Internazionalismoa

Duintasun martxen ondoren

Iparraldetik hegoaldera, ekialdetik mendebaldera, martxari zutabeek osaturiko hiru eguneko ibilaldiekin bat eginez bostehun mila manifestari elkartu ginen Madrilen. Zoritxarrez, aurten ere, nik estimu dudan euskal hedabidetan ia aipamenik ez.  Ogia, lana eta etxebizitza, hiru aldarri horiek ardatz, beste aldarrikapen oihukatu genituen, horien artean, herri eta nazioen erabaki eskubidea ere.



http://fastessaylb.com/

Euskal Herrian zein Katalunian martxan diren autodeterminazio prozesuenganako aitortza eta babes ageriagoa gustatuko litzaigukeen arren, aipatutako helburu horiekin bat egiten du EH Bilduk. Helburu horiek lortzeko bidearekin era bat gatoz, argi utzita Euskal Herriko eragile sozial, sindikal eta politikoak izango direla horiek lortzeko moduak, bideak eta denborak erabakiko dituztenak.



roger and me discussion questions

Espainiako gobernuak Askapenaren internazionalismoa kriminalizatu nahi du, helburu argiekin: ezker iraultzailearen balioak eta, beraz, Euskal Herriarentzat eta Euskal Herritik eginiko internazionalismoa zigortzea.



bustelle youtube ïc

Espainiako Gobernuko Barne Ministerioari Hassanna Aalia-ri asilo politikoa ematea eskatzen diogu, egindako nazioarteko babes eskakizuna onartuz. Izan ere, bere herrira itzuliz gero, gogortasunez zigortua izango da agintari okupatzaile marokoarren eskutik eta bizitza osoan ez da berriz ere espetxetik aterako. Hassanna ekintzaile politiko bat delako, nazioartean aitortua, eta herri sahararren autodeterminazio eskubidearen alde era baketsuan borrokatzen duelako.



Alternatibak Greziako herriaren garaipena ospatu du beldurraren propaganda eta Troikaren austerizidioaren aurrean

 

Syrizak Troikaren presioen gainetik irabazi du, Berlin eta Bruselatik jaurti duten propaganda beldurgarriaren gainetik. Oker uste zuten austerizidioaren bidez dagoeneko pobreziara kondenatu duten herria are gehiago pobretzera kondenatzearekin mehatxatu zezaketenik. Merkatuek ez dute kontuan izan ezer galtzerik ez duenak inolako beldurrik ez duela.



Diana Urrea "Hassannak errefuxiatu politiko gisa hartzeko baldintza guztiak betetzen ditu eta Marokora itzultzekotan bere bizitza arriskuan egongo da"

Bere egoera larriaz asaldaturik, Bakea eta Askatasuna Mendebaldeko Saharan Taldeartekoa presaz bildu da gaur Legebiltzarrean, EH Bilduk hala eskatu ostean, eta koalizioaren proposamena aintzat hartuz, Espainiako Barne Ministerioari eskatu dio Hassanna Aaliari dagokion babes politiko eskubidea onartu dezala, "Marokora itzuliko balitz, bizi osoko espetxe zigorra bete beharko lukeelako, saharar herriaren eskubideen alde modu baketsuan aritzeagatik", Diana Urreak ohartarazi duenez. 



Syrizak Greziaren burujabetza eta demokrazia ordezkartzen du

Datorren urtarrilaren 25ean, hauteskundeak egingo dira behingoz Grezian. Europako ezkerraren interesa piztu duten hauteskundeak, Syrizak garaipena lortzeko aukera errealak dituelako. Elite ekonomiko eta politikoek ere egiazkotzat jotzen dituzten aukerak, eta horregatik FMIrekin eta Alemaniako Gobernuarekin batera, euren mehatxu eta estortsioa gora doaz, Greziako herriaren balizko erabakien aurrean.


Palestinaren aldeko elkartasuna sakontzeko EHBilduren proposamena

Euskal Herria eta Palestina arteko elkartasun haria aspaldikoa da. Gure herriak oso une eta egoera ezberdinetan bat egin du Palestinako herriak eraman duen borrokarekin. Palestinarren oinarrizko eskubideak, zibil eta politikoak, norbanakoenak zein kolektiboak, zapaltzen ditu Israelek Palestina okupatuan garatu duen politikak. Gazaren aurkako blokeoa, alde batetik, eta kolonizazioa, bestetik, guztiz jasangaitza den egoeraren adierazle dira.



EHBilduk bere babesa eta atxikimendua adierazi dio Kolonbiako bake prozesuaren aldeko konferentziari

Horretaz gain euskaldun eta kolonbiarrak azken hamarkada luzeetan gatazka amaigabean bizi izanak batu gaitu. Bi herriotan erro historiko eta politikoak dituen biolentzia bizi izan dugu, eta orain oso gutxi arte, bi herrioi gatazkan bizitzera kondenatuak izango bagina bezala tratatu izan gaituzte.



Alternatibak Kolonbiako bake elkarrizketak berriz abiatzeko eskatu die bi aldeei

Alternatibatik alde bien arteko elkarrizketei berrekin eta helburuetan sakontzeko dei egiten diegu, Kolonbiako herriak aspaldi duen gogoari bidea irekitzeko, alegia, bake iraunkorra lortzea, mina nagusi izan den garai luzeari amaiera emateko. Hala, Urreak Kolonbiako gobernuaren eta FARC-EPren arteko erasoen etenaldia eskatu du, Habanako mahaira buelta daitezela eta bakea lortzeko aukera paregabe hau galarazi ez dezatela.



Sindikatu edukia