiz gutxiago balio dute"

Alternatibako bozeramaile eta Euskal Herria Bilduko legebiltzarkide Diana Urreak Eusko Legebiltzarrean esandakoa Gorka Maneirok (UPyD) eginiko eskaeri erantzuten, honek EAEko enbaxadak ixteko eskatzeko mozioa egin baitu.



wife find fast best sex apps ios 10.2 matchups

Koalizioak adierazpen instituzionala onartzea proposatu du, Eusko Legebiltzarrak Chavezen heriotza dela-eta dolumina adierazi eta justiziaren eta berdintasunaren aldeko haren lana aitor dezan.



http://www.feuerwehr-blaibach.de/

Alternatiban atsekabez hartu dugu Hugo Chavez Frias herrien eta jazarritako pertsonen eskubideen defentsan borrokalari nekaezinaren heriotza. Hamalau urtean Venezuelako Errepublika Bolivartarraren Gobernuan eginiko lana aitortzekoa da, ez bakarrik bere herriak izandako aurrerapen handiarengatik, baizik eta Ertamerika eta Hegoamerikako herrien emantzipazioa, elkarlana eta integrazioa lortze aldera eginiko ahalegin handiengatik.



http://cheapessaysbe.com/fast-essay/

Alternatiba Arabako bozeramaile Josu Estarronak salatu egin du gaur Eusko Jaurlaritzak Euskal Herria-Palestina Sareak Tel Aviveko Maccabi saskibaloi taldearen bisitaren aurrean antolatutako hainbat protesta ekintza debekatu izana.



Israel: lehengo lepotik burua

Israelgo gobernuak Gazako populazioaren aurka duela hiru hilabete burutu zuen eraso militar bortitzak milaka heriotz izan zituen ondorio bezala; eta, gainera, jada negargarria zen populazioaren egoera okertu zuen. Gure inguruko hedabideetako analista gehienek ia aho batez adierazi zuten hauteskunde israeldarrak zirela zergatia. Arrazoiak, ordea, bestelakoak dira; nahiz eta, ziur asko, Netanyahuren gobernuak argi izan eraso militar azkar batek bere alde egin zezakeela.



Alternatibak Gdem Izik-eko ekintzaile saharauien kontrako zigorrak salatzeko Bilbon egingo den manifestazioan parte hartzera deitu du

Alternatibako Mahai Internazionalistako bozeramaile Gonzalo Fernandezek bihar Bilbon egingo den manifestazioan parte hartzera deitu du Marokok Gdem Izik kanpamenduko ekintzaileei ezarritako epai gogorrak salatzeko. Bizkaiko saharar diasporak eta Euskadiko ordezkaritza sahararrak antolatu dute elkarretaratzea. “Gdem Izik-eko preso politikoei ezarritako zigorrak arbuiatzen ditugu oinarrizko berme legal eta judizialak betetzen ez dituztelako, EHUko irakasle Juan Soroeta bezalako nazioarteko behatzaileek aitortu duten bezalaxe; zilegitasun osoz bere herriaren autodeterminazio eskubidea eskatzen duen saharar herriaren kontrako epaiketa politikoa da beraz”.



Ekuadorren, Bizitza Duina helburu

Argitaratutako inkesta gehienen arabera, datorren otsailaren 17an, Ekuadorko herritarrek Rafael Correa lehendakari aukeratuko dute berriz ere, bigarren itzuli baten beharrik gabe. Hala, galdeketaren emaitzak egiaztatuz gero -eta zalantzetan egon daitezkeenen botoak sorpresarik eman ezean-, Correak eta Movimiento País-ek (Herri Mugimenduak) beste 4 urte izango dituzte bizitza duinaren sozialismoa delakoaren aldeko apustuan aurrera egiteko. Lehen urratsa, egun berean aukeratuko den Asanblada Nazionalean presentzia handia lortzea izango da.



Alternatibak Kataluniako Parlamentua zoriondu eta alderdiak estatuaren aurrean desobeditzera deitu ditu

Martinezek, alabaina, ez ditu CIU, ERC eta ICVk hitzartutako idatziaren “gabeziak” ahaztu nahi izan: “Batetik, Herrialde Katalanak bere osotasunean kanpoan utzi dituzte, Kataluniatik haratago doan errealitate nazionala izanik; eta bestetik, kapitalean eta herrien eskubideen ezeztapenean oinarritzen den Europar Batasunera jaso da inolako kritikarik gabe, eta Kataluniako gizartea horren inguruan hitza hartu gabe”.



Ipar Irlandara zubiak igaroz

Berradiskidetze zubiak eraikiz” proiektutik urte bete igarota, sentsibilitate ezberdinetako gazteek osatutako talde batek Belfastera egin zuen bidaia Lokarrirekin joan zen azaroaren 28tik abenduaren 2ra. Zehazki, Lokarrik proiektuaren aurkezpenean azaldu zuen bezala, Euskadiko Gazteria Sozialistak, Gazte Abertzaleak, Ezker abertzalea, EGI eta Alternatibako kideek hartu zuten parte esperientzian, Lokarriko bi pertsonekin batera.



Sindikatu edukia