Internazionalismoa

Alternatibak Hugo Chavez zoriondu du bozak irabazteagatik eta Venezuelako herriak desinformazioa gainditu duela goretsi du

Mahai Internazionalistatik, halaber, garaipena “ohartarazpena” izan dadila espero dute, Amerikan zein Europan: “Masa komunikabideak munduan zehar prozesu burujabeen inguruan desinformatzeko joera badute ere, krisi garai honetan, herritarrek ondo dakite bereizten zeintzuk diren gure bizitzak hobetzeko asmoz sortutako aldizkatzek eta zeintzuk doazen merkatuen eta transnazionalen eskutik, bidegabekeriara eta eredu jasangaitzak proposatzera”.



http://www.nxtranet.com/

 

 

Garrantzitsua da esatea, eztabaidatu ahal izateaz gain, beharrezkoa dela, baita kritikak egitea ere. Izan ere, Venezuela borborrean dagoen kontinente baten parte garrantzitsu bat da. Bertan hainbat saiakera egiten dira paradigma eta proposamen politiko berriekin; kontraenez, mugaz, aurrera eta atzerapausoz beterikoak, baina batez ere, aberastsunez, aniztasunez eta politikaz beteak.


essay my mother english

Iberdrolaren ohiko jardueren zati bat besterik ez dugu birpasatu baina, non da zibismoa guzti honetan? Elkartasun, etika zein justizia gabezia baino ez dugu ikusten. Onartezina deritzogu halako jokabideak saritzeari. Guztiz lotsagarria da pertsonen aurkako hainbeste zapalkuntzen errudunei saria ematea eta, horregatik, Bilbotar Ospetsu titulua ken diezaiotela aldarrikatuko dugu behin eta berriro, gero eta ozenago.



http://essaytop.technology/

2.0 kolpe sorta berria oso errotuta dago Amerikan. Joan den astean, Paraguaiko presidentea bere kargutik kendu zuten epaiketa politiko baten ostean, jardunerako ezintasuna agerian utzi duen agintaria kargua lagatzera behartzeko konstituzioak dakarren legean oinarrituz. Ildo honetatik, testuinguru legala eman nahi izan zioten zilegitasunik eta demokraziarik gabeko ekintzari, zeinetan herritarrek emandako babesa zuen presidentea paretik kendu zuten epaiketa sumario baten bitartez, bere defentsarako bi orduko tartea besterik eman gabe, behar bezala prestatzeko inolako modurik gabe, akusazioa hain larria izan arren. Kolpearen azken helburua: kontinenteko oligarkiarik atzerakoienetako batek azken urteotan garatzen hasiak ziren eraldaketa lotsatiak geldiaraztea, eta ezkerrak 2013ko hauteskunde presidentzialetara indartsu azaltzea ekiditea.



Euskal Herria Bildu Syrizarekin bat

Ekainaren 17an Greziako herriak hautes-ontziekin hitzordua daukala kontuan izanda, Euskal Herria Bilduk bere babesa azaldu nahi die Syriza-ri eta erreskatearen akordioa zalantzan jarri eta nazioarteko finantza botereek bahituta duten burujabetza nazionala greziarrei itzuli nahi dien eta hori bernegoziatzea nahi duten Greziako ezkerreko alderdiei. Krisi sistemikoaren erantzuleek sinetsarazi nahi digute euroaren etorkizuna jokatzen dela Grezian, baina egiaz jokoan dagoena da herrien burujabetza eta herritarren erabakitzeko gaitasuna, bai Greziakoa eta bai Europakoena.



Greziaren duintasuna bestelako Europarako

Ekainaren 17an hauteskunde orokorrak izango dira Grezian. Prozesua bereziki garrantzitsua izango da Europarentzat, baina baita Europako ezker osoarentzat ere. Izan ere, finantzen merkatuaren eztandaz geroztik, mugimendu sozialen eta alderdi politikoen erresistentziaren zein erantzun sendoez gain, honakoa aukera ezin hobea izango da Merkelen estrategia ultraliberalari, NDFari eta haiek sortutako proiektu europarrari zuzenean aurre egiteko. Ezkertiar guztiok itxaropenez ikusten dugu Grezia, eta bereziki hauteskundeak irabaz ditzakeen Syriza ezkerreko koalizioa, batez ere EBren xantaiaren aurka agertu delako.



Alternatibak YPFren nazionalizazioa txalotu eta Argentinaren modura herritarrentzat estrategikoak diren sektoreak berreskuratzearen alde egin du

Argentinako Gobernuak YPF enpresa nazionalizatu izana txalotu du gaur Alternatibako Mahai Internazionalistak, orain arte kontrola zuen REPSOLek “herrialde demokratiko orotan enpresa guztiek bete behar dituen helburu sozialak sistematikoki  bete ez dituelako”. Alternatibatik esan dutenez, “bazen garaia enpresa transnazionalek eta haien aginduetara dauden gobernuek abiatutako kolonizazio fase berria geldiarazteko, haien enpresen onurak herritarren ongizatearekin nahasten dituztelako, etekinak beste ezeren gainetik lehenetsita”.



Alternatibak Bilboko Adierazpen Internazionalista aurkeztu du jardunaldien itxieran

Bilboko Adierazpen Internazionalista: Europako eta Ameriketako herrien arteko Aliantzak Sustatzen



Alternatibak bere I. Jardunaldi Internazionalistak, “Europako eta Ameriketako ezkerrak” aurkezten ditu alderdiaren hirugarren urtemugan

Alternatibak, 2008ko abenduan sortu zenetik, gaur hirugarren urtemuga bete da, bere izaera internazionalista indartzearen alde egin du pairatzen dugun krisi sistemikoaren aurkako beharrezkotzat dugun elementu gisa. Gure hastapenetatik esan dugunez, egitura aldaketa, iraultza; internazionala izango da, edo ez da izango. Hala, pertsona eta herri bakoitzaren burujabetzea besteen emantzipazioaren menpe dago, guztioi kalte egiten digun statu quoa garaitzearen menpe, pobrezia, desberdintasuna, murrizketak eta eskubide urraketak besterik ez dakarren egoera gainditzetik etorriko da.



Bideo elkarrizketa Gorka Oruetarekin Palestinako egoeraren inguruan: Okupazioa, BDS kanpaina, estatu izateko eskaera...

AlternaTB-k Gorka Orueta elkarrizketatu du Palestinan izan berri duen egonaldiaz, okupazioa, Palestinako estatua sortzeko ahaleginaz eta BDS (boikot, desinbertsioa eta



Sindikatu edukia