Lana

CAF: Inork ulertzen ez duen erregulazioa

Urte horietako oparoaldiak eskaerak handitu eta mozkinak igo mantendu zituen.  Baina diru-goseak erabaki ezmoral eta ulertezin batera eraman gaitu. Bizi dugun 2012ko urte honetan, enpresak “historikotzat” jo duen urtea alegia, Beasaingo lantokian enplegua erregulatzeko espedientea abian jarri dute, langileen %40tik gora langileri eragingo diena.

 



Lan duin eta eskubide sozialen alde, Euskal Herria Martxan! En Marcha por el empleo digno y los derechos sociales!

LAN DUIN ETA ESKUBIDE SOZIALEN ALDE, EUSKAL HERRIA MARTXAN! Hemen bizi, hemen erabaki



Bizitza duinaren alde, kapitalismoa lurpera dezagun. A14 Greba Orokorra!

Bihar, Azaroaren 14an egingo den Nazioarteko Greba Orokorrera deitu du Alternatibak gizarte osoa, Europan eta Euskal Herrian herrialde ezberdinetako hainbat sindikatuk deitutakoa. Klase agintariaren kontra etengabeko mugimendu inkonformista eta borroka iraunkorra beharrezkoak direla uste dugu. Klase agintari honek, Europako banku handietako bulegoetatik euren politikak diseinatu eta ezarri egiten dituzte, agintari zuri eta koldar batzuen laguntzaz, beti ere, boteretsuen pribilegioak defendatuz pertsonen eskubideen gainetik.



Azaroaren 14ko greba orokorrera deitzeko adierazpen bateratua

<--break- />14aren mobilizazioa berezia da, europa mailako ekimen amankomun batean kokatzen delako. Herri guztietan, klase herrikoien manifestaldiak eta ekintzak izango dira. Eta bereziki Portugalen, Italian, Espainian, Belgican, Maltan, Chipren eta Grezian, krisialdi ekonomikoa eta Troikaren (EB, NDF, EBZ) austeritate politikak gehien pairatu dituzten herrietan, greba orokorren bitartez erantzungo da. Hori dela eta, 14a, kapitalak jadanik egin duen bezala, mugak gainditu egin behar dituen borrokaren hasiera izan behar du. Gaurko Europar Batasunaren muinaren kontra jo eginez.



EHBildurentzat kezkagarria da EAJk hona ekarri gaituen politika ekonomiko bera planteatzea

EAJk oso ondo daki "defizit publikoa murriztea helburu duen" aurrekontu batekin ezingo direla hor agertzen diren norabide orokorrak plan zehatzetan bideratu. Are gehiago, adibidez gastatzeko egongo den diru kopuruaren zati garrantzitsuena AHT bezalako inbertsio erraldoiak aurrera ateratzeko gastatzen badira. EAJk ez ditu ekimen zehatzak planteatzen atal honetan, jakin badakielako 2013tik aurrera Eusko Jaurlaritzak ez duela nahikotasun finantzariorik ekonomia biziberritzeko plan eta egitasmo zehatzak aurrera ateratzeko.



Alternatibak neurriak exijitu ditu lan erreforma baliatuta enpresek langileen kontra darabilten xantaiarekin amaitzeko

Hainbat enpresabururen jokabide “mafioso” horren adibide Guardian enpresako zuzendaritza jarri du alderdi ezkertiarreko bozeramaileak, Laudioko lantegian langileek hitzarmen duin baten alde hasitako mobilizazioei 120 lagun kaleratzeko mehatxuarekin erantzun baitie. Kasu honetan, “inolako argudiorik gabe kaleratzeak mahai gainean jarri ez ezik, langileak banan banan deitu dituzte lanuzteak laga ditzaten, enpresak greba oztopatzeko bere esku dagoen guztia egiten duen bitartean”.



Bilduk grebarekin bat egin eta murrizketen aurkako harresi soziala eraikitzera deitu du

Guzti honen atzean dagoena salatu nahi dugu berriz ere, hau da, hartzen eta proposatzen ari diren neurriak: dela pentsioen erreforma, dela erreforma laboral ezberdinak, langile publikoen soldata jaitsiera edota BEZaren igoera, helburu bakarra dutela langile eta herritarrei eskubideak eta dirua lapurtzea merkatuen eta bankarien onura ziurtatzeko. Hori da burutzen ari direna, besterik ez. Murrizketek ez baitute inongo onura ekonomiko eta are gutxiago sozialik ekarriko. Alderantziz, hondamendira garamatzate, ekonomikoki eta sozialki.



Bideo-elkarrizketa Curro Cuberosi (Sindicato Andaluz de Trabajadores): SATen borroka Andaluzian



EH Bilduk bat egiten du I26ko greba deialdiarekin eta murrizketen aurka bihar Bilboko kaleak betetzeko deia egin du

Neurri horiek bata bestearen atzetik salatu ditugu, eta bide beretik jarraituko dugu erasoek darraiten bitartean. Onartutako neurri guztien helburua baita finantza merkatuen eta sistema kapitalistaren erreskatea gauzatzea. Horiek dira beraiek krisia deitzen duten horren sorburua, herritarrok argi dugulako horrek beste izen bat daukala: estafa. Madrilgo gobernuak, Alemaniako instituzioek eta batez ere bankak agindutakoaren aurrean makurtuta, eta Gasteizko gobernuaren erantzun epela tarteko, salbuespen egoera batean kokatu gaitu. Egoera horrek, baina, badu ondorio baikor bat: herritarrak ez dira eskuak gurutzatuta geratuko tamaina honetako zapalketaren aurrean



Euskal herritarrek saltokiak jai egunetan irekitzeko beharrik zein gogorik ez dutela erantzun dio Alternatibak gobernu zentralari

Ildo beretik, eta Bilbo izanik turismoaren aitzakiapean neurri neoliberal hauek pairatuko dituen estatuko 14 hirietako bat, nabarmendu egin du “gero eta gehiago direla auzoetan egoerari aurre egin ezinik, krisiari batetik baina baita berdintzerik ez duten konkurrentziari, negozio txikiek porrot egiten dute eta gure auzoak basamortuetan eraldatzen ari dira”. Hala, alderdi ezkertiarreko bozeramaileak salatu du Alderdi Popularraren egitasmoak sektorearen erabateko liberalizazioa dakarrela, “denda kate handien eta saltoki erraldoien neurrira egin dutelako, inondik inora herritarrengan pentsatuz eta, are gutxiago, merkataritza txikiaren mesederako”. Horrexegatik, euskal erakunde guztiei dei egin die, “eskura eta eskumenetan dituzten aukera guztiak balia ditzaten neurri hauek saiheste aldera”.



Sindikatu edukia