Lana

Gipuzkoako Aldundiak Etxeko Laguntza Zerbitzua merkatzea eta beste kolektibo batzuetara zabaltzea proposatu du

Foru arduradunaren iritziz, “egindako azterketak emaitza kezkagarriak erakusten ditu eta, beraz, Etxeko Laguntza Zerbitzuaren ikuspegiari, edukiari eta finantzaketari buruzko erakundeen arteko beste akordio bat adostu beharko litzateke, erabiltzaile kopuruaren jaitsiera geldiarazteko eta zerbitzuaren eraginkortasuna familia inguruneko zaintzarako sistemaren barruan hobetzeko”.



Gehiegikeriak saihesteko obra publikoetan terminalak jartzeko eskatu du EHBilduk

Ana Etxarte zinegotziak azpimarratu du lan eskubideen urraketa eta lan baldintza prekarioak “eguneroko ogia” bilakatu direla herri lan gehienetan. Ezkerreko zinegotziak gogoratu du gaur prentsak jasotzen duen Autzaganeko tuneletako salaketa, San Mames berriaren eraikuntzan egon zena edota Super Portu handitzeko lanetan gertaturikoa. “Hauek guztiak enpresa erakitzaileek egiten dituzten urraketen adibide garbiak dira, sindikatuek behin eta berriro salatzen dutenez”, adierazi du Etxartek.



Catari Basauriko lantegiaren irekiera exijitzeko Alternatibak bat egiten du Edesako langileriak deitutako mobilizazioarekin

Vegak, esleipendunaren eskaintzak Basauriko Edesa berriro martxan jartzeko konpromisoa barne hartzen zuela azpimarratu du, hala nola, lanpostu kopuru zehatz baten mantentzea. Horrela, "Catari bere konpromisoak betetzeko exijitzearen ardura hiru instituzio eskudunen eskuetan dagoela" baieztatu du eta aldi berean, "eragile politiko zein sindikal guztien eskuetan Edesako langileriarekin batera haien etorkizunaren alde borroka egitea ere".



Etxarte: "Udalari eskatu diogu ostrukaren politika baztertu, eta Deustuko Kanaleko obretan lan baldintza duinak berma ditzala"

Ana Etxarte Alternatibako kide eta EHBilduren zinegotziak adierazpen hauek egin ditu San Mamesen azpikontratatutako enpresa batek bere sei langileei lan-hitzarmenean adostutakoa baino gutxiago ordaindu izanagatik ordaindu dien kalte-ordaina ezagutu ostean. “Honela, sindikatuek hileetan zehar salatutakoa egiaztatuta gelditzen da.



AHTren obren inguruko salaketak ez ikertzea eta langileen segurtasuna arriskuan jartzea egotzi dio EHBilduk Lan Ikuskaritzari

EH Bilduk Abiadura Handiko Trenaren (AHT) obretan lan arloko araudia benetan betetzen den ez kontrolatzea leporatu dio gaur Lan Ikuskaritzari. Arri Zulaikak eta Oskar Matutek salatu dutenez, "antza, AHT ukitu ezina da eta bertan ari diren enpresek edozer egin dezakete, nahi dutena, proiektu horri dagozkion salaketen aurrean Ikuskaritzak bestaldera begiratzen duelako. Gure iritziz, hori onartezina da langileen eskubideak ez ezik, euren bizitzak ere jokoan daudelako. Finean, EAJ enpresa gutxi batzuen interes ekonomikoak langileen bizitzaren gainetik jartzen ari da, eta hori lotsagarria da".



Alternatibak maiatzaren lehenean lan harreman eredu propioa eraikitzeko “guztia aldatzeko subiranotasun osoa” aldarrikatzera deitu du

Maiatzaren lehenaren bezperan, Alternatibatik egun honetarako Euskal Herriko eragile sindikalek deitutako mobilizazioekin, zein pertsonen duintasunaren eta herri-klaseen eskubideen kontrako erasoei aurre egiten dieten bestelako borrokekin bat egitera deitu nahi ditugu herritarrak. Batzuek ‘krisi’ hitza erabiltzen badute ere, ezkerretik bere benetako izena erabiltzen dute; lapurreta. Maula edo lapurreta  hau urtetan eta urtetan sufritu ostean, eguneko egoerak errudun zehatzak dituela argi izan behar dugu.



Arabako Biltzar Nagusiek obra publikoetan klausula sozialak ezartzea onartu dute

EH Bilduk Arabako Biltzar Nagusietan obra publikoaren kontratazioetan klausula sozialak ezartzea onartu izana txalotu du. Gaur atera aurrera EH Bilduren proposamen hau EAJ, PSE eta EBren bozei esker. Alderdi Popularrak aldiz, kontra bozkatu du. Giltza EAJren esku zegoen eta aurrera ateratzeko prest zegoen aurkeztutako bi zuzenketa aurrera ateraz gero.



Lehendakariak kea saldu besterik ez du egiten existitzen ez den enplegu planaz ari denean

Bestelako eredua. Bestelako hiria. Bestelako Bilbo. Behetik eraikitakoa, guztion artean amestu eta marraztutakoa. Gaur egun dugun eta bizi gaituen hiria, baina, oso bestelakoa da. Aitziberrek ondo esan duenez, pribilejiodunak eskuzabal hartzen dituen hiria da udal gobernuak diseinatu duena, eta ahulenekin, aldiz, zorrotz aritzen dena.



Matute: "Gisasolaren dimisioak ez dio eragin behar MCCk Edesa salbatzeko planari eman beharreko babesari"

Oskar Matute Alternatibako bozeramaile eta EHBilduko legebiltzarkideak Basauri eta Bergarako lantegien jarduera mantentzeko langileen proposamenaren balioa berretsi du. Gisasolak presidente kargua uzteak ez du plan hori arriskuan jarri behar, ohartarazi du.



EH Bildu Gasteizek lan istripuan hildako langilearen heriotza deitoratu eta gertatutakoa lehenbailehen argitzeko eskatzen du

EH Bildu Gasteizek sakonki deitoratzen du atzo gertatutako langile gasteiztarraren heriotza eta prentsa ohar honen bidez doluminak helarazi nahi dizkie haren senide, lankide eta hurkoei. “Berri ezin txarragoa da lan urtea langile baten heriotzarekin hastea. Ez dakigu zehatz-mehatz nola gertatu zen langile horren heriotza, baina eskatzen dugu gertatutakoa ahalik eta azkarren argitu dadila eta, beharrezkoa balitz, egon litezkeen ardurak azken muturreraino garbitu daitezela”, David Pina zinegotziaren ustez.



Sindikatu edukia