Internazionalismoa

Frankismoaren aurkako militante eta iraultzaile historiko Miguel Romerori agurra

Atzo, militante antifrankista eta iraultzaile historiko Miguel Romerok utzi gintuen, Moro ezizenarekin ezagutua. Azken urteak minbiziaren kontra borrokan eman ditu, baina beti ere, bere konpromiso politikoari bizkarra eman gabe VientoSur aldizkariaren buru gisa; ezinbesteko eta erreferentziazko publikazio politikoa, mundua ezkerraren ezkerretik aldatzeko ametsa dugunontzat. Miguel Romero Euskal Herriaren lagun izan dugu, euskal gatazkaren bidezko konponbidea defendatu ez ezik, LKI-ko aspaldiko kideekin harremana estua mantendu zuelako. 



more

Alternatiban, beste ezaugarri askoren artean, munduko ezkerra eraldatzeko borroka internazionalista ere izan behar duelaren uste sendoa daukagu. Horregatik, elkartasun internazionalista horri jarraituz, eta tamalez borroka guztietan egotea posible ez zaigun heinean, gure babesa eman nahi izan diegu munduko bi herrialde oso desberdinetan dauden proiektuei (Txiapaseko komunitatea indigenak eta Palestinako Emakumeen Batzarra), baina azken batean, borroka berdinean ari direnak; herri baten eskubideen aldeko borrokan:



http://bethany-beach.com/

Alternatibako kide eta EHBildu taldeko legebiltzarkide Diana Urrearen parte-hartzea, Rosa Cándida Alas Las Vueltas udalerriko alkatesaren agerraldiaren harira, El Salvadorreko FMNLren lehen legealdiko esperientzian oinarrituz, zein metodologia izan daitekeen aproposa komunitatearekin memoria historikoa lantzeko orduan azaltzeko.



http://serachandtop.com/

Nazioarteko lankidetzaz aritzean, ezinbestekoa da gizarte-mugimenduen eginkizuna nabarmentzea, emantzipazio-logiketarako funtsezko elementu baitira. Izan ere, mugimendu horiek prefiguratu eta defendatzen dituzte ekitatean, horizontaltasunean eta desberdinen arteko artikulazioan oinarritutako demokrazia parte-hartzailerako formula berriak. 



Alternatibak Igor Urrutikoetxea bezalako militante internazionalistaren galera deitoratzen du

LABeko Nazioarteko Harremanen idazkari Igor Urrutikoetxea Brasilen zendu berri dela jakin ostean, Alternatibatik uste dugu internazionalismoak dolu eguna duela gaurkoa, herrien duintasunaren eta elkartasun internazionalistaren aldeko borrokalari nekaezinaren galerarengatik.



Gipuzkoako ordezkariak desagertutako sahararren gorpuzkinak beren senideei itzultzeko ekitaldian

Alternatibako kide eta Gizarte Politikako Diputatu, Ander Rodriguez eta Donostiako Udaleko Kooperazio zinegotzi, Jon Albizu Mendebaldeko Saharara joan dira, pasa den ekainean bi hilobi komunetan aurkitutako zortzi saharar gorpuzkinak idetifikatu ostean, haien familiakideei bueltatzeko ekitaldian parte hartzera.



Elkartasun topaketak (Lemoa)

Datorren larunbatean elkartasun topaketak izango dira Lemoan.



Kultur Alternatibak hitzaldiak antolatu ditu bihartik Bilbon eta Gasteizen Kanarietako ezker subiranistako ordezkariekin

Kutur Alternatibak Kanarietako ezker subiranistaren ibilbidea ezagutzeko jardunaldiak egingo ditu, bihar Bilbon eta larunbatean Gasteizen. Horretarako, Kanariar Uharteetan gero eta babes gehiago duen mugimenduko ordezkari sozial eta politikoak izango ditugu Bilbon. 



Alternatiba Bartzelonan dago, ANCk eta CUPek gonbidatuta, Diadaren ekitaldi desberdinetan parte hartzeko

Legebiltzarkideak gogorarazi duenez, Alternatibaren subiranotasunaren eta erabakitzeko askatasunaren aldeko apustua egiten du: “herritarren gehiengo batek, Euskal Herrian zein Herrialde Katalanetan, gure borondatearekin eta oztoporik gabe, gure etorkizuna erabakitzeko nahia partekatzen dugu”. Aldi berean, CUP bezalako indar politikoekin, Diada egunean Alternatiba ekitaldi desberdinetan parte hartzera gonbidatu duena, “komunean dugu eraikuntza nazionala eta soziala batera garatzeko helburua, borroka bat bestearen gainetik lehenetsi gabe”.



Elkarretaratze jendetsua Bilbon nekazari kolonbiarrekin elkartasunean

 
Dozenaka lagun atera dira gaur kalera Kolonbiako nekazarien lanuztearekin elkartasuna adierazteko, Bilboko Kolonbiako kontsulatuaren aurrean eginiko elkarretaratzean. Euskal Herriko Marcha Patrioticak eginiko deialdira erakunde ugarik erantzun diote. Alternatibak ordezkaritza zabala izan du, besteak beste, Oskar Matute eta Diana Urrea legebiltzarkideak; Amaia Agirresarobe eta Asier Vega batzarkideak eta Ana Etxarte Bilboko zinegotzia izan dira bertan, Alternatibako Mahai Internazionalistako militante askorekin batera. LAB, Askapena, Komite Internazionalistak eta Sortuko kideak ere bertaratu dira. Elkartasun mezuak eta Gobernuaren aurkako oihuak izan dira nagusi protestak iraun duen ordu osoan.


Sindikatu edukia