Lana

Makiaveloren handikiak

Aurtengo, maiatzaren lehenarekin batera, eta maiatzaren 30erako deitutako greba orokorraren atarian egonda, Gipuzkoa, duela hainbat mende iragarritakoklase borroka horren adibide bikainaren ikusle bihurtu da. Baina oraingo honetan, ñabardura desberdin bat dago. Zerbait aldatu da. Boteretsuek antzeman dute jada, eta urduri daude.



Manifestación sindicatos y comités de empresa (Gasteiz)

Araba Borrokan, la plataforma que agrupa a sindicatos, comités de empresa y colectivos sociales, recorrerá este jueves las calles de Gasteiz en una gran manifestación. Será en realidad una manifestación más de las que realizan todos los jueves los comités de las empresas afectadas por ERE, cierres o impagos. Pero en esta ocasión pretende ser una muestra de unidad para “condicionar las agendas políticas, presionar a la patronal y a las instituciones”.



Bizkaiko langabeziaren datuek EAJ politiken porrota egiaztatzen dute

Ezagutarazi diren langabeziaren azken datuek Bizkaia jartzen dute Hego Euskal Herriko zerrenda tamalgarri horren buruan. Guztira, 100.399 langabe daude Bizkaian, aurreko hilean baino %1,19 gehiago (martxoan baino 1.183 gehiago). Horrenbestez, egoera honetara ekarri gaituzten politika neoliberalak indarrean jarriz ekonomia suspertzeko eta enplegua eta aberastasuna sortzeko EAJk duen asmoa kimera hutsa dela esan dezakegu.



Oskar Matute legebiltzarrean "Ni despidos, ni reformas, ni imposiciones. Enplegua defenda dezagun"

Y esa motivación o principio rector que guía y va a guiar el transitar de EH Bildu tanto en las instituciones,  con iniciativas como está,  como en la calle, ya sea adhiriéndonos a sus manifestaciones y demandas como la de este sábado en Bilbao e Iruñea o el próximo día 16 nuevamente en Bilbao y convocada por el Gune Sozial, o también para mostrar nuestro respeto y simpatía hacía el encierro y las motivaciones que mueven a los y las jóvenes gasteiztarras que permanecen en la Iglesia de San Francisco de Asís del barrio de Zaramaga. Animo zuek.



Lan erreformaren ondorioak salatzeko kalera atera da gara Bilboko Modas Marialuzeko langileekin batera

Modas Marialuz saltokiaren aurrean kontzentrazioa egin dute gaur eguerdian EHBilduko 30 bat lagunek, tartean Alternatibako Oskar Matute, Ana Etxarte eta Asier Vegak. Langileekin batera eta elurpean salatu dute langileak lan erreforma baliatuta kaleratu nahi dituztela, kaleratzi ordainik ordaindu gabe ere. Matutek berak eta Sortuko Maribi Ugarteburuk hitz egin dute EHBilduren izenean, eta Maribi Luquek langileen ordezkari gisa.



EHBilduk lan merkatua bizitzaren zerbitzura jartzea aldarrikatu du eta ez kapitalaren menpe

Egun esanguratsua dugu Martxoaren 8a: emakume langileen nazioarteko eguna. Oraindik ere nabarmendu beharra daukagu, ordea, "langilea" esaten dugunean, lanaren izaera integralaz ari garela. Izan ere, sistema patriarkalaren zutabeetako bat sexuen arteko lan-banaketa da, eta horrek arlo produktiboko enpleguari ematen dio lan izaera; soldatapeko lanari. Zaintza-lanak eta etxeko lanak ikusezin bihurtzen ditu, eta lan izaera bera ere ukatu egiten die. Lan banaketa hori gainditu, eta enplegua ez ezik, zaintza- eta etxeko lanak erdigunean kokatu ditugu, beharrezkoa dugun errekonozimendua exijituz.



Martxoak 3: Ez dugu ahazten eta ez dugu ahaztuko

Martxoak 3ko gertutasuna dela eta, Gasteiz iraganera begira jarriko da beste behin ere, duela 37 (hogeita hamazazpi) urte Zaramagako auzoa odolez tintatutako egun hartara. Amorruz eta suminez, baina harrotasunez batez ere. Orduan, Gasteizko langileria, antolakuntzarako eta konpromisorako gaitasuna erakutsi zuen. Aldaketa Politiko, Sozial eta Ekonomikoa ahalbidetzeko baldintzak ezarri ziren eta oinarri eta balio horiek gaur egun diraute eta langileon eskubideak urratzen ari diren garai honetan duintasunez erantzuna emateko baliatuko ditugu



Alternatibak Ibermaticako langileen mobilizazioa txalotu du patronalaren xantai isilari erantzuten diolako

Alderdi ezkertiarreko bozeramaileak Ibermaticaren kasu zehatza aipatu du, Kutxaren zerbitzu informatikoaz arduratzen den enpresa, bere zuzendaritzak aurretik aipatutako taktika “sasi mafiosoak” erabili eta 238 kaleratze proposatu dituena “gero isilik egoteko, langileak informaziorik gabe utziz, kanpoko iturrietatik jasotzen duten informazioa salbu”. Sotok langileriak egindako mobilizazio eta protesta desberdinak babestu ditu eta bereziki, aipatu nahi izan du pasa den otsailaren 12an hasi zuten lau eguneko greba “enpresaren partetik jasotzen duten babesgabetasuna eta gardentasun falta salatzeko asmoarekin”.



Enpleguaren aldeko manifestazioa (Bilbo - Iruñea)

Lan gatazkak dituzten Euskal Herriko hemeretzi lantegitako enpresa batzordeek Enplegua defenda dezagun manifestua aurkeztu zuten atzo. Martxoaren 9an Bilbon eta Iruñean manifestazioa egingo dutela iragarri dute. «Bat egiten dugu, bakoitzak bere errealitatetik, gure enpresetan egiten ari garen borrokak ez duelako izan behar borroka indibiduala. Beharrezkoa ikusten dugu gatazka guztiak batera kalera ateratzea», azaldu du Aitzol Oregik, Cementos Lemonako beharginen ordezkariak.



Alternatibak salatu du gora egin dutela murrizketen aurkako protesta sozialetan parte hartzen dutenen kontrako mehatxu administratiboek

Alternatibako bozeramaile Amaia Agirresarobek gogor salatu ditu Eusko Jaurlaritzak Sestaoko hiru bizilagunen kontra bultzatutako bost administrazio zigor eta bi epaiketa prozesuak, pasa den ostiralean, urtarrilak 25, herriko kolektibo batek langabezia hazkundearen ondorioz eskualdean dagoen egoera larria eta pobrezia salatzeko egindako  protestaren ostean. Protesta hau Lanbideko bulegoan hainbat manifestarien eserialdi baketsu batekin bukatu zen.



Sindikatu edukia