Lana

Juan Puerto: «Idigorasekin-eta ohartu nintzen izan zaitezkeela komunista eta abertzalea»

Alternatiba alderdiak Juan Puerto Morcillo militante komunistari buruzko dokumental bat egin du, eta udalerri batzuetan emanaldiak eskaintzen hasiko da; lehen saioa, Gasteizen, hilaren 13an. Espainian jaio zen Puerto (Calamonte, Extremadura; 78 urte), baina 22 urte zituenetik Bilbon bizi da. Alternatiban dabil egun.



Alternatibak zaintza sektoraren egoera aztertuko du Bizkaiko erresidentzietako greba hizpide

Hurrengo azaroaren 22an, asteartea, 18:30etatik aurrera Alternatibak hitzaldi irekia antolatu du bere Bilboko egoitzan (Casilla plaza 6, behealdea) zaintza lanaren, ikusezintasun egoera iraunkorrean eta feminizatua dagoen sektorea, egoera larria aztertzeko. Bizkaiko nagusientzako erresidentzia eta eguneko zentroetako langileen greba da gaia berriro ere mahai gainean jarri duena.



Azken sententziek foru langileengan izango duten eragina zehaztu dezan eskatu diogu Arabako Foru Aldundiari

Bestalde, EH Bildu Arabak datorren Enplegu Publikoaren Eskaintzan ere eragina izango duela gogoratu du. Izan ere, bitarteko kontratua dutenek eta kargua utzi behar dutenek ere kalte-ordaina kobratzeko eskubidea dute. “Sententzia hauek guztiek EH Bilduk salatu dituen enplegu publikoaren prekarizazioa eta erakunde publikoen praktika txarrekin bat gin dute”, esan du Alternatibako kide eta EH Bilduko batzarkideak, Luis Salgadok.



EHBilduk arrantzu ministroaren urgentziazko agerraldia eskatu du Frantziako estatuarekin adostutako akordioen berri eman dezan

 

Diputatu subiranistaren arabera, Espainiako gobernuak “alde bakarrez” eta “azkarregi” hartu du erabakia. Bere esanetan, “Tejerina andreak ez du aldez aurretik sektorearekin hitz egin”. Matutek gogoratu duenez, arrantzaleek ez dute kanpaina honetan zegokien arrain kopurua harrapatu eta beraz, “1.200 tona hegaluze ehizatu gabe geratu dira Espainiako gobernuaren erabakiz”.



EAJk eta PSOEk ontzat eman dute Guggenheimeko hezitzaileen kaleratzea lan baldintza duinak eskatzeagatik

EAJk eta PSOEk ontzat eman dute gaurko Osoko Bilkuran Guggenheim-ek hezitzaileak kaleratzeko hartutako erabakia. Hau da, ontzat eman dute 18 langile kaleratzea eta 6 lanpostu deuseztatzea. Aipatutako hiru alderdiek argi utzi dute Udalbatzarrean langileen kontrako euren jarrera EH Bilduk, Udalberrik eta Goazenek batera gai honen inguruan aurkeztutako mozioaren aurrean.



Elkarrizketa Euskadi Irratian "Joxe Iriarte, Bikilaren, Kamaradak"

Euskadi Irratian Alternatibako kide Joxe Iriarte Bikilari eginiko elkarrizketa bere azken eleberriaren inguruan: "Fikzioa idatzi du Bikilak, benetako kamaraden garaiak gogoan hartuta. Sei kamarada protagonista. Kamarada izanak...".



Prekarietateraen kontrako 800 kilometroko lasterketa, Bilbotik Bartzelonara

Dozenaka eragile sozial, sindikal eta politikoek (tartean Alternatiba eta EH Bildu) babesa eman diote gaur aurkeztutako Correscales 2016 ekimenari, otsailaren 18tik 22ra bitarte, korrika 800 kilometro egingo dituena Bilbotik Bartzelonaraino prekarietatea salatu eta elkartasuna zalabaltzeko asmoz.



Alba Fatuarte: "Prekarietate egoeran daude zaintzan aritzen diren pertsonak"

Gure kide eta EH Bildu Bildoko zinegotzi Alba Fatuarteren hitzartzea azken udalbatzan, Veronica del Carmen langilearen heriotzaren harira, paperik izan gabe baldintza txarretan lan egiten zuen etxean hil baitzen eta, horregatik, Udal gobernuari Osalan erakundearen ikerketa eskatzeko proposamena eraman du koalizioak.



Aernnovak diru publiko asko jaso du eta Jaurlaritzak ardura argia du, beraz, lanpostu guztien defentsan

Aernnovak Berantevillan duen faktoriatik 150 langile kaleratzeko asmoaren berri eman duela eta, EH Bilduk babes osoa adierazi dio gaur bertako langileen batzordeari eta egoera horren konponbidean dagokion ardurari heldu diezaiola eskatu dio Jaurlaritzari, 1994az geroztik enpresa horrek (Gamesa Aeronauticak lehen, Aernnovak orain) laguntza publiko handiak jaso dituelako. Enpresaren mehatxupean dauden langileen egoera aztertu eta euren etorkizun laborala ziurtatzeari begira, Belen Arrondo legebiltzarkidea, Aitor Miguel Gasteizko zinegotzia eta Luis Maria Salgado Arabako batzarkidea -Alternatibako kideak azken biak- Aernnovako komitearekin batzartu dira, “konponbideak elkarlanaren bidetik iritsiko direlako”, Arrondok adierazi duenez.



Sindikatu edukia