Lana

Cegasako langileak ez dituela defendatu leporatu dio EH Bilduk Arabako Foru Aldundiari

“Arabako Foru Aldundiak bere egin beharrak alde batera utzi ditu eta Araban enplegua defendatzeko interesik ez du adierazi. Bestela, Lan Ikuskaritzak egindako txostena ezagutu bezain pronto LEE bertan behera uzteko eskaera egingo lioke enpresari edo ordezko bat bilatuko luke”, azpimarratu du Luis Salgadok, Alternatibako kide eta Arabako Biltzar Nagusietako EH Bilduko biltzarkideak.



Ezkerraldearen berpizte sozioekonomikoaren dinamikan euskal instituzioen inplikazio aktiboa ezinbestekoa da

Ezkerraldea eskualdeak ezaugarri bereziak ditu. Euskal industrializazioaren sehaska izan zen eta ondorioz XIX eta XX mendeetan aldaketa azkar eta bortitzak bizi izan zituen. Industriak sortutako aberastasuna beste tokietara joaten zen bitartean, Ezkerraldean pairatzen ziren garapen eredu desorekatu baten ondorio latzak: hondamendi ekologikoa, hirigintza kaotikoa, lan zapalkuntza...



Ander Rodriguez: "Lanbide ez da lana aurkitzeko tresna eraginkorra"

Gizarte Politikako diputatua ere denak salatu du Lanbide ez dela "lana aurkitzeko tresna eraginkorra" eta gaineratu du Euskadin gauzatzen diren kontratuen %2an baino gutxiagoetan bakarrik bitarteko dela Lanbide. 



Matute: "Prekarietatea eta esplotazioa bultzatzen dituen ereduaren aurrean, bestelako oinarrien gainean eraikitako eredua proposatzen dugu"

Euskal Herriko eraikuntza politikoak gizarte kritikoa behar du, krisia eragin zutenek lapurtu dizkiguten eskubide sozial eta laboralak berreskuratzeko borroka egingo duena kalean, lanean eta instituzioetan. Aldarrikatzen ditugunak ez dira pribilegioak, eskubideak eta duintasuna berreskuratzeaz hitz egiten ari gara.



Ander Rodriguez: "Langile klase antolatua behar dugu, eta instituzioek haren eskubideak bermatzeko tresna izan behar dute"

Gizarte Politikako diputatu eta Alternatibako kide Ander Rodríguezen hitzetan, "Diputazioa bihurtu dugu lan prekarietatearen aurkako borrokarako tresna legegintzaldi honetan, eta hemen atzean dugun eraikina, hau da, Gizarte Politikako Departamentuarena, sinbolo bezala jarri nahi dugu. Egoitzetako gatazkan, langileen ondoan izan delako. Bereziki prekarizatuta eta feminizatuta dagoen sektorean, milaka emakume zaintzailek bere alboan izan gaituztelako".



Gipuzkoako Aldundiak Etxeko Laguntza Zerbitzua merkatzea eta beste kolektibo batzuetara zabaltzea proposatu du

Foru arduradunaren iritziz, “egindako azterketak emaitza kezkagarriak erakusten ditu eta, beraz, Etxeko Laguntza Zerbitzuaren ikuspegiari, edukiari eta finantzaketari buruzko erakundeen arteko beste akordio bat adostu beharko litzateke, erabiltzaile kopuruaren jaitsiera geldiarazteko eta zerbitzuaren eraginkortasuna familia inguruneko zaintzarako sistemaren barruan hobetzeko”.



Gehiegikeriak saihesteko obra publikoetan terminalak jartzeko eskatu du EHBilduk

Ana Etxarte zinegotziak azpimarratu du lan eskubideen urraketa eta lan baldintza prekarioak “eguneroko ogia” bilakatu direla herri lan gehienetan. Ezkerreko zinegotziak gogoratu du gaur prentsak jasotzen duen Autzaganeko tuneletako salaketa, San Mames berriaren eraikuntzan egon zena edota Super Portu handitzeko lanetan gertaturikoa. “Hauek guztiak enpresa erakitzaileek egiten dituzten urraketen adibide garbiak dira, sindikatuek behin eta berriro salatzen dutenez”, adierazi du Etxartek.



Catari Basauriko lantegiaren irekiera exijitzeko Alternatibak bat egiten du Edesako langileriak deitutako mobilizazioarekin

Vegak, esleipendunaren eskaintzak Basauriko Edesa berriro martxan jartzeko konpromisoa barne hartzen zuela azpimarratu du, hala nola, lanpostu kopuru zehatz baten mantentzea. Horrela, "Catari bere konpromisoak betetzeko exijitzearen ardura hiru instituzio eskudunen eskuetan dagoela" baieztatu du eta aldi berean, "eragile politiko zein sindikal guztien eskuetan Edesako langileriarekin batera haien etorkizunaren alde borroka egitea ere".



Etxarte: "Udalari eskatu diogu ostrukaren politika baztertu, eta Deustuko Kanaleko obretan lan baldintza duinak berma ditzala"

Ana Etxarte Alternatibako kide eta EHBilduren zinegotziak adierazpen hauek egin ditu San Mamesen azpikontratatutako enpresa batek bere sei langileei lan-hitzarmenean adostutakoa baino gutxiago ordaindu izanagatik ordaindu dien kalte-ordaina ezagutu ostean. “Honela, sindikatuek hileetan zehar salatutakoa egiaztatuta gelditzen da.



AHTren obren inguruko salaketak ez ikertzea eta langileen segurtasuna arriskuan jartzea egotzi dio EHBilduk Lan Ikuskaritzari

EH Bilduk Abiadura Handiko Trenaren (AHT) obretan lan arloko araudia benetan betetzen den ez kontrolatzea leporatu dio gaur Lan Ikuskaritzari. Arri Zulaikak eta Oskar Matutek salatu dutenez, "antza, AHT ukitu ezina da eta bertan ari diren enpresek edozer egin dezakete, nahi dutena, proiektu horri dagozkion salaketen aurrean Ikuskaritzak bestaldera begiratzen duelako. Gure iritziz, hori onartezina da langileen eskubideak ez ezik, euren bizitzak ere jokoan daudelako. Finean, EAJ enpresa gutxi batzuen interes ekonomikoak langileen bizitzaren gainetik jartzen ari da, eta hori lotsagarria da".



Sindikatu edukia