Lana

Asier Vega:"San Mames Berriko langileak esklabutzatik gertu dauden lan baldintzekin ari dira lanean"

Asier Vega Alternatibako kide eta EHBilduko Bizkaiko batzarkidearen hitzartzea Batzar Nagusietan, urriaren 4an Gerediagako Batzar etxean San Mames zelai berriko obretan langileen dituzten lan baldintza ezin prekarioagoen aurrean BBNNetan eraikuntzaren Bizkaiko lan ituna errespetatzearen aldeko mozioa aurkeztu zuenekoa. Proposamena atzera bota zuen PNVk ezezkoa bozkatuta, PP abstenitu eta PSOEk alde bozkatu zutela.



EH Bilduk Bizkaibuseko proiektua eragile sozial eta Udalekin batera berregiteko eskatuko dio Aldundiari

Bizkaibuseko proiektuak eragin duen gatazka herritarrei bizkar emanda diseinatu izanaren ondorio zuzena da EH Bilduren iritziz. Gizarte eragile, sindikal, udaletxe eta herritarren parte hartzerik gabe osatu baita proiektua. Aldundia alegazioak biltzera mugatu da soilik eta ez du horietako ia bat bera kontuan hartu.



Alternatibak Adegiri erantzun dio mehatxu bakarrak langileen eskubideen aurkakoak direla

Adegik Politika Sozialeko diputatu eta gure Alternatibako kide Ander Rodriguezen aurka jarritako salaketaren berri izan dugu asteon. Zentzugabekeria honen aurrean,  gure kideari adierazitako erabateko babesa berretsi ez ezik, Gipuzkoako erresidentzien gatazkan patronalak izandako jarreraren balorazioa zuekin partekatu nahi dugu.



Urkulluk ezin du onartu patronalaren interes ekonomikoak gizarte osoaren interesen gainetik egotea

Euskal patronalak mingaina atera zion atzo Gasteizko Gobernuari sindikatuei negoziatzeko borondaterik esan zienean, hitzarmenak desagertzear dauden honetan akordioak lotzeko asmorik ez duela agertu zutenean. EHBilduk uste du ez gaudela patronalaren eta sindikatuen arteko gatazka batean; ondorio politiko eta sozial handiak izango dituen zerbaiten aurrean gaude. Gizartearen eskubide eta interes kolektiboak eta patronalaren interesak dira talta egiten daudenak, eta horrek guztiak ondorio sozial eta ekonomiko sakonak izango ditu.



Alternatibak herritarren alde egiteko eskatu dio Urkulluri langileen lepotik mozkinak lortu besterik nahi ez duen patronalaren aurrean

Alternatibako bozeramaile nazionalak, Oskar Matutek, lehendakariak gaur goizean sindikatu eta patronalaren ordezkariekin eginiko bileraren emaitzaz hitz egin du: "Bi aldeen arteko ezinezko akordioak agerian utzi du patronalaren benetako interesa zein den, lan erreforma baliatzea langileen eskubideak murriztu eta, horrela, etekinak biderkatzeko". Era berean, enpresaburuei leporatu die "beren interes ekonomikoei bakarrik" erreparatzea, euskal herritarren duintasuna berma dezakeen inolako proposamenik egin gabe.



Duintasuna edo esklabotza

Hemendik aurrera, zalantzak besterik ez zaizkigu sortzen; noiz hasiko gara langileon duintasuna aldarrikatzen? Duintasuna lapurtzea onartuko al dugu? Tratu bat bidegabea denean, planto egiteko erantzukizuna dugu, ez onartzekoa. Askok pentsatuko dute, “bai, baina ez badugu onartzen ezer gabe geldituko gara”, eta ekuazioaren ezinbesteko alde bat garela ahazten dugu. Enpresarien eskuak al dira eraikinak egiten dituztenak, lantegietako makinak martxan jartzen dituztenak, ogia egiten dutenak edo lurra lantzen dutenak? Tratuari uko egiten badiogu, beraiek izango dira galtzaileak, euren enpresek ez dutelako berez produzitzen eta dirua ezin delako jan.



Milaka langileen lan eskubideak galtzeari aukera deritzo patronalak

Astebete baino ez da falta beharginen lan eskubideen kontra sekula egindako atentatu handienetarikoa gerta dadin; lan itunen ultraaktibitatearen amaiera. Bata bestearen atzetik, azken lan erreformek jaten joan dira langile klasea, hau da, lan harremanetan alde ahulena, babesteko zeuden oinarrizko berme guztiak. Eta orain errematea dator, lan itunak lurperatzea.



Troquenor bideragarria izateko lan egin behar da, langileak beren lanpostuetara buelta daitezela

EHBilduk exijitu die, Eusko Jaurlaritzari zein Bizkaiko Aldundiari, esku hartu dezatela Troquenorren bideragarritasuna gauzatzeko beharrezkoak neurri guztiak hartuta, Sondikako lantegiko beharginak beren lanpostuetara buelta daitezela. Atzoko kaleratzearen ostean, Troquenorreko ehun langile inguru lantegira joan dira gaur berriz, kanpoaldera bada ere, maiatzaren 6tik egin duten bezala, eta egunero joaten jarraitzeko asmoa berretsi dute.



EH Bilduko legebiltzarkideek greba eguneko soldata Gipuzkoako egoitzetan greban dauden langileei bideratu diete

Gehiengo sindikalak eta hamaika eragilek maiatzaren 30ean deitutako greba orokorrean parte hartzearekin batera euskal jendartearekin hartutako konpromisoari jarraiki, EH Bilduko legebiltzarkideek greba egun horri zegokion soldata kobratzeari uko egin diote eta Gipuzkoako adinekoentzako egoitzetan greba mugagabean dauden langileei bideratu diete gaur Donostian, Bulebarreko akanpadan bertan, hain zuzen. Parlamentarioek koherentziaz jokatzea eta diru kopuru hori horrela bideratzea erabaki dute Legebiltzarreko zerbitzuek azaldu zutelako legalki ezinezkoa zela greba eguneko soldata hautetsien nominatik zuzenean deskontatzea.



Alternatibak zaintzaren lan ikusezinaren sektoreari buruzko hitzaldia egingo du bihar Gipuzkoako egoitzen gatazkaren testuinguruan

Kultur Alternatibak hitzaldi irekia antolatu du biharko, ekainak 6 arratsaldeko 19:00etatik aurrera, Donostiako Koldo Mitxelenan, sektore honetako egoera eta borroka aztertzeko, egun 4.800 lagunei eragiten diena. Amaia Agirresarobe Alternatibako Mahai Feministako ordezkariak moderatzaile lanetan ariko da eta Manu Egaña Oñatiko Ongizate Zerbitzuetako zinegotziak zein Elena Arbina eta Conchi Pereira, Aldakonea eta Sanmarkosene egoitzetako langileek parte hartuko dute.



Sindikatu edukia